Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
PAZKOKO IV. DOMEKEA (C)
Bokazinoen aldeko Munduko Otoitz Eguna
Sorterriko Bokazinoen Eguna
«EMON BAIETZA JAINKOAREN
AMETSARI»
SARRERAKO OHARRA
Pazko
aldiko laugarren domeka honetan, Jesus Artzain On lez ikusten dogu. Bere bizia
emon dau, guk Bizia izan dagigun.
Jesukristoren
artzaintza onartzeak, babes barik edo galduta dagozanen artzain izateko deia
zabaltzen deusku.
Bokazinoen aldeko Munduko Otoitz Eguneko
goiburuak hauxe diñosku:: «Emon baietza Jainkoaren ametsari». Jainkoaren deiari
erantzun eta bere atzetik jarraitu, jakinik Jesus Bera dogula bidelagun.
Abestuz ekingo deutsagu
ospakizunari.
ABESTIA: Abestu dagigun danok, misterio....
ABADEAREN AGURRA
Bere Espirituaren indarrez, Artzain
Onaren eskutik betiko Bizira garoazan Jaungoiko Aita egon bedi zuekin.
OHARRA uraz bedeinkatu aurretik
Eukaristia hastean, eskatu deiogun Jaungoikoari, gure
bateo egunean jaso genduzan maitasuna eta fedea barritu dagizala gugan.
URAZ bedeinkatu aurretik
Hartuko dogu ura
pozik... Azkenean, abadeak dino:
Jaungoiko
Ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen bitartez, bere
Erreinuko mahaian parte hartzeko aukerea emon daigula. Amen.
__________________________________________________________________________
(Ondorengo formulea nahiago bada...)
§
Danak anai-arreba
lez ikusten laguntzen deuskun Argia zara. Erruki, Jauna.
§
Zureganako bidea
erakusten deuskuzu, bizitzarako indarra emonez. Kristo, erruki.
§
Askatasunez
betetzen gaituzu, geure kristau bokazinoaren arabera ibili gaitezan. E. J
HITZAREN LITURGIA
Ap Eg 13, 14. 43-52:
Jesusen testigu bik
-Paulok eta Bernabek- adoretsu iragarten dabe Jesusen Barri Ona: judeguen
artean lehenengo, eta jentilen artean gero.
Erantzun-Salmoa: 99. Salmoa
Pertsona fededun batek, Jainkoaren familiko sentitzen dalako, izadi
guztiarekin poztasunez beterik Jainkoa goresten dau.
"Lur osoa egiozu irrintzi
Jainkoari..."
Apk 7, 9. 14b-17:
Irakurgai honetan
aitatzen jakun "Jaungoikoaren
Bildotsa" Jesus Artzain Ona dogu. Berak eroaten dau
Jaungoikoaren Herri Barria ur bizien iturrietara eta larra onetara.
Jn 10, 27-30:
Entzun dagiguzan,
orain, Jesus Artzain Onaren berbak. Baina, aurretik, "Aleluia" abestuz goratu dagigun Jauna.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Konfiantza
beteaz, aurkeztu daioguzan Jaungoiko Aitari gure beharrizanak, beti entzuten
deusku eta. Hauxe erantzungo dogu: Etor
bedi zure Erreinua!
§
Gure
Elizbarrutiaren alde: Espirituaren indarraz, Jaungoikoaren Berban konfiantza
osoa izan dagian eta munduko beharrizanak kontuan hartu daizan. Egin dagigun otoitz.
§
Gure gizartearen
alde: danon artean bakea, alkarrizketea eta adiskidetasuna landu daiguzan. Egin
dagigun otoitz.
§
Jainkoaren deiari
erantzunaz bokazinoak sortu daitezan Elizan; bai
laiko, abade edo erlisioso, danon artean mundu zuzenago bat eraiki
dagigun. Egin dagigun otoitz.
§
Gure parrokiaren
alde: Aitaren maitasuna erakutsiz, behartsuenak onartzeko gauza izan gaitezan.
Egin dagigun otoitz
Jauna,
gure Jaungoikoa, entzun gure otoitza; egizu, zure Semeari jarraituz, zure
borondatea gero eta zintzoago bete dagigula. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
AZKEN AGURRA
Senideok, leku guztietan
agertu dagigula Jesus dala gure Artzain Ona, Haren bideak jarraitzean aurkitzen
ditugula poza eta salbamena.
"Jesus, munduko Argia..."
PAZKOKO IV. DOMEKEA
(C)
Jornada
Mundial de Oración por las Vocaciones
Jornada
de Vocaciones Nativas
«DI “SÍ” AL SUEÑO DE DIOS»
SARRERAKO OHARRA
Pazko
aldiko laugarren domeka honetan, Jesus Artzain On lez ikusten dogu. Bere bizia
emon dau, guk Bizia izan dagigun.
Jesukristoren
artzaintza onartzeak, babes barik edo galduta dagozanen artzain izateko deia
zabaltzen deusku.
La Jornada
Mundial de Oración
por las Vocaciones tiene como lema «Di
Sí al sueño de Dios». Quien responde a la llamada de Dios y le sigue
descubre que, a pesar de su debilidad, el amor del Señor es más grande y
fuerte.
Abestuz ekingo deutsagu
ospakizunari.
ABESTIA: Abestu dagigun danok, misterio....
ABADEAREN AGURRA
Bere Espirituaren indarrez, Artzain
Onaren eskutik betiko Bizira garoazan Jaungoiko Aita egon bedi zuekin.
OHARRA uraz bedeinkatu aurretik
Pidamos al empezar la
eucaristía que Dios renueve en nosotros la gracia de su amor y de fe que
recibimos en nuestro bautismo, y que ahora conmemoramos recibiendo la aspersión
del agua bendecida.
URAZ bedeinkatu aurretik
Hartuko dogu ura
pozik... Azkenean, abadeak dino:
Jaungoiko
Ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen bitartez, bere
Erreinuko mahaian parte hartzeko aukerea emon daigula. Amen.
(Ondorengo formulea nahiago bada...)
§
Danak anai-arreba
lez ikusten laguntzen deuskun Argia zara. Erruki, Jauna.
§
Zureganako bidea
erakusten deuskuzu, bizitzarako indarra emonez. Kristo, erruki.
§
Askatasunez
betetzen gaituzu, geure kristau bokazinoaren arabera ibili gaitezan. E. J.
HITZAREN LITURGIA
Ap Eg 13, 14. 43-52:
Jesusen testigu bik
-Paulok eta Bernabek- adoretsu iragarten dabe Jesusen Barri Ona: judeguen
artean lehenengo, eta jentilen artean gero.
La Palabra de Dios es para
Pablo y Bernabé fuego que devora los corazones. Ellos tienen prisa de dar
testimonio y nos animan a ser constantes en la fe y en el seguimiento de Jesús.
Erantzun-Salmoa: 99. Salmoa
Pertsona fededun batek, Jainkoaren familiko sentitzen dalako, izadi
guztiarekin poztasunez beterik Jainkoa goresten dau.
El salmista canta a
Yaveh porque se siente miembro del pueblo de Dios
"Lur osoa egiozu irrintzi
Jainkoari..."
Apk 7, 9. 14b-17:
Irakurgai honetan
aitatzen jakun "Jaungoikoaren
Bildotsa" Jesus Artzain Ona dogu. Berak eroaten dau
Jaungoikoaren Herri Barria ur bizien iturrietara eta larra onetara.
Sin miedo podemos
mirar el futuro. En la casa del Padre hay lugar para todos los que creen que
Jesús es el señor. No vamos al vacío: los brazos del Padre nos esperan.
Jn 10, 27-30:
Escuchar la Palabra
de Jesús es signo de que pertenecemos a su Reino.
Escuchemos al Buen
Pastor: El conoce a las ovejas y da la vida por ellas.
Entzun dagiguzan,
orain, Jesus Artzain Onaren berbak. Baina, aurretik, "Aleluia" abestuz goratu dagigun Jauna.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Konfiantza
beteaz, aurkeztu daioguzan Jaungoiko Aitari gure beharrizanak, beti entzuten
deusku eta. Hauxe erantzungo dogu: Etor
bedi zure Erreinua!
§
Gure
Elizbarrutiaren alde: Espirituaren indarraz, Jaungoikoaren Berban konfiantza
osoa izan dagian eta munduko beharrizanak kontuan hartu daizan. Egin dagigun
otoitz.
§
Jainkoaren deiari
erantzunaz bokazinoak sortu daitezan Elizan;
bai laiko, abade edo erlisioso,
danon artean mundu zuzenago bat eraiki dagigun. Egin dagigun otoitz.
§
Por todos los
cristianos, para que la fe en Dios Padre nos haga capaces de reconocer a los
demás como verdaderos hermanos. Egin dagigun
otoitz.
§
Por nuestra
comunidad parroquial, para que mostrando el Amor del Padre seamos capaces de
acoger a los más necesitados. Egin dagigun
otoitz.
Jauna,
gure Jaungoikoa, entzun gure otoitza; egizu, zure Semeari jarraituz, zure
borondatea gero eta zintzoago bete dagigula. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
AZKEN AGURRA
Senideok, leku guztietan
agertu dagigula Jesus dala gure Artzain Ona, Haren bideak jarraitzean aurkitzen
ditugula poza eta salbamena.
