Páginas

sábado, 29 de junio de 2013

Ermita barrituan ospatu da San Pedro Zeanuriko Undurragan


San Pedro jaia gaur eta Zeanuriko Undurragan Emilia eta Esteban Añibarrok txalo beroa eroan dabe bertaratu diren guztien partez. Meza ederragaz ospatu dabe eleizea barriro apain egotea. Barruan argazki kronika zabala...





Eta orain barruko irudi bi ikusiko doguz, aurtengoa, oraindino obratan, eta zelan egoan barrua 2011.urtean.

Asteon, pintoreak beharrean oraindino. Eta aspaldiko egoera tristea:


Aldea nabarmena da.

180.000 eurotik gora gastatu ei da Undurragako San Pedro eleizea konpontzen.
Gaur, San Pedro eguna, meza nagusia ospatu da beharren amaiera ospatzeko.
Bertaratuen partez txalo beroa jaso dabe Emilia eta Esteban Añibarrok, eleizearen konponketan jarri daben maitasun eta arreta guztiagatik. Eskerrak emon jakez auzo eta herritarrei, hainbat ekintzaz dirua batu dabenak obra hau egiteko.
Beharretan laguntza jaso da Bizkaiko Diputaziotik eta bertan egon da Josune Aristondo Kultura alduna. Beragaz batera Izaskun Sagarna, Zeanuriko alkatea be izan da, eta Udalari be eskerrak emon ajkoz bere laguntzagaitik. Bilboko Gotzaitegiren partez Gaspar Martinez de Larrinoa abadea egon da.
Anjel Mari Peñagarikanok bertsoz zoriondu eta eskertu dau danon beharra.
Meza emoten Gaspar, Ander Manterola, Maximo karmeldarra eta parrokoa izan dira.

Hona hemen argazki bilduma bat. Egileak: Jon Urutxurtu eta Jose Mari Kortazar



Beste ohar batzuk:

Santa Agueda le echa una mano a San Pedro en Zeanuri

Areatza eta Zeanuri: Diputazioak lagunduko dau egingo diran bi obratan

Zeanuri: 25 urte ermitaz ermita 

Ermitas de Bizkaia, ermitas de Arratia.

 

 

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario