Gaur, urriak 20, Domund Eguna ospatuko dogu. Kanpaina hau, beste behin be, kristinau alkarteen “misiolari alderdia sendotzeko, jarduera desbardinakaz bat egiteko eta misioilari lankidetza suspertzeko” aukera lez aurkezten jaku. Gaur egun, Bilboko Eleizbarrutiak 293 misiolari daukaz eta honeek 50 herrialde ingurutan jarduten dabe.
Arratian dozena bete baino misiolari gehiago dago gaur egun.
Misinoen Munduko Domekan, Eleiza unibersalak misiolarien jarduera ebanjelizatzailea gogoratzen dau eta jarduera horri diruz laguntzen deutso. Misinoetarako emoten dana OMP erakundearen Zuzendaritza Nagusiak jasoten dau eta hemendik lurraldeetara bialtzen da. Urte batean batzen dan dirua hurrengoan bialtzen da misinoetara, oso-osorik bialdu be, misiolari sustapenerako eta gestinorako gastuak - beti be ez %10 baino gehiago- kenduta.
Gure Eleizbarrutiko 300 misiolarien artean, gehienak Amerikan (189) jarduten dabe. Afrikan 43 misiolari dagoz 20 herrialdetan. Europan, Estadu Batuetan eta Kanadan 40 inguru dira lanean diharduen misiolariak. Gainerakoak, Asian eta Ozeanian dagoz.Kongregazinoei jagokenez, gizonezkoenen artean, jesuitak dira gehienak eta Berrizko Mesedeetako Misiolariak eta Karmeldar Misiolari Teresiarrak emakumezkoen artean.
Domund 2013
“La misión nace de la fe y de la caridad”
Hoy, día 20 de octubre, celebraremos la Jornada Mundial del Domund. Se presenta la campaña como una nueva oportunidad para "fortalecer la dimensión misionera, unirnos a sus acciones, y promover la cooperación misionera" de las comunidades cristianas. Actualmente la Diócesis de Bilbao cuenta con 293 misioneros y misioneras en más de 50 países.
No hay comentarios:
Publicar un comentario