Páginas

martes, 31 de mayo de 2016

Urtean zeharreko 10. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
 
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
 
Irakurgaiak euskeraz.    




                                    

                                      URTEAN ZEHARREKO X. DOMEKEA - C


SARRERAKO OHARKIZUNA

Egun on eta ondo etorriak ospakizun honetara.
Gure kristau sinismenaren JAI NAGUSIAK ospatu ondoren, Jesus Maisuaren bidetik jarraitu gura dogu. Jainko Aita-Ama gure bizitzan onartzeak dakarzan ondorenak gogoratuko deuskuz.
Jesus, gure artean dago.  Bizi da eta bizi-emoile da. Gure Jainkoaren gurarik nagusiena, Bizia onartzea, zaintzea eta errespetatzea da.
Esker onez, Jaunagaz eta neba-arrebakaz bat egiten dogu. Hasi gaitezen abestuz.

Igandetan elizan zein pozik gabiltzan

BATZAR BURUAREN AGURRA


            Errukitsua dan, bere aurpegia Jesusengan erakusten deuskun  Jaungoiko gure Aita egon bedi zuekin

DAMU-OTOITZA


-         Jesus Jauna errukian aberatsa zarana ERRUKI, JAUNA
-         Jesus Jauna, biziaren iturri zareana. KRISTO, ERRUKI.
-         Jesus Jauna, gure bihotzeko ateak maitatuak ez diranei zabaltzea nahi dozuna. ERRUKI, JAUNA.

           
HITZAREN LITURGIA

1 Erg 17, 17-24

          Jainkoak bialdua dan Elias profeteak, ezaugarri baten bidez, benetako bizia Jainkoagan dagoela agertuko deusku.
          .
Erantzun-Salmoa:  29. Salmoa

            Jaunaren haunditasuna eta errukia abestuko dogu salmo honetan. Jaunak, bere Semea hilen artetik biztuaz, gizaki guztiei itxaropena eta bizia  eskeini  deutselako.

Jauna zure maitasuna abestuko dot, betiren beti

Gal 1, 11-19

Paulo apostoluak bere bizitzako testigantza bat eskeintzen deusku. Aurrerantzean, Jainkoak Jesusen bidez eskeintzen deuskun Barri Ona iragartea izango da bere zeregin bakarra.

Lk 7, 11-17     

            Jesus, sufritzen dagozanen ondoan ikusten dogu. Gaur, Jainkoaren indarrak eraginda, seme bakarra dan gaztetxo bat bizibarrituko dau, eta ama alargunaren bihotza argitu.
Barri on hau hartzeko prestatzen gara,  ALELUIA abestuz.


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

Gure Jainkoa “Biziaren Jainkoa” dala jakiteak emoten deuskun pozagaz, Berari zuzentzen deutsaguz gure eskariak, entzunak izango garan konfiantzaz.



- Francisco Aita Santuaren alde: Eleizan, batasunaren eta alkartasunaren ezaugarri izanez, bere ekintzak eta keinuak biziaren aldekoak izan daitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

- Herri guztietan, bakea, askatasuna, zuzentasuna eta pertsona guztien eskubideak zainduak eta onartuak izan daitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 - Gure artean beharrizanean aurkitzen diran guztien alde, batez ere noraezean dabizen            errefuziatuen alde: Jesusen antzera,  eurekaz arduratu gaitezan. ESKATU DEIOGUN      JAUNARI.

- Arratiako eliza osotzen dogun guztion  alde:  Ebanjelioa irakurri, sakondu eta Jesusen ikasle izanaz gure inguruan misiolari izan gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI


       Jaungoiko Aita, entzun gure otoitza eta isuri zure maitasuna gizon-emakume guztien gainera. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.


OHARRA

Jakitun zagozenez, hilaren 18an, zapatuan ospatuko dira Arratiako Errogaribak Urkiolara. Joan etorria edo etorria autobusean egin gura dozuenok, emon izena eta euro bana sakristian. Datorren domekea da azken eguna izena emoteko. Eskerrik asko!









AZKEN AGURRA

          Jesus, samintasunean dagoan Ama baten bihotza poztuten  ikusi dogu. “Ama hori ikustean, errukia hartu eutson Jaunak” entzun dogu gaurko ebanjelioan. Izan gaitezan gu ere errukitsuak. Horretarako Jaunaren laguntza behar dogu. Hartu daigun ERRUKI A danaren bedeinkapena.

            Errukitsu Jainko Aita lez”









                          

URTEAN ZEHARREKO X. DOMEKEA - C


SARRERAKO OHARKIZUNA

Egun on eta ondo etorriak ospakizun honetara.
Gure kristau sinismenaren JAI NAGUSIAK ospatu ondoren, Jesus Maisuaren bidetik jarraitu gura dogu. Jainko Aita-Ama gure bizitzan onartzeak dakarzan ondorenak gogoratuko deuskuz.
Queremos  caminar tras las huellas de Jesús, el Maestro; es el único camino que nos va a llevar al encuentro con Dios mismo.
          No podemos caminar como quienes no esperan  nada; estamos llamados a la vida. Jesús no se cansará de decirnos que el Padre es un Dios “AMIGO DE LA VIDA”.
Esker onez, Jaunagaz eta neba-arrebakaz bat egiten dogu. Hasi gaitezen abestuz.

Igandetan elizan zein pozik gabiltzan

BATZAR BURUAREN AGURRA


            Errukitsua dan, bere aurpegia Jesusengan erakusten deuskun  Jaungoiko gure Aita egon bedi zuekin

DAMU-OTOITZA


-         Jesus Jauna errukian aberatsa zarana ERRUKI, JAUNA
-         Jesus Jauna, biziaren iturri zareana. KRISTO, ERRUKI.
-         Jesus Jauna, gure bihotzeko ateak maitatuak ez diranei zabaltzea nahi dozuna. ERRUKI, JAUNA.

           
HITZAREN LITURGIA

1 Erg 17, 17-24

          Jainkoak bialdua dan Elias profeteak, ezaugarri baten bidez, benetako bizia Jainkoagan dagoela agertuko deusku.
          El profeta Elías,  se siente enviado por Dios y realiza un signo.

Erantzun-Salmoa:  29. Salmoa

            Jaunaren haunditasuna eta errukia abestuko dogu salmo honetan. Jaunak, bere Semea hilen artetik biztuaz, gizaki guztiei itxaropena eta bizia  eskeini  deutselako.
            Cantamos al Dios que nos da la vida, por medio de su Hijo.

Jauna zure maitasuna abestuko dot, betiren beti

Gal 1, 11-19

Paulo apostoluak bere bizitzako testigantza bat eskeintzen deusku. Aurrerantzean, Jainkoak Jesusen bidez eskeintzen deuskun Barri Ona iragartea izango da bere zeregin bakarra.
Pablo, cuando es llamado por Dios y se encuentra con el Señor resucitado, cambia radicalmente de vida.

Lk 7, 11-17     

            Jesus, sufritzen dagozanen ondoan ikusten dogu. Gaur, Jainkoaren indarrak eraginda, seme bakarra dan gaztetxo bat bizibarrituko dau, eta ama alargunaren bihotza argitu.
            Jesús lo tiene muy claro: el proyecto de Dios es un PROYECTO de VIDA. Ésta es su Buena Noticia y la hace realidad
Gertatu gaitezan ebanjelioa entzuteko aleluia abestuz.


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

Gure Jainkoa “Biziaren Jainkoa” dala jakiteak emoten deuskun pozagaz, Berari zuzentzen deutsaguz gure eskariak, entzunak izango garan konfiantzaz.

- Francisco Aita Santuaren alde: Eleizan, batasunaren eta alkartasunaren ezaugarri izanez, bere ekintzak eta keinuak biziaren aldekoak izan daitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

      - Por los que gobiernan, siguiendo el ejemplo de Jesús, al tomar sus decisiones                           tengan  presentes, por encima de todo, las necesidades de las personas y en especial las          más  desfavorecidas. Eskatu deiogun Jaunari.



 - Por quienes han perdido un hijo o hija encuentren fortaleza   en Dios y en quienes les          rodean, para poder superar el dolor y seguir adelante en la vida.  Eskatu deiogun               Jaunari

- Arratiako eliza osotzen dogun guztion  alde:  Ebanjelioa irakurri, sakondu eta Jesusen ikasle izanaz gure inguruan misiolari izan gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

       Jaungoiko Aita, entzun gure otoitza eta isuri zure maitasuna gizon-emakume guztien gainera. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.


OHARRA

Jakitun zagozenez, hilaren 18an, zapatuan ospatuko dira Arratiako Errogaribak Urkiolara. Joan etorria edo etorria autobusean egin gura dozuenok, emon izena eta euro bana sakristian. Datorren domekea da azken eguna izena emoteko. Eskerrik asko!






AZKEN AGURRA

          Jesus, samintasunean dagoan Ama baten bihotza poztuten  ikusi dogu. “Ama hori ikustean, errukia hartu eutson Jaunak” entzun dogu gaurko ebanjelioan. Izan gaitezan gu ere errukitsuak.
          Ahora vamos a nuestras familias, al barrio, con la tarea de dar vida a un mundo construido sobre el amor. El Señor que va junto a nosotros sea la fuerza para la vida.
 Jaunaren laguntza behar dogu. Hartu daigun ERRUKI A danaren  bedeinkapena.

            Errukitsu Jainko Aita lez”






URTEAN ZEHARREKO X. DOMEKEA

            Erregeen liburutik (1 Erg 17, 17-24)


      Egun hareetan, gaixotu egin zan etxeko andrearen semea. Gatx gogor batek jo eban, arnasa barik gelditzeraino. Orduan honan esan eutson emakumeak Eliasi: “Zer jazoten da gu bion artean, Jaungoikoaren gizon? Nire okerren gomutea barriztatzera eta nire semea hiltera etorri zara nire etxera?”
      Eliasek erantzun eutson: “Ekazu zure seme hori”. Hartu eutson semea altzotik, bere goiko delara eroan, eta bere ohean ipini eban. Gero, Jaunari dei egin eutson: “Jauna, ene Jaungoikoa, bere etxean naukan alargun hau ere zigortu egin behar dozu, bere semea hilerazoz?” Gero, hiru bider umearen ganean etzun, eta oihu egin eutson Jaunari: “Jauna, ene Jaungoikoa, betorkio ume honi barriro arnasea”.
      Entzun eban Jaunak Eliasen eskaria; eta barriro etorri jakon umeari arnasea, eta berbiztu egin zan. Orduan Eliasek, umea harturik, goiko gelatik behera jatxi eban eta amari emon eutson, esanez: “Bizi da zure semea”.
      Eta emakumeak Eliasi: “Orain ezagutzen dot Jaungoikoaren gizona zareana, eta Jaungoikoaren berbea zure ahoan egia dana”.

Erantzun-salmoa        Sal 29, 2-13

Goratuko zaitut, Jauna,
onik atara nozulako.

      Goratuko zaitut, Jauna, onik atara nozulako,
arerioak nitzaz poztuten itzi ez dituzulako.
Jauna Leizetik nire bizia atara dozu,
zulora doazanakandik bizirik gorde nozu.
      Eresi egiozue, zintzook, Jaunari,
emon eskerrak Haren izen santuari.
Une bateko da Haren hasarrea,
bizi guztirako Haren on izatea.
Negarra dator arratsaldean,
baina poza goizean.
      Entzun niri, eta nitzaz erruki, Jauna,
Izan zakidaz laguntzaile, Jauna.
Negarra, dantza bihurtu deustazu,
Jauna, ene Jainko, eskerrak nik Zuri beti.

San Paulo Apostoluak Galaziarrei (Gal 1, 11-19)

      Senideok: Jakinaren gainean jarten zaituet, nik irakatsi deutsuedan barri ona ez dala gizonena. Izan ere, ez dot ez hartu ez ikasi gizonakandik, Jesukristoren agerpenez baino.
      Ezagun dozue, izan ere, nire behinolako judutar jokabidea: ze gogor aurrean erabili eta kalte egiten neutson Jaungoikoaren Eleizeari; eta judutar jokabidean, neure adineko eta herritar asko baino nabarmenago nintzala, neure guraso-ohituren zaintzaile bero.
      Baina neure amaren sabeletik bereizi eta bere graziaren bidez dei egin eustanak, bere Semea agertu eustan, Haren barri ona atzerritarrei emoteko; berehala baino lehenagotik apostolu ziranen bila Jerusalenera joan barik; gero Damaskora bihurtu nintzan eta, handik hiru urtera, Jerusalenera igo neban, Pedro ikustera; eta hamabost egun haregaz egon n intzan. Eta beste apostolurik ez neban ikusi, Jaunaren anaia Santiago baino.


Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 7, 11-17)

      Aldi haretan, bajoian Jesus Naim deritxon herrira, eta Beragaz batera ikasleak eta laguntalde handia. Eta herriko ateetara urreratu zanean, han eroien lur-emotera hildako bat, amaren seme bakarra –ama alarguna zan-, eta honegaz herriko talde handia.
      Ama hori ikustean, errukia hartu eutson Jaunak; eta esan eutson: “Ez negarrik egin!” Urreraturik, ukitu eban Jesusek atautea –andariak geratu egin ziran-, eta esan eban: “Mutil, zeuri dinotsut: jagi zaitez!” Hildakoa jesarri egin zan eta berbetan hasi; eta Jesusek amari emon eutson.
      Guztiak bildurtu ziran, eta Jaungoikoa goratuz, inoen: “Profeta handi bat agertu da gure artean. Jaungoikoak ikustaldia egin deutso bere herriari”. Eta haretaz inoena Judea osoan eta inguruko herri guztietan zabaldu zan.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario