Páginas

viernes, 22 de marzo de 2013

Caritas Arratia 2012: lanak eta kontuak



Caritas Arratiak 2012 urteari dagokion lanaren barri emon dau. Hiru adar nagusitan egin dau lan Caritas Arratiak iaz. Hona hemen labur labur egindakoaren informazioa.

1.- Harrera

Igorreko Harrera 1965. urtean hasi zen lanean, eta orain, berrogeita zazpi urte geroago, guztira hiru boluntariok osatzen dabe, eta oraintsu beste hiruk emon dabe izena. Talde horri gizarte-laguntzaile batek laguntzen deutso. Hau, Harrera serbitzuari bakarrik dagokionez baina  Arratian 12-15 bat boluntario dagoz parroki guztietan ordezkariak dagozelarik.

Urte horretan, guztira 22 familiari emon jake erantzuna Arratiako Harreran. Honek ez dau esan nahi 22 egunegaz amaitzen danik Harrerea. Familia bakoitzarekin gitxienez 3 bider hartu-emona egoten da eta hainbat kasutan gehiago. 

Adinez 5 kasutan 30 urtetik beherakoak,  13 kasu 31 eta 45 urte bitartekoak, eta besteak, 45 urtetik gorakoa.

Familia motari begira danetarik egon da: kide bakarrekoak, bikoteak seme-alaba barik edo seme-alabagaz edota ama seme-alabakaz.

Jatorriari begira, %9en jatorria Espainia da, %27 Senegal, eta besteak Argelia, Maroko eta beste batzuk.

Egoera administratiboari begira, argi geratzen da Caritasek lagundu dituela egoera normalizatua ez dituenak gehien bat. Legea edo estatua heltzen ez den bazter horretan egin dau bere lan nagusia Caritas Arratiak. %17k bakarrik daukie-eta egoera administratiboa erregulartuta.

Harrera serbitzua   Igorreko parrakiako  lokalean, Elizalde kaleko 22an, beheko solairuan dago, eta astean egun bat dauka arreta emoteko, eguaztenetan, 10etatik 11etara
Aurten laguntza eskabideak gora egin arren, laguntza ekonomikoa murriztu beharra egon da, baldintzak estutu dira eta baliabideak ez dabe gora egin neurri berean. Aipatzekoa da Arratiako Mankomunitateak eta Arantzazuko Udalak Caritasen bidea aukeratu dabela legeak laguntzen ez dituan pertsonak bertan behera ez ixteko. Administrazioa heltzen ez dan toki eta jendearengana heltzen da alkarte hau.

Ohizko laguntzak honakoak izan dira:Oinarrizko premietarako laguntza ekonomikoa (24) ;Jatekoak erosteko txartela (4); Gizarte Larrialdierako Laguntza aurrerapena (1) eta Garraiorako dirulaguntza (5).

2.- Sensibilizazioa

Caritas Arratiak lau kanpainatan lagundu dau, informazioa emonaz gai larrietan eta diru laguntzak jasoz. Diru iturri nagusia Arratiako parrokiko eliztarren bitartez heldu da. Partekatu eta ugaritu; Inor ere ez etxe barik; Guztien gainetik jantzi zaiteze maitasunez; Emotean dago irabazia; Gauza garrantzitsuak bihotzez egiten dira eta Etorkizun hobe baten alde lanean izan ziran iazko kanpainak.

Informazioa bialdu da komunikabideetara eta hartuemonak egon dira bailarako hainbat udal eta Udalen mankomunitategaz.

3.- Bidezko merkataritza

Arratian zehar, nekazal azokatan eta eliz atarietan, hainbat aldiz egin da presente informazioa zabalduz eta produktuak salduz.

4.- Eskerrik asko

Caritas Arratiak bihotzez eskertu gura ditu euren lankide diren Arratiako gizon emakumeei, baztertuak senide moduan ikusi eta gizarte zuzenago bat egiteko lanean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario