Maitasunerako deia
liluragarria izan ohi da beti. Segur aski, jende askok onartu zuen Jainkoa eta
lagun hurkoa maitatzeko Jesusek egindako deia. Legearen sintesirik hobena zen
dei hura. Baina imajina ez zutena izan zen, behin batean arerio edo etsaiak
maitatzeko eskatuko ziela.
Alabaina, horixe eskatu zien
Jesusek. Bibliako tradizioaren inolako sostengurik gabe, bere herriaren otoitza
elikatzen zuten mendekuzko salmoetatik urrunduz, bere ingurunean arnasten zen
gorrotozko giro orokorrari aurre egunez, ezin argiago hots egin zuen Jesusek
dei hau: «Nik, ordea, hau diotsuet:
Maitatu zeuen etsaiak, egin on gaitzesten zaituztenei eta otoitz egin izen
txarra jartzen dizuetenei».
Eskandalagarria da Jesusen hizkuntza, eta
harrigarria; baina bat dator Jainkoaz berak duen esperientziarekin. Aita ez da
gogorra: maite ditu bere etsaiak berak ere, ez dabil inor nola galduko. Bere
handitasun ez du jartzen mendekuan, baizik guztiak baldintzarik gabe
maitatzean. Jainko horren seme edo alaba dela uste duenak, ez du munduan
gorrotorik ereingo, ezta ere inor suntsituko.
Etsaia maitatzea ez da Jesusentzat
bigarren mailako bat, ez da zuzentasun heroiko batera deituak liratekeen
pertsonentzat. Dei horrekin, etsaiarekiko beste jarrera bat txertatu nahi du
historian: errotik atera nahi du mundutik gorrotoa eta indarkeria
suntsitzailea. Jainkoaren antzeko izan nahi duen batek ez du elikatuko inoren
aurkako gorrotorik, baizik eta gizon-emakume guztien ona bilatuko du, etsaiena
barne.
Etsaiarekiko maitasunaz mintzo
denean, Jesus ez da ari, gaitza egiten digunarentzat gugan txera-, sinpatia-
edo maitasun-sentimendua elikatzeko eskatzen. Etsaiak kalte egiten ahal digun
etsai izaten jarraituko du, eta nekez aldatuko dira gure bihotzeko
sentimenduak.
Etsaia maitatzeak hau esan nahi du
lehenik eta behin: halakoari kalterik ez egitea, ez ibiltzea nola kalte egingo,
ez desiratzea kalterik. Ez dugu harritu behar halakoarentzat maitasunik
sentitzen ez badugu. Berezkoa du batek zauritua edo umiliatua sentitzea. Hau da
kezkatzekoa: gorrotoa eta mendeku-egarria elikatzen jarraitzea.
Baina, jakina, kontua ez da gaitzik
ez egitea bakarrik. Urrats batzuk aurrera egin genitzake, premian ikusten
badugu on egiteko prest egoteraino. Ez dezagun ahaztu, gizakoiago garela
barkatzen dugunean, ez eta mendekatzen garenean halakoaren zoritxarraz poztuz.
Ez da gauza erraza etsaiari zinez
barkatzea. Zenbait inguruabarretan, gerta dakioke jende bati, izatez, ezinezko
gauza izatea bere bihotza ukapenetik, gorrototik edo mendeku-egarritik liberatzea.
Ez genuke juzgatu behar inor ere kanpotik. Jainkoak bakarrik ulertzen gaitu,
hark bakarrik barkatzen digu baldintzarik gabe, baita barkatzeko gai ez
garenean ere.
Jose Antonio Pagola
BERRI ONAK Sare Ebanjelizatzailea
Eraiki mundu anai-arreba artekoago eta
maitagarriago bat. Bidali hau.
2014ko otsailaren 23a
Urteko 7. igandea A
Mateo 5,38-48
UNA LLAMADA ESCANDALOSA
Sin embargo, Jesús lo hizo. Sin
respaldo alguno de la tradición bíblica, distanciándose de los salmos de
venganza que alimentaban la oración de su pueblo, enfrentándose al clima
general de odio que se respiraba en su entorno, proclamó con claridad absoluta
su llamada: “Yo, en cambio, os digo: Amad a vuestros enemigos, haced
el bien a los que os aborrecen y rezad por los que os calumnian”.
Su lenguaje es escandaloso y
sorprendente, pero totalmente coherente con su experiencia de Dios. El Padre no
es violento: ama incluso a sus enemigos, no busca la destrucción de nadie. Su
grandeza no consiste en vengarse sino en amar incondicionalmente a todos. Quien
se sienta hijo de ese Dios, no introducirá en el mundo odio ni destrucción de
nadie.
El amor al enemigo no es una enseñanza
secundaria de Jesús, dirigida a personas llamadas a una perfección heroica. Su
llamada quiere introducir en la historia una actitud nueva ante el enemigo
porque quiere eliminar en el mundo el odio y la violencia destructora. Quien se
parezca a Dios no alimentará el odio contra nadie, buscará el bien de todos
incluso de sus enemigos.
Cuando Jesús habla del amor al enemigo,
no está pidiendo que alimentemos en nosotros sentimientos de afecto, simpatía o
cariño hacia quien nos hace mal. El enemigo sigue siendo alguien del que
podemos esperar daño, y difícilmente pueden cambiar los sentimientos de nuestro
corazón.
Amar al enemigo significa, antes que
nada, no hacerle mal, no buscar ni desear hacerle daño. No hemos de extrañarnos
si no sentimos amor alguno hacia él. Es natural que nos sintamos heridos o
humillados. Nos hemos de preocupar cuando seguimos alimentando el odio y la sed
de venganza.
Pero no se trata solo de no hacerle
mal. Podemos dar más pasos hasta estar incluso dispuestos a hacerle el bien si
lo encontramos necesitado. No hemos de olvidar que somos más humanos cuando
perdonamos que cuando nos vengamos alegrándonos de su desgracia.
El perdón sincero al enemigo no es
fácil. En algunas circunstancias a la persona se le puede hacer en aquel
momento prácticamente imposible liberarse del rechazo, el odio o la sed de
venganza. No hemos de juzgar a nadie desde fuera. Solo Dios nos comprende y
perdona de manera incondicional, incluso cuando no somos capaces de perdonar.
José Antonio
Pagola
Red
evangelizadora BUENAS NOTICIAS
Construye un mundo más
fraterno y amable. Pásalo.
|
23 de febrero de 2014
7
Tiempo ordinario (A)
Mateo
5, 38-48
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario