Páginas

martes, 11 de octubre de 2022

Urtean zeharreko 29. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.




Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.





                      



                                  URTEAN ZEHARREKO XXIX. DOMEKEA - C

                                                                      

SARRERAKO OHARKIZUNA

          Egun on   Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

            Gaurko ebanjelioan Jesusek otoitzaren indarari buruz hitz egingo deusku. Ezinbestekoa da otoitza kristau baten bizitzan.

            Baina, zer eta zertarako da otoitza?. Fededunak Jainkoarekin daukan harremana da otoitza. Fededun batek bere bizitza Jainkoarekiko erlazioan bizi dau. Fededun batentzat Jainkoa bere Jauna da, eta Jaun horren arabera ulertu eta eratu nahi dau bere bizitza. Horregaitik beharrezkoa dau Jainko horrekin harremanetan jartzea, Jaun horren asmoak ezagutzeko eta asmo horrein arabera bere bizitza eratzeko..

            Horrexetara etorri gara Eukaristia ospatzera,  Jainkoarekin harremanetan jarri, Jainkoa goratu, eskertu, bere hitza entzun...

    

            Mundu zabaleko kristau alkarte guztiekin bat eginda, ospatu dagigun Eukaristia. Hasi gaitezan, "Zein gozo ta eder dan..." abestuz.

 

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok, damutasunez autortu dagigun geure pekatua eta eskatu dagigun Jaunaren parkamena:

 

            - Jesus Jauna, alkar maitatzera eta alkarri laguntzera dei egiten deuskuzuna. E. J.

 

            - Jesus Jauna, herri bakar batean alkartu  nahi gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.

 

- Jesus Jauna, zeure salbamenaren grazia gizon-emakume guztiei eskeintzen deutsezuna. ERRUKI, JAUNA.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Ex 17, 8-13:

 

            Jaungoikoak beti entzuten ditu gure otoitzak, nahiz eta batzuetan ez-entzun egiten deuskula guk uste izan. Moises, Jaungoikoaren bitarteko eta testigu dogu.

 

Erantzun-Salmoa:  120. Salmoa

 

            Salmo hau abestukeran, barritu dagigun Jainkoaganako uste osoa, Bera bai dogu gure lagun  ta  zaintzailea

 

"Zeru ta lurren Egilea dogu lagun  ta  zaintzailea"

 

2 Tm 3, 14 - 4, 2:

 

            San Paulok Barri Ona zabaltze lanetan lagun dauan Timoteori idazten deutso, fedean sendo iraun dagiala esanez eta Ebanjelioa adore haundiz zabaldu dagiala eskatuz. Horixe bera egiten dabe misiolariek: hartu eta bizi daben fedea zabaldu.

 

 

 

 

Lk 18, 1-8:

 

            Daukagun guztia Jaungoikoagandik hartu dogu; horregaitik da hain beharrezkoa otoitza fededunen bizitzan.

            Goratu dagigun berba egingo deuskun Jesus:   "Aleluia".

 

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Jaunaren inguruan alkartuta, otoitz egin deiogun Jaungoiko Aitari:

 

- Bizkaiko elizearen alde: hasi barri dogun VI. Ebanjelizatze  Egitasmoa geureganatuz, bakotxak “lekuanlekuko”  berbaz eta egitez  Jainkoaren Barri Onaren mezulari izan gaitezan.  ESKATU  DEIOGUN  JAUNARI.

 

- Behartsuen alde  eta Jaungoikoa  ezagutzen ez dabenen alde:  Haren maitasuna  eta   salbamena guztiakana heldu daitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

- Munduko herri  guztien alde, gerrarako bideak hartu barik, pakean bizitzeko  bide egokiak hartzen saiatu daitezen. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

- Otoitzean alkartuta gagozan guztion alde: Kristogaz  otoitzean bat egiteak, eroan gagizala egunero  Jainkoarekin harremanetan bizitzen eta Beragandik hartzen doguzan dohai guztiak alkarren zerbitzuan jarri dagiguzala eguneroko bizitzan. ESKATU DEIOGUN J.

 

            Jesus Jauna,  zatoz eta  bete egizu mundua  zeure maitasunez.  Egizu munduko  gizon-emakume guztiek ezagutu dagiela maitasun hori. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

OHARRA

Datorren domekan DOMUND eguna. Gure kristau konpromisoak daukagunetik alkarbanatzea eskatzen dau. Aste honetan hausnartu dagigun zein izango dan gure erantzuna.

Datoren zapatuan Zornotzan GOAZEN TXIKI ospatuko dogu. Danok gagoz deituta. VI Plan ebanjelizatzailearen barri izango dogu. Emon zure izena parrokian.

 

AZKEN AGURRA

            “Eskatu eta emon egingo jatzue” esaten jaku ebanjelioan. Baina zer emongo jaku? Jainkoaren borondatea betetzeko indarra da emongo jakuna. Jainkoaren hurbiltasuna da otoitzak ziurtatzen deuskuna. Otoitzak Jainkoaren indarra emoten deusku, munduko gauzak berak nahi dituan eran jartzen lan egiteko, munduko zuzentasunaren alde jokatzeko.

