Untzinoaren sakramentuaren ospakizuna egoki prestatzeko, atzo hogei bat aitita-amama batu ziran Aita Martzelen laguntzaz, eta Zeanuriko Bizian Gora taldeko lagunekaz. Non dago koxka? Urteei, aurrera doazen urteei biziaren eta fedearen aldeko aukera garbia jartzean, ponentearen arabera. Urterak luzatu bai, sakondu ere bai, biziaz, maitasunaz, Jesusi ateak zabalduz.
Otoitzaldia eta bertso kanta be izan ziran lehen batzar honetan.
Hurrengo ekitaldia zapatuan, arrastiko 4etan, toki berean, Aretako eliz lokaletan.
Untzinoa, parrokian, domekan, goizeko 11etan. Erdu!
ARRATIAKO KRISTAU
JUBILATUAK MARTXAN
Doinua: "Triste bizi naiz
eta"
1
Arratia
izan da
Jesusen
eskorta,
jubiladuok
behintzat
horretaz
akorda.
Bizian
Goran dabiltz
han-hemen
lau txorta,
Jesus deika
dago ta
erantzuna
zor da.
2
Jubiladuak
dabiltz
"Madril
ta Toledo,
baztarrak
ikusita
etxerantza
gero".
Beti izan
garanok
eleizan
bezero,
lagun,
Bizian Gorak
zaitue
espero.
3
Bada herri polit bat
Arrati partean,
badakie hau zein dan
guztiak Artean.
Bizian Gorak jo dau
gaur zuen
atean,
ea, baietz
erantzun
guztiok
batean.
4
Zeanuri, Igorre,
eta Arantzazu,
Bizian Goran
dabiltz
hirurok jo
ta su.
Hurrengo
datorrena
Artea, zara
zu,
Aita Martzel
beti lez
gaurtik
prest daukazu.
5
Artea,
hemen dozu
Jesusen
aukera,
Inserso
barik dator
deika Jesus
Bera.
Laster dogu
azkena
gaur dogu
bezpera,
gaur da
zuen ordua
ez egin
atzera.
6
Arratiak hor dauka
kristau ikurrina,
Gorbeia
tontorrean
asabak egina.
Jesusen Kurutzea
gure
atsegina,
zer pena
gaur Beragaz
ahaztuko bagina!
7
Karakol, Txilibrin ta
gure Maurizia,
geuk galdu
ete dogu
euren
errazia...
Oindik bizi
da zuek
ereinda
hazia,
ez al dogu
galduko
Jaunaren
grazia.
8
Horra garbi
esanda
gure
gurariak,
Jesusen
izenean
gure
eskariak.
Lagundu
deiskuela
Birjina
Mariak
eta
Gorbeian dogun
Kurutz
Zaindariak.
A. Martzel
No hay comentarios:
Publicar un comentario