Martxoak 28,
barikua, Koldo Katxo, jesuitea: Ebanjelioaren poza.
Hitzaldia Aita Santuaren eskutitza aurkeztuz. Igorreko
parrokiko lokaletan, arrastiko 7etan.
Tuterako nafarra jaiotzaz, hainbat urte daroaz Durangon jesuiten
ikastetxean beharrean eta bertako parrokietan laguntzen.
Ebanjelioaren poza Frantzisko aita santuaren eskutitza hamaika hizkuntzatan zabaldu da, hamaika herrialdetan argitaratu da. Liburu gitxi izango dira hau bezain zabalduak gaur egun, bai kultura zibilean, bai kultura laikoan.
Honen laburpen bat, euskeraz eta erderaz, hemen klikatuz ikusi daikezu.
Hitzaldia euskeraz izan da, eta ondoren entzuleek itaunak eta argibideak eskatu dabez.
Otoitz batekin eta kanta bategaz amaitu da aurtengo Garizumako bigarren gogoeta hau.
Otoitz batekin eta kanta bategaz amaitu da aurtengo Garizumako bigarren gogoeta hau.
Liburua bera ere salgai izan da, eta polito saldu dira eroando aleak, jendeak lasai irakurtzeko osorik liburu hau.
No hay comentarios:
Publicar un comentario