Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
URTEAN ZEHARREKO
XXXIV. DOMEKEA - C
KRISTO ERREGE JAIA
SARRERAKO OHARKIZUNA
Jaunaren izenean, egunon guztioi, eta ondo etorriak
Eukaristiaren ospakizun honetara.
Liturgi Urtearen
azkenengo domekara heldu gara; eta, egun honetan, Elizeak Kristo Erregeren Jaia ospatzen dau. Jesukristo izadi eta gizadi
osoaren Errege da. Bera dogu gure bizitzearen gidari eta Jainkoaren Erreinura
garoazan bidea. Jesusen erregetzak maitasuna dau oinarri eta kurutzea bere
errege-aurki. Gizon-emakume guztiakanako maitasun errukitsua da bere ahalmen
eta indar bakarra.
Hasi dagigun meza
santua, erregetza hori autortuz eta esker onez goratuz:
"Kristo gure Errege..."
DAMU-OTOITZA
Senideok, pekatariak
onartzen zituan eta euren lagun izan zan Jesus Erregeri eskatu deiogun geure
pekatu guztien parkamena:
- Jesus Jauna, ardi
galduaren bila etorri zarean Erregea. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna,
kurutza gainetik gure Errege zareana. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, zeure
betiko erreinuan onartu nahi gaituzun Erregea. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
2 Sm 5, 1-3:
Israelgo leinuek
Dabid aukeratzen dabe euren errege. Eta Dabiden erregetza hau, geroago etorriko
dan Jesus Artzain Onaren eta Erregearen irudi dogu.
Erantzun-Salmoa: 121. Salmoa
Ibilbidea egin
ondoren, Jaunaren etxera heltzean pozezko salmoa dogu hau.
"Zure etxera goaz, Jauna.
Hauxe da poza daukaguna"
Kol 1, 12-20:
Irakurgai honetan,
San Paulok Kristo Jesusen misterioaren azalpena egiten deusku. Jesus beste
izaki guztien gainetik dago eta Berari dagokioz lehentasuna eta erregetza.
Lk 23, 35-43:
Jesusen erregetza eta
lur honetako erregetzak ez dira bardinak. Jesus, bere menpekoakaitik bizia
emonez, kurutzan da Errege.
Goratu dagigun gure
Erregea, "Aleluia" abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, Ebanjelioko
lapur onak egin eban lez, geuk ere egin deiogun otoitz apaltasunez eta uste
osoz Jaunari, eta eskatu deiogun etorri dedila bere erreinua gizon-emakume
guztiakana:
- Elizearen alde:
bakearen eta zuzentasunaren alde eten barik lan eginez, Jesusen erre- getza
munduan zabaldu dagian. Egin dagigun
otoitz
- Gure gizartean aginpidea
dauken guztien alde: Jesusen erreinuko jokabideak eurakanduz, egiaren,
biziaren, zuzentasunaren eta bakearen alde lan egin dagien beti. Egin dagigun otoitz
- Geiso guztien alde,
bazterturik eta ahazturik bizi diranen alde, norbaiten laguntzaz kontsolaturik
sentidu daitezan. Egin dagigun otoitz
- Eukaristia honetan,
otoitzean alkartuta gagozan guztion alde:
Jesusek nahi dauan lez, geure etxean eta herrian, bake egile izan
gaitezan beti. Egin dagigun otoitz
Onartu egizuz, Aita
ona, uste osoz eta bihotz-bihotzez egin deutsuguzan eskari honeek. Jesukristo
gure Jaun eta Erregeren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Elizatik urtetean,
geure jokabide eta bizikeraz, agertu dagigula Jesusen erreinuko gareala eta
Bera dala gure bizitzak zuzentzen dituana. Ahalegindu gaitezan, ba, egian eta
maitasunean bizitzen eta zuzentasuna egiten.
"Jainko gizon eginari..."
URTEAN ZEHARREKO XXXIV. DOMEKEA - C
KRISTO
ERREGE JAIA
SARRERAKO OHARKIZUNA
Jaunaren izenean,
egunon guztioi, eta ondo etorriak Eukaristiaren ospakizun honetara.
Liturgi Urtearen
azkenengo domekara heldu gara; eta, egun honetan, Elizeak Kristo Erregeren Jaia ospatzen dau. Jesukristo izadi eta gizadi
osoaren Errege da. Bera dogu gure bizitzearen gidari eta Jainkoaren Erreinura
garoazan bidea. Jesusen erregetzak maitasuna dau oinarri eta kurutzea bere
errege-aurki. Gizon-emakume guztiakanako maitasun errukitsua da bere ahalmen
eta indar bakarra.
Hoy, último domingo
del año litúrgico, se nos invita a contemplar a Jesús, Rey de universo, clavado
en la cruz. Con la mirada puesta en El descubrimos su gesto de misericordia,
que llena de felicidad a los pobres y pecadores, y a la vez nos enseña, en qué consiste su realeza.
Hasi dagigun meza
santua, erregetza hori autortuz eta esker onez goratuz:
"Kristo gure Errege..."
DAMU-OTOITZA
Senideok, pekatariak
onartzen zituan eta euren lagun izan zan Jesus Erregeri eskatu deiogun geure
pekatu guztien parkamena:
- Jesus Jauna, ardi
galduaren bila etorri zarean Erregea. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna,
kurutza gainetik gure Errege zareana. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, zeure
betiko erreinuan onartu nahi gaituzun Erregea. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
2 Sm 5, 1-3:
Israelgo leinuek
Dabid aukeratzen dabe euren errege. Eta Dabiden erregetza hau, geroago etorriko
dan Jesus Artzain Onaren eta Erregearen irudi dogu.
David es elegido por
Dios y por parte del pueblo, para ser rey en Israel. Es figura de Jesucristo
rey del universo.
Erantzun-Salmoa: 121. Salmoa
Ibilbidea egin
ondoren, Jaunaren etxera heltzean pozezko salmoa dogu hau.
Al orar con este
salmo, recordamos la peregrinación de la Iglesia a la Jerusalén del cielo
"Zure etxera goaz, Jauna.
Hauxe da poza daukaguna"
Kol 1, 12-20:
Irakurgai honetan,
San Paulok Kristo Jesusen misterioaren azalpena egiten deusku. Jesus beste
izaki guztien gainetik dago eta Berari dagokioz lehentasuna eta erregetza.
En Jesús, y sólo en
Él, todo encuentra su meta y su descanso. Todo ha sido hecho por Él. En Él todo se hace paz y los cielos y la tierra
se unen.
Lk 23, 35-43:
Jesusen erregetza eta
lur honetako erregetzak ez dira bardinak. Jesus, bere menpekoakaitik bizia
emonez, kurutzan da Errege.
Jesús no vino a
salvarse, sino a salvar. Sólo reina el que ama y nadie ama más que el que da la
vida por sus amigos. Él dio su vida y gracias a Él las puertas del Reino se
abrieron para nosotros.
Goratu dagigun gure
Erregea, "Aleluia" abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, Ebanjelioko
lapur onak egin eban lez, geuk ere egin deiogun otoitz apaltasunez
eta uste osoz Jaunari, eta eskatu deiogun etorri dedila bere erreinua
gizon-emakume
guztiakana:
- Elizearen alde: bakearen eta
zuzentasunaren alde eten barik lan eginez, Jesusenerregetza munduan zabaldu dagian. Egin dagigun otoitz
- Gure gizartean aginpidea
dauken guztien alde: Jesusen erreinuko jokabideak eurakanduz, egiaren, biziaren, zuzentasunaren eta bakearen
alde lan egin dagien beti. Egin dagigun
otoitz
- Para que seamos
capaces de ser solidarios en las necesidades humanas, cada día, mostrando la
grandeza de compartir. Egin dagigun
otoitz
- Para que
reconozcamos la grandeza de ser cristianos, la vivamos con ilusión y alegría
y sepamos contagiarla a
nuestros hermanos. Egin dagigun otoitz
Onartu egizuz, Aita
ona, uste osoz eta bihotz-bihotzez egin deutsuguzan eskari honeek. Jesukristo
gure Jaun eta Erregeren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Elizatik urtetean,
geure jokabide eta bizikeraz, agertu dagigula Jesusen erreinuko gareala eta
Bera dala gure bizitzak zuzentzen dituana. Ahalegindu gaitezan, ba, egian eta
maitasunean bizitzen eta zuzentasuna egiten.
Hemos terminado el año
litúrgico y el domingo daremos comienzo al Adviento. Que sea tiempo de
esperanza y conversión
"Jainko gizon eginari..."
URTEAN ZEHARREKO AZKENENGO DOMEKEA
JESUKRISTO GURE JAUNA
DIRAN GUZTIEN ERREGE
Samuelen
Liburutik ( 2 Sam. 5, 1‑3)
Egun
hareetan: Israelgo leinu guztiak batu ziran Dabidengana, eta esan eutsoen honi:
‑«Hara, zure hazur eta mamin gara; orain baino lehenagotik, Saul errege zala,
zeu zinduan gidari Israelek bere gorabehera guztietan. Gainera zeuri agindu
deutsu Jaunak: «Zeu izango zaitu bere artzain nire herri Israelek eta zeu
izango zara Israelgo buru».
Etorri
ziran, bada, Israelgo zahar guztiak Ebronera Erregeagana, eta Dabid erregeak
alkartea egin eban eurakaz Ebronen Jaunaren aurrean, eta Dabid igurtzi eben
Israelgo Errege.
Erantzun-salmoa Sal 121, 1-5
Jauna dot artzain...
edo
Zure etxera goaz, Jauna: hauxe da
poza daukaguna.
Hau
nire poza entzutean:
«Jaunarenera danok goazen»,
hara non orain zure atean
hemen gaituzun, Jerusalen.
Uri
batua, uri argi,
gure bihotzen lotugarri.
Gure herritarrak, lerroz lerro,
Zugana datoz, bihotz bero.
Jaun
izenari, lege danez,
jai egin eta kanta nahiez.
Legeak
hor dau auzi mahaia,
Dabideneko jauregian.
San
Paulo Apostoluak Kolosarrei (1,12‑20)
Senideok: Eskerrak emoten deutsaguz
Jaungoikoari, santuen oinordekotzan lagun egin gaitualako, argitan. Ilunpearen mendetik atara gaitu, eta
Bere Seme kutunaren erreinura aldatu. Beronengan daukagu berrerosiak izatea eta
pekatuen parkamena.
Berau
da Jaungoiko ikusiezinaren irudi, sortuak diran guztien artean Seme Nagusi;
Beronen bitartez eginak izan diralako gauza guztiak, bai zeruan eta bai
lurrean, agiri diran ta ez diranak. Aurki, Jaun, Nagusi eta Agintedun, dana
Haren bidez, eta Harentzako egina da.
Guztiak
baino lehenagokoa da Bera, eta guztiak Beragan irauten dabe. Eta Bera da
Gorputzaren buru ere: Elizearen buru. Bera da hasiera, hilen artetiko Seme
Nagusia; Berari dagokio diran guztietan aurren izatea, Harengan emotea nahi
izan daualako Aitak gauza guztien betea; eta Haren bitartez nahi izan ditu
gauza guztiak Beragaz adiskidetu, bai zeruko eta bai lurrekoak, Haren kurutzeko
odolaren bitartez bakeak eginez.
Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (23, 35‑43)
Aldi
haretan: Agintariak barre egiten eutsoen Jesusi, esanez: ‑Besteak salbatu ditu;
salbatu dagiala Bere burua, Jaungoikoaren Kristo, Hautatua, Bera bada.
Gudariek
ere irri eta barre egiten eutsoen, ozpina opatzeko hurreratu eta esanez: ‑Judeguen
Erregea bazara, salbatu egizu zeure burua.
Gainean
txartel hau eukan, grekoz, latinez eta hebreeraz idatzita: «Hau da judeguen
Erregea».
Eskegita
egozan gaizkileetako bat irainka hasi jakon: ‑Ez zara, bada, Zu Kristo? Salbatu
egizu zeure burua eta gu!
Baina
hasarre esan eutson besteak: ‑Jaungoikoari ere ez deutsazu bildurrik, zigorpe
berean egonda? Ondo merezia daukagu guk geurea, geuk eginen ordaina hartzen
dogu‑ta; honek, ostera, ez dau ezetariko txarrik egin.
Eta
Jesusi esaten deutso: ‑Jesus, gogoan izan nagizu, zeure Erreinura heltzean.
Eta
jesusek berari: ‑Benetan‑ dinotsut: gaur
bertan izango zara Neugaz Paradisuan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario