Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
URTEAN ZEHARREKO XXIV. DOMEKEA - C
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on Jaunaren
Eguna ospatzera etorri zareen guztioi:
Askotan entzun dogu, Jesukristo pekatariak salbatzera
etorri zala eta, hau egia bada, pekatari sentitzen danak bakarrik izango dau
Jainko graziaren esperientzia: parkatua, maitatua eta garbitua izatearen
esperientzia pozgarria.
Horixe da, domeka guztietan lez, gaur ere Eukaristian
ospatuko doguna.
"Igandetan
elizan..."
DAMU-OTOITZA
Senideok, Jesusek esango deusku osasuntsuak ez dauala
osagilerik behar, bai, ostera, geisoak. Pekatari lez geure beharrizana
autortuz, parkamena eskatu deiogun:
- Jesus Jauna, bihotz urratuak salbatzera bialdua.
ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, pekatariei dei egitera etorria.
KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, Aitaren ondoan gure alde erregutzen
zagozana. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Ex 32, 7-11. 13-14:
Israel herriak Jaungoikoaren irudi lez urrezko zezena
eginez eta gurtuz, Jaungoikoaren aurka pekatu egin dau. Moisesek bere herriaren
alde otoitz egiten dau, parkatu deiola Jaunari eskatuz.
Erantzun-Salmoa:
50. Salmoa
Salmisteak, bere burua fededun eta
pekatari ikusten dau, damuturik, bihotzez eta benetan, Jaungoikoari parkamena
eskatzen deutso.
"Zuk emon Jauna, arnas barri..."
1 Tm 1, 12-17:
Entzun dagiguzan, orain, San
Pauloren berbak. Bere konbertzinoa gogoratuz, hauxe esango deusku: Jaungoikoak
grazia gainezka isuri eutsola, sinismena eta maitasuna emonez.
Lk 15, 1-32:
Ipuin baten bidez, Jesusek Aitaren errukia eta
maitasuna agertuko deusku. Guregan dago parkamena onartzea.
Entzun dagigun Jesusen Barri Ona. "Aleluia". abestuz
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, seme-alaben uste onaz, otoitz egin deiogun
maite gaituan Jaungoiko Aitari:
- Eleizeak eta eleiztar guztiok Jaungoikoak guztioi deuskun
errukiaren lekukotasuna emon daigula. Egin dagigun otoitz
- Jaungoikoak bedeinkatu
daizala ikasturtea hastera doazan irakasle eta ikasleak. Egin dagigun otoitz
-
Langile guztiek euren lana baldintza duin eta seguruetan egin daiela eta langabezian dagozanek lana aurkitu dagiela.
Egin dagigun otoitz
-
Eukaristia honetan alkartu garean guztion alde: Aitaren guganako
errukiak eta maitasunak gure
ingurukoekin errukior eta maitagarri izatera eroan gagizan. Egin dagigun otoitz
Entzun, Aita ona, bere uste osoa Zugan jarri dauan herri honen
eskariak eta bedeinkatu egizu zeure errukiaz. Jesukristo gure Jaunaren
bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Senideok, Jaungoikoaren errukia eta parkamena geugaz izan
dagiguzala beti. eta, Jaunaren bedeinkapenaz, erruki eta parkamen hori geure
inguruan zabaldu dagiguzala.
"Eskerrik asko, Jauna..."
Zure
antzera Jauna, gaitezela ibili
Zure antzera, Jauna, on eginez
beti.
URTEAN ZEHARREKO XXIV. DOMEKEA - C
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on Jaunaren
Eguna ospatzera etorri zareen guztioi:
Askotan entzun dogu, Jesukristo pekatariak salbatzera
etorri zala. Eta, hau egia bada, pekatari sentitzen danak bakarrik izango dau
Jainko graziaren esperientzia: parkatua, maitatua eta garbitua izatearen
esperientzia pozgarria.
A menudo olvidamos, que todos somos pecadores, olvidamos
que siempre necesitamos el perdón de Dios.
Acerquémonos al Dios “único y verdadero”, que puede
salvarnos, y nos da la fuerza para mantenernos en la verdad y en el amor
fraterno.
Horixe da, domeka guztietan lez, gaur ere Eukaristian
ospatuko doguna.
"Igandetan
elizan..."
DAMU-OTOITZA
Senideok, Jesusek esango deusku osasuntsuak ez dauala
osagilerik behar, bai, ostera, geisoak. Pekatari lez geure beharrizana
autortuz, parkamena eskatu deiogun:
- Jesus Jauna, bihotz urratuak salbatzera bialdua.
ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, pekatariei dei egitera etorria.
KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, Aitaren ondoan gure alde erregutzen
zagozana. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Ex 32, 7-11. 13-14:
Israel herriak Jaungoikoaren irudi lez urrezko zezena
eginez eta gurtuz, Jaungoikoaren aurka pekatu egin dau. Moisesek bere herriaren
alde otoitz egiten dau, parkatu deiola Jaunari eskatuz.
Dios , manifiesta su perdón hacia su pueblo, que olvida
fácilmente la protección y el amor que le ha manifestado siempre.
Erantzun-Salmoa:
50. Salmoa
Salmisteak, bere burua fededun eta
pekatari ikusten dau, damuturik, bihotzez eta benetan, Jaungoikoari parkamena
eskatzen deutso.
Con este salmo que es una plegaria, pedimos y proclamamos
el perdón de Dios, que nos renueva.
"Zuk emon Jauna, arnas barri..."
1 Tm 1, 12-17:
Entzun dagiguzan, orain, San Pauloren berbak. Bere
konbertzinoa gogoratuz, hauxe esango deusku: Jaungoikoak grazia gainezka isuri
eutsola, sinismena eta maitasuna emonez.
Pablo reconoce y da gracias a Dios porque le ha dado su
gracia, se ha convertido cuando era perseguidor de los cristianos.
Lk 15, 1-32:
Ipuin baten bidez, Jesusek Aitaren errukia eta
maitasuna agertuko deusku. Guregan dago parkamena onartzea.
Jesús aparece como el
“buen pastor”, que busca la oveja perdida, y ofrece el perdón y la
misericordia de Dios.
Entzun dagigun Jesusen Barri Ona. "Aleluia". abestuz
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, seme-alaben uste onaz, otoitz egin deiogun
maite gaituan Jaungoiko Aitari:
- Eleizeak
eta eleiztar guztiok Jaungoikoak guztioi deuskun errukiaren lekukotasuna emon daigula.
Egin dagigun otoitz
- Por los que trabajan en los servicios sociales y la
atención a los pobres, tanto en instituciones
civiles como eclesiales. Que Dios les dé la fortaleza y el amor que necesitan para llevar a cabo su labor. Egin dagigun otoitz
- Langile guztiek euren lana
baldintza duin eta seguruetan egin dagiela eta langabezian dagozanek lana aurkitu daiela. Egin dagigun otoitz
- Por los que nos llamamos
cristianos, para que no sirvamos a los ídolos del consumismo, del orgullo, y de querer ser más
que los demás. Egin dagigun otoitz
- Eukaristia honetan alkartu garean guztion alde: Aitaren
guganako errukiak eta maitasunak gure ingurukoekin errukior eta maitagarri
izatera eroan gagizan. Egin
dagigun otoitz
Entzun, Aita ona, bere uste osoa Zugan jarri dauan herri
honen eskariak eta bedeinkatu egizu zeure errukiaz. Jesukristo gure Jaunaren
bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Senideok, Jaungoikoaren errukia eta parkamena geugaz izan
dagiguzala beti. Eta, Jaunaren bedeinkapenaz, erruki eta parkamen hori geure
inguruan zabaldu dagiguzala.
Que nos acompañe siempre el amor misericordioso de Dios y
que nuestra vida sea testimonio de la gracia y el perdón que hemos recibido.
"Eskerrik asko, Jauna..."
Zure
antzera Jauna, gaitezela ibili
Zure antzera, Jauna, on eginez
beti.
sortu niregan bihotz garbi.
[Gainera esan eutsen Jesusek: «Gizon batek seme bi ebazan. Gazteenak esan eutsan aitari: "Aita, emoidazu dagokidan senipartea". Eta aitak ondasunak banatu eutsezan. Handik egun gitxira, seme gazteena, ebazan guztiak baturik, urruneko herrialde batera joan zan, eta han, nasaikerian biziz, ondasun guztiak jan ebazan.
Dana eralgi ebanean, gosete handia sortu zan herrialde haretan eta beharrizana sentitzen hasi zan. Orduan, herrialde haretako bategana joan eta haren morroi jarri zan, eta harek bere arloetara bialdu eban txarrizain. Txarriek jaten eben ezkurrez sabela beteteko gogoak emoten eutsan, ez eutsan-eta inork jaten emoten.
Orduan, bere barrura bihurturik, esan eban: "Hamaika langile bada nire aitarenean, nahiko ogi dauala, eta ni hemen goseak hilten. Jagi, aitagana joan eta esango deutsat: Aita, pekatu egin dot Jainkoaren eta zure aurka. Ez dot gehiago seme-izenik merezi. Hartu nagizu zeure langileetako bat lez". Eta jagi eta aitagana abiatu zan.
Oraindino urrun egoala, ikusi eban aitak eta erruki izan eban, eta, lasterka joanik, besarkatu eta musuka hasi jakon. Semeak esan eutsan: "Aita, pekatu egin dot Jainkoaren eta zure aurka. Ez dot gehiago seme-izenik merezi".
Aitak, ostera, esan eutsen morroiei: "Ekarri behingoan soinekorik ederrena eta jantzi egiozue; ipini eraztuna eskuan eta jantzi oinetakoak; ekarri zekor gizendua eta hil; egin dagigun jai-jatordua, nire seme hau hilda egoala biztu egin da-eta, galduta egoala aurkitu egin dogu-eta". Eta jaia hasi eben.
Seme zaharrena soloan zan. Etxera hurreratzean, soinua eta dantzak sumatu ebazan, eta, morroi bati deiturik, zer jazoten zan itaundu eutsan. Morroiak erantzun: "Zure anaia etorri da eta zuen aitak zekor gizendua hil dau, semea onik Beraganatu daualako". Seme zaharrena biziro hasarratu zan, eta ez eban sartu gura. Urten eban aitak eta erreguka hasi jakon. Baina harek erantzun eutsan aitari: "Hainbeste urte da zure zerbitzuan nagoala, zure agindurik behin ere huts egin barik, eta ez deustazu sekula auma bat ere emon lagun artean jateko, eta horra zure seme hori, emagalduekin zure ondasunak jan dituan hori, etorri dala-eta, zekor gizendua hil deutsazu".
Aitak erantzun eutsan: "Seme, zu beti nigaz zagoz, eta nire guztia zeurea dozu. Baina egokia zan jai egitea eta poztea, zure anaia hau hilda egoan eta biztu egin da-eta, galdua egoan eta aurkitu egin dogu-eta"».]
No hay comentarios:
Publicar un comentario