           

            Eskerrik asko Jauna..

            Zure antzera Jauna gaitezela ibili,

            Zure antzera Jauna, on eginez beti.







URTEAN ZEHARREKO XXIX. DOMEKEA - C

                                                                      

SARRERAKO OHARKIZUNA

          Egun on   Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

            Gaurko ebanjelioan Jesusek otoitzaren indarari buruz hitz egingo deusku. Ezinbestekoa da otoitza kristau baten bizitzan.

            Baina, zer eta zertarako da otoitza?. Fededunak Jainkoarekin daukan harremana da otoitza. Fededun batek bere bizitza Jainkoarekiko erlazioan bizi dau. Fededun batentzat Jainkoa bere Jauna da, eta Jaun horren arabera ulertu eta eratu nahi dau bere bizitza.

            La celebración de la Eucaristía, es el momento culminante de la semana: el Padre Dios se nos manifiesta y todos nos dejamos sorprender por la vida de las personas con las que vivimos. No dejemos escapar este domingo sin dedicar un tiempo al Señor.

    

            Mundu zabaleko kristau alkarte guztiekin bat eginda, ospatu dagigun Eukaristia. Hasi gaitezan, "Zein gozo ta eder dan..." abestuz.

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok, damutasunez autortu dagigun geure pekatua eta eskatu dagigun Jaunaren parkamena:

 

            - Jesus Jauna, alkar maitatzera eta alkarri laguntzera dei egiten deuskuzuna. E. J.

 

            - Jesus Jauna, herri bakar batean alkartu  nahi gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.

 

- Jesus Jauna, zeure salbamenaren grazia gizon-emakume guztiei eskeintzen deutsezuna. ERRUKI, JAUNA.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Ex 17, 8-13:

 

            Jaungoikoak beti entzuten ditu gure otoitzak, nahiz eta batzuetan ez-entzun egiten deuskula guk uste izan. Moises Jaungoikoaren bitarteko eta testigu dogu.

            La vida de la Iglesia y de cada uno de nosotros a veces es difícil, como le sucedió al pueblo de Israel. Pero la oración de Moisés salvó a este pueblo. La oración de los cristianos contribuirá sin duda a hacer un mundo mejor.

 

Erantzun-Salmoa:  120. Salmoa

 

            Salmo hau abestukeran, barritu dagigun Jainkoaganako uste osoa , Bera bai dogu gure lagun  ta  zaintzailea

            Cantemos el salmo, poniendo nuestra confianza en el Señor

 

"Zeru ta lurren Egilea dogu lagun  ta  zaintzailea"

 

2 Tm 3, 14 - 4, 2:

            San Paulok Barri Ona zabaltze lanetan lagun dauan Timoteori idazten deutso, fedean sendo iraun dagiala esanez eta Ebanjelioa adore haundiz zabaldu dagiala eskatuz. Horixe bera egiten dabe misiolariek: hartu eta bizi daben fedea zabaldu.

            San Pablo recomienda a su discípulo y amigo Timoteo que proclame la Palabra de Dios por todas partes.

Lk 18, 1-8:

 

            Daukagun guztia Jaungoikoagandik hartu dogu; horregaitik da hain beharrezkoa otoitza fededunen bizitzan.

            Cristo oró y nos enseñó a orar. En este relato de Evangelio de San Lucas el Señor nos invita a ser perseverantes en la oración, convencidos de que Dios nos oye y atiende colmadamente nuestras peticiones.

             Goratu dagigun berba egingo deuskun Jesus:  "Aleluia".

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Jaunaren inguruan alkartuta, otoitz egin deiogun Jaungoiko Aitari:

 

- Bizkaiko elizearen alde: hasi barri dogun VI. Ebanjelizatze  Egitasmoa geureganatuz, bakotxak “lekuanlekuko”  berbaz eta egitez  Jainkoaren Barri Onaren mezulari izan gaitezan.  ESKATU  DEIOGUN  JAUNARI.

 

-Para que sepamos crear los espacios propicios para el encuentro con Dios en la oración por el cumplimiento de su voluntad. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

- Para que en todas las personas florezca el deseo de vivir en paz; que sea posible a través del diálogo construir entre todos, un mundo de hermanos. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

- Otoitzean alkartuta gagozan guztion alde: Kristogaz  otoitzean bat egiteak, eroan gagizala egunero  Jainkoarekin harremanetan bizitzen eta Beragandik hartzen doguzan dohai guztiak alkarren zerbitzuan jarri dagiguzala eguneroko bizitzan. ESKATU DEIOGUN J.

 

            Jesus Jauna,  zatoz eta  bete egizu mundua  zeure maitasunez.  Egizu munduko  gizon-emakume guztiek ezagutu dagiela maitasun hori. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

AVISO: El próximo domingo celebramos la campaña del DOMUND. Nuestro compromiso cristiano nos llama a compartir lo que tenemos con los más necesitados. Que durante la semana reflexionemos y actuemos desde nuestra responsabilidad.

 

AZKEN AGURRA

            “Eskatu eta emon egingo jatzue” esaten jaku ebanjelioan. Baina zer emongo jaku? Jainkoaren borondatea betetzeko indarra da emongo jakuna. Jainkoaren hurbiltasuna da otoitzak ziurtatzen deuskuna. Otoitzak Jainkoaren indarra emoten deusku, munduko gauzak berak nahi dituan eran jartzen lan egiteko, munduko zuzentasunaren alde jokatzeko.

            Después de la celebración comunitaria de la Eucaristía dominical, hemos de marchar convencidos de que el Señor no abandona nunca a ninguna de sus criaturas, y va a ser especialmente cariñoso, a través nuestro, con las personas más desfavorecidas.

 

            Eskerrik asko Jauna..

            Zure antzera Jauna gaitezela ibili,

            Zure antzera Jauna, on eginez beti.

 





URTEAN ZEHARREKO XXIX. DOMEKEA

            Urteera liburutik (Ur 17 8‑13)

     Egun hareetan, etorri zan Amalek, eta borrokan egin eutsen Rafidinen israeldarrei. Moisesek esan eutson Josueri: «Aukeratu egizuz mutilak, eta zoaz Amaleken kontra borrokara. Ni bihar mendi gailurrean izango naz, makila mirarigilea eskuan dodala.
     Egin eban Josuek Moisesek esana, eta Amaleken kontra joan zan borrokara. Moises, Aaron eta Urek barriz, mendi gailurrera igo eben.
     Moisesek, eskuak gora eukazanean, Israel zan irabazle; eta eskuak beheratzean, Amal. Moisesen besoak nekatu egin ziran eta, horregaitik, harri bat hartu eta azpian jarri eutsoen, eta bera gainean jesarri zan. Aaronek eta Urek besoei eusten eutsoen, batak alde batetik, eta besteak bestetik; eta holan, haren besoak jasota iraun eben iluntzeraino. Eta Josuek ezpataz hondatu zituan Amalek eta honen herria.

Erantzun-salmoa       Sal 120, 1-8


Jauna dot argi eta salbamen





     Begiok mendietara jasoten nik:
laguntza niri nondik?
Jaunagandik nire laguntza,
Harek egin ditu zeru‑lurrak.
     Ez deutsu oina kili-kolo itziko,
zure zaintzaileak ez dau lozorrorik egingo.
Israel zaintzen dagoana,
ez dau lozorroak hartuko, ez loak.
     Jauna da zure zaintzaile,
Jauna dozu eskumaldetik kerizpe.
Ez zaitu joko egunez eguzkiak,
ez gauez ere ilargiak.
     Jaunak zainduko zaitu gatx guztitik,
zainduko zure bizia heriotzatik.
Zure sartu‑urtenak Jaunak zainduko ditu,
oraindanik betiko.

            San Paulo Apostoluak Timoteori (2 Timoteo 3,14‑4,2)

     Anaia maite hori: Zagoz sendo, ikasi eta sinistu dozun guztian, norengandik ikasi dozuzan gogoan harturik, eta gainera umetatik ezagutzen dozuzala Liburu Santuak. Eurok emon deikezue, Kristo Jesusegan sinistuz, salbamenera daroan jakituria. Liburu Santu guztiak Jaungoikoaren argiz eratuak dira‑ta; eta irakasteko, egia argitzeko, zuzentzeko eta zuzentasunean hezteko egokiak dira; holan, Jaungoikoaren gizona edozein eginbehar onerako bikain moldatuta aurkitzen da.
     Jaungoikoaren aurrean agintzen deutsut, eta biziak eta hilak epaitu behar dituan Jesukristoren aurrean, Honen etorrera eta erregetzagaitik: zabaldu egizu berbea; ekin, egoki danean eta ez danean; gogor egin, estu hartu, eskatu pazientzia haundiz eta irakatsi nahiez.      

Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 18,1‑8)



     Aldi haretan, Jesusek parabola hau esan eutsen bere ikasleei, beti otoitz egin behar dala eta ez dala etsi behar adierazoteko: «Bazan herri baten epaile bat; ez eukan, ez Jaungoikoaren bildurrik, ez gizonen begirunerik.


     Herri haretan bertan, bazan alargun bat ere, eta han joaten jakon, esanez: "Egidazu zuzenbidea nire arerioaren aurka". Eta luzaroan ez eutson jaramonik egin nahi izan.

     Baina gero, esan eban bere barrurako: "Ez daukat, ez Jaungoikoaren bildurrik, ez gizonen begirunerik; baina alargun hau gogaikarri jat, eta egingo deutsat zuzenbidea, azkenean betondoko bat emon ez deis­tan"».

     Eta Jaunak holan esan eban gainera: «Begira zer dinoan epaile okerrak. Eta Jaungoikoak ez ete deutse zuzenbidea egingo, gau eta egun otoitzean dabilkozan bere aukeratuei? Luzapena emongo ete deutse? Hara zer dinotsuedan Nik: behingoan egingo deutse zuzenbidea; baina Gizonaren Semeak, datorrenean, aurkituko ete dau holako sinismenik lurrean?».



















 
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario