Poztu eta alaitu!

martes, 10 de mayo de 2016

Pentekoste

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
 
Irakurgaiak euskeraz.







                                          

                                             PENTEKOSTE EGUNA  - A – B - C


SARRERAKO OHARKIZUNA

            Senideok: gaur Pentekoste eguna ospatzen dogu: Pazko‑jaien amaierea.
            Jesusek  agindutako agintzaria edo promesa, betetzen da gaur: “Nire ordezko bat bialduko deutsuet, Espiritu santua”.
            Eukaristia honetan parte hartzen dogunoi Jesus Jaunak bere Espiritua emongo deusku, bere antzeko izan gaitezan eta bere antzera jokatu dagigun.

            Prestau daiguzan geure gogo‑bihotzak Espiritua onartzeko.

            "Zeru-lurren Egile zaran..."

ABADEAREN AGURRA


          Emon izan jakun Espiritu Santuaren bidez gure bihotzetara isuria izan dan Jaungoikoaren maitasuna egon bedi zuekin.

OHARRA uraz bedeinkatu aurretik

 

             Eukaristia honen hasieran, gogora ekarri daigun kristau izaten hasi ginan eguna. Bateoko uraz batera, Jaunaren Espiritua ere gure gainera isuria izan zan.

URAz bedeinkatzea


Bateo kanturen bat abestu bien bitartean. Azkenean, abadeak dino:

Jaungoiko ahalguztidunak garbitu gagizala pekatutik
eta, Eukaristia honen bidez,
bere erreinuko mahaian jarteko gai egin gagizala. Amen.

(Ur bedeinkatua erabili barik, ondorengo formulea nahiago bada...)

Ikasleak afaltokian lez, prestatu gaitezan Espiritu Santua hartzeko.

- Aitarengana joatean, Espiritu Santuaren etorrera agindu dozun Jesus Jauna:. Erruki,  Jauna
- Aitarekin eta Espiritu Santuarekin bizi zarana: Kristo, Erruki
- Elizarentzat bizi-iturri zaran Jesus biztua: Erruki, Jauna

Goratu eta eskerrak emon deioguzan Jainko Aita-Amari eta Jesus bere Seme maite eta aintzatuari gure bizitzetan eta bihotzetan isuri dabezan dohai guztiekaitik. Poz hori agertuz abestu dagigun: AINTZA ZERUETAN…





HITZAREN LITURGIA


Ap Eg 2, 1‑11:

            Maria lagun dogula, otoitzean alkartuta gagoz, lehenengo ikasleak lez. Apostoluakana lez, jatsi bedi gugana ere Espiritu Santua, bihotz‑barritu eta adoretu gagizan.

Erantzun‑Salmoa: 103. Salmoa

            Bihotz bat eginik, hauxe eskatzen dogu salmo honetan: Jatsi dadila guregana eta gure batzarrera, Jesusen Espiritua

"Zure arnasa ..."

1 Kor 12, 3b‑7. 12‑13:

            San Paulok gogoratuko deusku Espirituak fedea emoten deuskula, Jesus Jauna dala autortzeko. Espirituak besteen laguntzaile izatera eroaten gaitu eta geure artean bat egiten gaitu.

Jn 20, 19‑23:

            Jesusek agintzen deusku bere Arnasa Santua, bere Espiritua.
            Pazkoaldi honetan, gure eliz batzarretan gehien entzun dan abestia "Aleluia" izan da. Kristo biztuaren ezaugarri dogun abestia pozez beterik abestu daigun.



JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Espirituak eraginda, otoitz egin deiogun Jaungoiko Aitari, Jesu‑kristoren bitartez:

            - Jesus Jauna, kurutzean zengozala, zure saihetsetik odola eta ura isuri zenduzan:  Bialdu eiguzu Espiritu bizi‑emoilea.  ESKATU DEIOGUN JAUNA.

            - Jesus Jauna, Zeuk emon zeuntsen apostoluei zure Espirituaz pekatuak parkatzeko  eskubidea: Parkatu egizu munduaren pekatua  ESKATU...

            - Jesus Jauna, Espirituaren bitartez gauza guztiak barriztatzen dozuz: Osatu egizuz gaixoak, poztu  nahigabetuak, salbatu   guztiak.  ESKATU...

            - Jesus Jauna, kristau izena daroagunok, Bateoaren bitartez zeure Eliza bakarrean alkartu nahi izan gaituzu: Egizu, sinistedunok, Espirituaren laguntzaz, bihotz bat izan  gaitezala eta alkartuta jokatu dagigula beti. ESKATU...

            - Jesus Jauna, zeure Espiritua isuriz bultzatu zenduzan apostoluak misiolari izatera: Egizu, Arratiako Eliza Ebanjelioaren ikasle misiolari izan daitela.  ESKATU DEIOGUN...

            Pazko‑aldia amaitzen dogun egun honetan, emoiguzu, Jesus Jauna, zure Espiritua. Berak lagundu deiskula zure ikasle zintzo izaten eta zure erreinuaren alde lan egiten. Errege bizi zara‑ta, gizaldi eta gizaldietan. Amen.


AZKEN AGURRA

            Senideok: Lehenengo Pentekoste egunean, Espirituak, etxe barruan ezkutatuta egozan apostoluak kalera atara zituan, Barri Ona zabaltzen. Guk ere, Espirituaren dohaia ospatu eta hartu dogunok zeregin berbera daukagu. Izan gaitezan Jesusen testigu.

            "Alkartuta goazen"








                                             PENTEKOSTE EGUNA  - A – B - C


SARRERAKO OHARKIZUNA

            Senideok: gaur Pentekoste eguna ospatzen dogu: Pazko‑jaien amaierea.
            Jesusek  agindutako agintzaria edo promesa, betetzen da gaur: “Nire ordezko bat bialduko deutsuet, Espiritu santua”.
            Nuestro mundo tiene sed de unidad, de justicia y de paz; pero las diferencias se acentúan. El Espíritu de Dios, capaz de llenar toda la tierra, tiene necesidad de que le abramos el corazón. Todo respira unidad en torno al Espíritu que no destruye nuestras diversidades enriquecedoras; sólo nuestras divisiones desaparecen ante su fuerza. Todo es paz y perdón. Como pobres abramos nuestro corazón al don de Dios.

            Prestau daiguzan geure gogo‑bihotzak Espiritua onartzeko.

            "Zeru-lurren Egile zaran..."


ABADEAREN AGURRA


          Emon izan jakun Espiritu Santuaren bidez gure bihotzetara isuria izan dan Jaungoikoaren maitasuna egon bedi zuekin.

HITZAREN LITURGIA

Ap Eg 2, 1‑11:

            Maria lagun dogula, otoitzean alkartuta gagoz, lehenengo ikasleak lez. Apostoluakana lez, jatsi bedi gugana ere Espiritu Santua, bihotz‑barritu eta adoretu gagizan.
            El Espíritu llena la casa y hace  a los apóstoles testigos. Que nuestra comunidad se transforme con la fuerza del Espíritu  y  seamos testigos de la Buena Noticia de Dios

Erantzun‑Salmoa: 103. Salmoa
           
            Bihotz bat eginik, hauxe eskatzen dogu salmo honetan: Jatsi dadila guregana eta gure batzarrera, Jesusen Espiritua
            Ante el espectáculo de la creación, el salmista se dirige a Dios y alaba la gloria que resplandece en sus criaturas

"Zure arnasa ..."

1 Kor 12, 3b‑7. 12‑13:

            San Paulok gogoratuko deusku Espirituak fedea emoten deuskula, Jesus Jauna dala autortzeko. Espirituak besteen laguntzaile izatera eroaten gaitu eta geure artean bat egiten gaitu.
            El Espíritu no unifica por la destrucción; da sus dones para la construcción del Reino. Todos somos iguales ante Dios;  pues un mismo espíritu nos unifica a todos.


Jn 20, 19‑23:

            Jesusek agintzen deusku bere Arnasa Santua, bere Espiritua.
            Pazkoaldi honetan, gure eliz batzarretan gehien entzun dan abestia "Aleluia" izan da. Kristo biztuaren ezaugarri dogun abestia pozez beterik abestu daigun.
            El don del Espíritu, que Lucas sitúa en el día de pentecostés. Juan lo anticipa a la tarde de Pascua. Una nueva creación es inaugurada: a imagen de su Padre insuflando la vida al primer hombre, Cristo comunica su vida de resucitado a los primeros discípulos.




JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Espirituak eraginda, otoitz egin deiogun Jaungoiko Aitari, Jesu‑kristoren bitartez:

            - Jesus Jauna, kurutzean zengozala, zure saihetsetik odola eta ura isuri zenduzan:  Bialdu eiguzu Espiritu bizi‑emoilea.  ESKATU DEIOGUN JAUNA.

            - Para que nuestro mundo, con la fuerza del Espíritu santo, camine por caminos de justicia, solidaridad y fraternidad.   ESKATU...

            - Para que nuestra Diócesis se abra al evangelio, y con la fuerza del Espíritu santo, sea misionera y luz en medio de nuestro pueblo..  ESKATU...

            - Jesus Jauna, kristau izena daroagunok, Bateoaren bitartez zeure Eliza bakarrean alkartu nahi izan gaituzu: Egizu, sinistedunok, Espirituaren laguntzaz, bihotz bat izan  gaitezala eta alkartuta jokatu dagigula beti. ESKATU...

            Pazko‑aldia amaitzen dogun egun honetan, emoiguzu, Jesus Jauna, zure Espiritua. Berak lagundu deiskula zure ikasle zintzo izaten eta zure erreinuaren alde lan egiten. Errege bizi zara‑ta, gizaldi eta gizaldietan. Amen.


AZKEN AGURRA

            Senideok: Lehenengo Pentekoste egunean, Espirituak, etxe barruan ezkutatuta egozan apostoluak kalera atara zituan, Barri Ona zabaltzen. Guk ere, Espirituaren dohaia ospatu eta hartu dogunok zeregin berbera daukagu. Izan gaitezan Jesusen testigu.
            Que el Espíritu nos enseñe a perdonar y ser perdonados. Que su paz destruya nuestras guerras; que ante su luz, nuestros colores de raza, de clase, de política, de religión... no nos separen, y que todos veamos lo que somos: “Miembros de un solo cuerpo, que aunque distintos, una misma vida – la del Espíritu -  a todos nos anima.

            "Alkartuta goazen"





                                    




PENTEKOSTE DOMEKEA

            Apostoluen Eginetatik (Ap Eg  2, 1‑11)

      Heldu zan Mendekoste Eguna, eta ikasle guztiak alkarregaz leku berean batuta egozan; bat-batean, ze­rutik hots bat etorri zan, haize bolada indartsu batena langoa, eta hareek egozan etxe dana bete eban.
      Suzkoak lango mihin batzuk agertu jakezan, eta banan‑banan bakoitzaren gainean gelditu. Guztiak Espiritu Santuaz bete ziran, eta hizkuntza arrotzetan berbetan hasi, bakoitzari Espirituak emoten eutson lez.
      Bazan egun hareetan Jerusalenen judegu Jainko­zalerik asko, zerupean diran herri guztietakoak. Hots hori entzun zanean, jentetza handia batu zan, eta harrituta gelditu ziran, bakoitzak norberaren hizkuntzan berba egiten entzuten ebezalako.
      Harri eta zur eginik, honan inoen: Ez ete dira, ba, galilearrak berbetan dabizan guztiok? Zelan entzuten deutsegu, ba, bakoitzak geure jatorrizko hizkuntzan? Gure artean badagoz partiarrak, mediarrak, elamdarrak; badagoz Mesopotamian, Judean, Kapadozian, Ponton, Asian, Frigian, Panfilian, Egipton eta Zirene ondoko Libian bizi diranak; badagoz erromatarrak, judeguak, eta proselitoak, greziarrak eta arabiarrak; eta danei geure hizkuntzan entzuten deutsegu Jaungoikoaren mirariak adierazoten».   


Erantzun-salmoa        Sal 103, l ab eta 21. 29‑30. 31 eta 34


Bialdu egizu, Jauna, zure arnasa,
eta barriztau lur‑azala.
edo aleluia.

      Ene arima, goratu egizu Jauna!
Guztiz haundi zaitut, Jauna, ene Jainkoa!
Bai ugari dirala, Jauna, Zuk eginak,
zuhurtasunez eginak zeharo,
lurra zure sorkariz betea dago.
      Aurpegia gordeten badozu, ikara dira,
arnasea kentzen badeutsezu, hilten,
euren hutsetara bihurtzen.
Zure arnasea bialtzen badozu,
izatea emoten deutsezu;
lur‑azala barriztatzen dozu.
      Izan bedi Jaunaren ospea sekuletan,
 poztu bedi Jauna Berak eginetan.
Atsegin bekio nire olerkia,
nire poza da Jainkoa.

            San Paulo Apostoluak Korintotarrei (1 Kor 12, 3b-7.12-13)

      Senideok: Ezin dau inork esan: “Jauna da Jesus!”, Espiritu Santuaren eraginez izan ezik.
      Era askotakoak dira dohaiak, baina bat-bera Espiritua; era askotakoak, serbitzuak, baina bat-bera Jauna; era askotakoak eginkizunak, baina bat-bera guztiakan dana egiten dauan Jaungoikoa. Bakotxari guztien onerako emoten jako Espirituaren argitasuna.
      Gorputzak, bat izanarren, zati asko dituan lez, eta gorputzeko zatu guztiak, asko izanarren, gorputz bat diran lez, bardin Kristo ere. Gu guztiok –judutar nahiz greziar, mnepeko nahiz askatu- Espiritu berberagan bateatuak izan gara, gorputz bakar bat izateko. Eta guztiok Espiritu bakarretik edan dogu.


Jesukristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 20, 19‑23)

      Astearen lehenengo egunaren iluntzean, etxe baten batuta egozan ikasleak, ateak itxita, judeguen bildurrez. Sartu zan Jesus, eta euren erdian zutunik, esan eutsen: «Bakea zuekin». Hori esanda, eskuak eta saihetsa erakutsi eutsezan. Eta ikasleak pozez beterik gelditu ziran, Jauna ikustean.
      Jesusek, barriro ere: «Bakea zuekin. Aitak Ni bialdu nauan lez, Neuk ere bialtzen zaituet zuek». Eta hori esanez, hareen gainera arnasa egin eta esan eutsen: «Hartu egizue Espiritu Santua: zuek pekatuak parkatzen deutsazuezanei, parkatuta gelditzen jakez; eta lotzen deutsazuezanei, lotuta gelditzen jakez».          








 
Publicar un comentario