Páginas

miércoles, 29 de enero de 2014

Argiaren Jaia 2014: Zeanuri

Jende gehienak bere jaiotza eguna ez daukie ahaztuteko. Bateo eguna, zoritxarrez, askok ez daukagu gogoan. Zeanuriko familiek, hori dela-eta, bateo eguna gogoratu eta orduko otoitzak barriztau dabez domekan ospatu eben Argiaren Jaiagaz.

Argazkian katekesiko lehen eta bigarren mailako umeak ikusten doguz, parrokiko bataio harria inguratuz. Zergaitik? Gehienek hor jaso eben bateoaren sakramentua, ospatu eben Jainkoaren seme-alaba direla, Espirtu Santuaren eraginez Elizaren kide eragileak.

Eurek bakarrik ez, azken urteotan euren umea bateatu daben hainbat familia be agertu ziran ospakizuna ez galtzeko asmotan.

Parrokiko jendeak pozik parte hartu eban, bide batez, bateo eguneko agintzariak barriztatuz eta Kredoa abestuz.

Argia eta alaitasuna ez ziran falta Argiaren Jai honetan!



No hay comentarios:

Publicar un comentario