Páginas

viernes, 12 de abril de 2013

Arratia: gaztetxoen taldeen koordinazioaz

Joan dan eguaztenean alkartu ziran Zeanurin Arratiako gaztetxoen edo jaunartze ostekoen taldeen animatzaileak. Hona batzarraren laburpena eta etorkizunerako asmoak.

Egindakoari begira.

Herri bakoitzak bere nortasuna dauka eta bere ibilbidea. Halanda ere argi dago helburua: ekintza erakargarriaz gaztetxoak taldean bizitzea Jesusen jarraipena. Gero talde bakoitzak bide propioa dauka:

Bedian orain buru belarri dabiz Peruko Alto Trujilloko eskola baterako dirua batzen. Horretarako esku lanak egiten dabiz gero herrian saltzeko. Hango misiolaria dan Aitor Esteban abadeagaz be euki dabe alkarrizketea.

Lemoakoa talderik barriena da. Familia ospakizunetan parte hartzeko ahalegina egiten dabe eta oinarriak sendotzen dabiz.

Igorreko berezitasuna, antza, reposteria edo tartagintza ei da. Jolastu, katekesia, familia ospakizunetan lagundu, hori bai, baina antza pastel ederrak egin eta jaten dabez astean astean.

Zeanurin taldetxo bi dagoz. Gazteen berezitasuna antzerkia ei da. Beti dagoz prest parte hartzeko han edo hemen. Argazkiak dozue Erramu Domekako antzespenaren irudi bat, katekesiko ume eta familiekin batera. (Oharra: astotxua ez da taldekoa).
Heldutxoagoak kazetari fin eta bizkorrak ei dira, eta beti dagoz prest ekintzetan parte hartzeko.

Aurrera begira.

Hiru hilebetean behin talde guiztian batzea ondo ikusi zan, aldi bakoitzen herri ezbardin batean. Herri bakoitzak bere dinamika jarraitu, bere nortasuna gordez, baina ekintzak komunikatuz alkarri laguntzeko.
Egutegi bat ere prestu zan  2013-2014 ikasturterako.

Datu batzuk.

40 neska-mutil inguru batzen dira 4 herrietako 5 taldeotan. Eurek animatzen 7 pertsona heldu dabiz.
Bikaritzako ekintzekin ere koordinatzen dira Esther Cresporen laguntzari esker.


No hay comentarios:

Publicar un comentario