Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
PAZKOAKO V. DOMEKEA (C)
SARRERAKO
OHARRA
Pazko giroan, egun on guztioi:
Pazko
aldia alaia da, baita gure alkarte
bizitza sendotzeko aldia ere. Alkarte barik gure fedea ito egiten da eta gure
egiteko misiolaria ezerezean geratzen da. Jesusen jarraitzaile izaten jarraitu
nahi badogu, alkarte bizitza behar beharrezkoa dogu.
Maitasunaren
agindua bizi dauan kristau alkarteak erakusten dau Jaungoikoaren ametsa; hau
da, heriotza, negar eta samin bako zeru barria eta lur barria.
Bi arrazoi
ditugu Joseba Gotzainaren alde otoitz egiteko. Aste honetan ospatu dau bere
urtebetetzea, eta lehenengo urtea, Aita Santuak gure Gotzai izendatu ebana.
Espirituak gidatu dagiala bere bizitza eta Bizkaiko eliza, eskatu dagigun
eleizkizun honetan.
SARRERAKO
ABESTIA “Abestu dagigun danok misterio...”
ABADEAREN AGURRA
Gure
bihotzak maitatzera bultzatzen dituan Jaungoikoa egon bedi zuekin.
OHARRA uraz bedeinkatu aurretik
Elizkizun
honen hasieran, gure bateoa dakargu gogora behin eta barriro.
URAZ bedeinkatzea
Abestia:
Hartuko dogu ura... Azkenean, abadeak
dino:
Jaungoiko
Ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen bitartez, bere
Erreinuko mahaian parte hartzeko aukerea emon daigula. Amen.
__________________________________________
(Ondorengo
formulea nahiago bada...)
§ Zure berbizkundeagaz pekatua eta heriotza menperatu
dozuz. Erruki, Jauna.
§ Zure berbizkundeagaz kreazino osoa barritu dozu. Kristo,
erruki.
§ Poztasuna emoten deutsezu biziei, eta bizia hildakoei.
Erruki, Jauna.
HITZAREN LITURGIA
Ap Eg 14, 20b-26:
Apostoluen Eginetatik hartutako irakurgai honetan,
Elizearen lehenengo antolaketa edo organizazinoa agertzen jaku: apostoluek
alkarte bakotxean arduradunak jarten ditue.
Erantzun-Salmoa: 144. Salmoa
Goratu dagigun gure Jauna, hain samurra eta ona dalako.
"Jauna,
zure maitasuna..."
Apk 21, 1-5a:
Irakurgai honetan, barri pozgarri bat entzungo dogu:
Jaungoikoak gauza guztiak barri egiten dituala.
Jn 13, 31-33a. 34-35:
Prestau gaitezan, orain, Jesusen berbak entzuteko. Gaur
eta datorren domekan entzungo ditugun Ebanjelio zatiak Jesusen testamentua lez
dira.
Abestu dagigun. "Aleluia"
Gogoeta amaieran
Iturriak
emon ura
elizak
gardendu gura
emakumeak
deika dituzu
Joseba
Segura
Emakume
zein gizona
bila
dabil zoriona
gure
Elizak zabaldu behar
Kristau barri ona
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Borondate
oneko gizon eta emakume guztiekin bat eginda, aurkeztu daioguzan Jaungoikoari
gure munduaren beharrizanak:
§
Josebaren
alde eta Bizkaiko eliza osotzen dogun guztion alde, gure kristau alkarteetan,
hasierako Elizeak izan eban gar ebanjelizatzailea izan daigula. Egin dagigun
otoitz.
§
Familietako gurasoen alde: euren eginahal guztiak
maitasun erantzuna izan daiela, eta euren etxeetan maitasunaren, gorputz eta
arima ekitearen, alaitasun eta batasunaren eredu izan daitezan. Egin dagigun otoitz.
§
Jesusen
antzera, adierazo daigula makal eta behartsuenganako maitasuna. Egin dagigun
otoitz.
§
Sakramentuak
frutu ugari emoten eta alkarte ebanjelizatzaile lez hazten lagundu daiguela.
Egin dagigun otoitz.
Kristoren
maitasunean batu gaituzun Aita Jaungoikoa; entzun zure herriaren otoitza eta
emon zure Espiritu Santua, zeru barria eta lur barria egi bihurtu daitezan gure
munduan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
AZKEN AGURRA
Senideok,
Antiokiako Elizeak Paulo eta Bernabe bialdu zituan antzera, Eukaristia honek
geu bialtzen gaitu gaur Jesusen Ebanjelioa iragartera; eta badakigu, Ebanjelioa
iragarteko bide bakarra, maitasuna bizitzea dala.
"Zeru-lurren Erregina.."
PAZKOKO V. DOMEKEA (C)
SARRERAKO
OHARRA
Pazko giroan, egun on guztioi:
Pazko
aldia alaia da, baita gure alkarte
bizitza sendotzeko aldia ere. Alkarte barik gure fedea ito egiten da eta gure
egiteko misiolaria ezerezean geratzen da. Jesusen jarraitzaile izaten jarraitu
nahi badogu, alkarte bizitza behar beharrezkoa dogu.
Bi arrazoi
ditugu Joseba Gotzainaren alde otoitz egiteko. Aste honetan ospatu dau bere
urtebetetzea, eta lehenengo urtea, Aita Santuak gure Gotzai izendatu ebana.
Espirituak gidatu dagiala bere bizitza eta Bizkaiko eliza, eskatu dagigun
eleizkizun honetan.
El
tiempo de Pascua es tiempo de alegría y de testimonio, y también tiempo
propicio para potenciar nuestra vida comunitaria.
Sólo desde una comunidad cristiana que
vive el mandamiento del amor, es posible que vaya tomando cuerpo el sueño de
Dios: un cielo nuevo y una tierra nueva, en la que no haya muerte, ni llanto,
ni dolor.
SARRERAKO ABESTIA “Abestu dagigun danok
misterio...”
ABADEAREN AGURRA
Gure
bihotzak maitatzera bultzatzen dituan Jaungoikoa egon bedi zuekin.
OHARRA uraz bedeinkatu aurretik
Elizkizun
honen hasieran, gure bateoa dakargu gogora behin eta barriro.
URAZ bedeinkatzea
Abestia:
Hartuko dogu ura... Azkenean, abadeak
dino:
Que Dios todopoderoso nos purifique
del pecado y, por la celebración de esta Eucaristía, nos haga dignos de
participar del banquete de su Reino. Amén.
__________________________________________
(Ondorengo
formulea nahiago bada...)
§ Zure berbizkundeagaz pekatua eta heriotza menperatu
dozuz. Erruki, Jauna.
§ Zure berbizkundeagaz kreazino osoa barritu dozu. Kristo,
erruki.
§ Poztasuna emoten deutsezu biziei, eta bizia hildakoei.
Erruki, Jauna.
HITZAREN LITURGIA
Ap Eg 14, 20b-26:
Apostoluen Eginetatik hartutako irakurgai honetan,
Elizearen lehenengo antolaketa edo organizazinoa agertzen jaku: apostoluek
alkarte bakotxean arduradunak jarten ditue.
La Palabra de Dios es para Pablo y Bernabé fuego que
devora los corazones. Ellos tienen prisa de dar testimonio. Advierten en la
asamblea, que el Reino de Dios que ellos quieren anunciar exige trabajo y
esfuerzo, pero la oración les da fuerza para seguir fieles a su nombre de
apóstoles.
Erantzun-Salmoa: 144. Salmoa
Goratu dagigun gure Jauna, hain samurra eta ona dalako.
Unámonos a la oración del salmista que canta la bondad y
la misericordia de Dios
"Jauna,
zure maitasuna..."
Apk 21, 1-5a:
Irakurgai honetan, barri pozgarri bat entzungo dogu:
Jaungoikoak gauza guztiak barri egiten dituala.
Para sobrellevar el dolor, tantas veces superior a
nuestras fuerzas, tenemos que mirar el fin: un Cielo nuevo y una Tierra nueva.
Dios convive con nosotros y espera el final de nuestra noche en la tierra para
llenarnos de alegría.
Jn 13, 31-33a. 34-35:
Prestau gaitezan, orain, Jesusen berbak entzuteko. Gaur
eta datorren domekan entzungo ditugun Ebanjelio zatiak Jesusen testamentua lez
dira.
Amar como Jesús amó es el único mandamiento cristiano.
Cristo amó muriendo; el camino de los que quieran seguirle no puede ser
distinto. Abestu dagigun. "Aleluia"
Gogoeta amaieran
Iturriak
emon ura
elizak
gardendu gura
emakumeak
deika dituzu
Joseba
Segura
Emakume
zein gizona
bila
dabil zoriona
gure
Elizak zabaldu behar
Kristau barri ona
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Borondate
oneko gizon eta emakume guztiekin bat eginda, aurkeztu daioguzan Jaungoikoari
gure munduaren beharrizanak:
§
Josebaren
alde eta Bizkaiko eliza osotzen dogun guztion alde, gure kristau alkarteetan,
hasierako Elizeak izan eban gar ebanjelizatzailea izan daigula. Egin dagigun
otoitz.
§ Que
la paz del Resucitado arraigue con fuerza en nuestro mundo y se alejen de todos
los pueblos el odio, la tortura, la violencia y las guerras. Egin dagigun otoitz.
§
Que concretemos en
hechos nuestro amor a los demás, especialmente a los débiles y necesitados. Egin dagigun otoitz.
§
Sakramentuak
frutu ugari emoten eta alkarte ebanjelizatzaile lez hazten lagundu daiguela.
Egin dagigun otoitz.
Kristoren
maitasunean batu gaituzun Aita Jaungoikoa; entzun zure herriaren otoitza eta
emon zure Espiritu Santua, zeru barria eta lur barria egi bihurtu daitezan gure
munduan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
AZKEN
AGURRA
Senideok,
Antiokiako Elizeak Paulo eta Bernabe bialdu zituan antzera, Eukaristia honek
geu bialtzen gaitu gaur Jesusen Ebanjelioa iragartera; eta badakigu, Ebanjelioa
iragarteko bide bakarra, maitasuna bizitzea dala.
Somos enviados por el Espíritu
Santo, para anunciar la bondad de Dios, y la salvación que se nos da en
Jesucristo. Sea la caridad, el signo de nuestra entrega a los hermanos.
"Zeru-lurren
Erregina."
Ap 21, 1-5a
Nik, Joanek, zeru barria eta lur barria ikusi nebazan, desagertuak ziran-eta lehenengo zerua eta lehenengo lurra, eta itsasorik ere ez zan.
Uri santua ikusi neban, Jerusalem barria, zerutik Jainkoagandik jaisten, andragaia bere senarrarentzat lez apaindua. Eta ahots handia entzun neban tronutik esaten: «Hona Jainkoaren bizilekua gizakien artean; hareekin biziko da. Hareek izango ditu bere herri, eta Jainkoa bera izango dabe beragaz.
Begietako malkoak xukatuko deutsez, eta ez da gehiago heriotzarik izango, ez dolurik, ez negarrik, ez nekerik, lehengo mundua desagertua da-eta».
Eta tronuan jesarrita egoanak esan eban: «Hara, gauza guztiak barri egiten ditut».
No hay comentarios:
Publicar un comentario