El Buen Pastor nos invita a
proclamar el Reino de Dios, desde
nuestra situación. Tenemos que dar un testimonio valiente y generoso. Que la
eucaristía que hemos celebrado nos dé fuerzas, para cumplir nuestra misión.
"Jesus, munduko Argia..."
PAZKOKO IV. DOMEKEA
Apostoluen
Eginetatik (Ap Eg 13, 14. 43‑52)
Egun
hareetan, Paulo eta Bernabe, Perjen zehar, Pisidiako Antiokiara heldu ziran;
zapatuz sinagogan sartu eta han jesarri ziran.
Judegu
eta Jaungoikoa gurtzen eben proselito askok jarraitu eutsen; eta Paulok eta
Bernabek, hareekin berba eginez, berotu egin ebezan, Jaungoikoaren graziari
zintzo jarraitu egioen.
Hurrengo
zapatuan, ia herri osoa batu zan Jaungoikoaren berbea entzuteko. Jentetza ha
ikusita, judeguak bekaitzez bete ziran, eta irainka erantzuten eutsoen Paulok
esaten ebanari. Orduan, Paulok eta Bernabek adoretsu berba egin eben:
«Beharrezkoa
genduan, lehenengo zuoi iragartea Jaungoikoaren berbea; baina berba hau ezetsi
eta zuok betiko bizitzarako gai ez zareela erabagiten dozuen ezkero,
atzerrietara goaz, Jaunak hauxe agindu deusku‑ta: "Atzerrien argitzat
jarten zaitut, lurraren bazterreraino nire salbamena izan zaitezan"».
Jentilak poztu egin ziran hau entzutean,
eta Jaunaren berbea goresten eben; eta betiko bizitzarako ziranak sinistu egin
eben.
Jaunaren
berbea zabaltzen joian herrialde guzti haretan. Baina judeguak berotu egin
ebezan handikien arteko emakume jainkozale batzuk eta herriko jauntxoak; eta
Paulo eta Bernaberen kontra erasoaldia sortu eben, eta euren mugetatik bota
egin ebezan. Honeek, euren oinetako hutsa hareen aurka astinduta, Ikoniora joan
ziran. Ikasleak, barriz, pozez eta Espiritu Santuaz beterik gelditu ziran.
Erantzun-salmoa Sal 99, 2. 3. 5
Jaunaren herri gara
eta Haren larrako artalde.
edo
Aleluia.
Lurtar
guztiok, egin irrintzi Jaunari,
Jaunari zerbitzu alai egiozue,
Haren aurrera pozez oihuka sartu zaiteze.
Jakizue
Jauna dala Jainko,
Berak egin gaitu, Berarenak gara,
Beraren herri eta larreko artalde.
Onbera
dalako Jauna,
Haren maitasuna betiraino,
Haren leialtasuna mendeen mendeetaraino.
Apokalipsis
liburutik (Apk 7,9.14b-17)
Nik,
Joanek, talde handi bat ikusi neban, inok zenbatu ezin-halakoa, enda eta leinu,
herri eta hizkuntza guztietakoa, haulkiaren eta Bildotsaren aurrean zutunik,
zuriz jantzita, eta palma-adarrak eskuetan.
Eta
zaharretako batek esan eustan: “Honeek nekaldi handitik datozenak dira.
Bildotsaren odoletan garbitu eta zuritu dabez euren jantziak. Horregaitik dagoz
Jaungoikoaren haulki-aurrean, eta gau eta egun gurtu egiten dabe bere
jauretxean; eta haulkian jesarrita dagoana euren artean biziko da.
“Ez
dabe izango gehiago ez goserik, ez egarririk; ez ditu joko, ez eguzkiak, ez
sargoriak”. Haulki-aurrean dagoan bildotsa “izango dabelako artzain, eta Berak
eraongo ditu ur bizien iturrietara. Eta Jaungoikoak sikatuko ditu hareen
begietako negarranpuluak”.
Jesukristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 10, 27‑30)
Aldi
haretan, Jesusek honan esan eban: «Nire ardiak entzuten dabe nire abotsa; Nik
ezagutzen dodaz, eta eurak atzetik jatortaz. Eta betiko bizia emoten deutset;
ez dira betiko galduko, eta ez deustaz inork eskutik kenduko.
Horreek
emon eustazan Aita, beste danak baino haundiagoa da; eta inork ere ezin daikez
kendu nire Aitaren eskuetatik. Aita eta biok bat gara».
No hay comentarios:
Publicar un comentario