1 - Jesus,
kurutzeaz kargaturik zamatzaten egun huntan,
Gogoz izan naiz zure ondotik Galbarioaren puntan ;
Han ene buruari behatuz, hara zer ikusi dutan :
Zu itzatzeko burdin zorrotzak naramatzala eskutan.
2 - Aitortzen dut nor zaitudan bainan aitormen xoila
bakarrik,
Zure aski
maitatzeko ez du ene bihotzak indarrik ;
Bekatuari
estekatua naukate hainbat lotgarrik,
Deus egin
gabe zu beiratzeko kurutze dorpe hortarik.
3 - Sortzetikako
jaidura txarra da ene hutsen iturri ;
Jainko
Semea zarenaz geroz baitakizu denen berri,
Gizoner gorde izan dut bainan nola gordeko dut Zuri
Ardurenik zer izaiten duen ene gogoak hazkurri ?
4 - Zure
Aitaren eskuetarik badut kargu bat ukana :
Bertutearen predikatzea gizonen artean barna ;
Alegiazko kartsutasunez egiten dut ene lana,
Bainan Zu eta ene burua ezin dezazket engana.
5 - Bake hitza ene ezpainetan nork ez ote du entzuna?
Bainan barnetik etzaut ixiltzen hisiaren oihartzuna.
Nekeak utzi bertzerendako, enetzat errextasuna,
Horra hor ene karitatea, horra ene maitasuna.
6 - Norbait ikusten badut ni baino dohatsuago bi mailez,
Gizarteari oihuz ari naiz zuzentasunaren galdez ;
Aldiz ene bihotzak funtsezko urrikalmendurikan ez,
nik jakinean pairamenetan bizi diren dohakabez.
7 - Ixildu dut zure burregoez elgar zagutzen dugula,
Horra naizen dohakabe hunen bertutearen ahula !
Badakit Jondoni Petrik ere lan bera egin zautzula,
Bainan nik haren urriki minik ez dut senditu sekula.
8 - Hau da sinesmenaren argia ahulezian hurtzea !
O, Jesus ona, ilunbe hunen iraupenaren luzea !
Noiz onartu behar derautazu ene soinean hartzea
Zur’eskuinean itzatu zuten ohoinaren kurutzea ?
9 - Jauna, suntsi dezazun ni baitan, egiten dautzut galdea
Hoinbertze bere gostuko sugai erretzen duen labea ;
Bihotz berri bat eman zaidazu, o zeru lurren jabea,
Ene jaidura gaixtoek egin karramiskarik gabea !
Fernando Aire Xalbador
Doinua: Haurtxo txikia
Erramuz ez ezik, Jesus,
jarrai diezazudala
baitere Ostiral Santuz.
Errege zara Erramuz,
hiltzera kondenatua,
ostera Ostiral Santuz.
Erramuz ez ezik, Jesus,
jarrai diezazudala
baitere Ostiral Santuz.
Bitoriano Gandiaga
Eta bakardade latza.
Oi, zelako bakardade
harri hotzezkoa!
Eta zer isiltasuna
darion ikaragarri
orma mutuan behera,
inongo laguntza bako
Ama Semeen desanparo
Ostiral Santukoari.
Bitoriano Gandiaga
Zu, Jesus, Mesias zara
eta Jainkoaren Seme,
Zu, Jesus, Mesias zara.
Maite zaitut zeure aintzan,
baita gurutzean ere.
Zeurekin noa Erramuz,
zeurekin Ostiral Santuz,
zeurekin, zeuri jarraituz,
gizakion salbamena
zeu zarela ohiukatuz.
Bitoriano Gandiaga
Erramuz ez ezik, Jesus,
jarrai diezazudala
baitere Ostiral Santuz.
Errege zara Erramuz,
hiltzera kondenatua,
ostera Ostiral Santuz.
Erramuz ez ezik, Jesus,
jarrai diezazudala
baitere Ostiral Santuz.
Bitoriano Gandiaga
Eta bakardade latza.
Oi, zelako bakardade
harri hotzezkoa!
Eta zer isiltasuna
darion ikaragarri
orma mutuan behera,
inongo laguntza bako
Ama Semeen desanparo
Ostiral Santukoari.
Bitoriano Gandiaga
Zu, Jesus, Mesias zara
eta Jainkoaren Seme,
Zu, Jesus, Mesias zara.
Maite zaitut zeure aintzan,
baita gurutzean ere.
Zeurekin noa Erramuz,
zeurekin Ostiral Santuz,
zeurekin, zeuri jarraituz,
gizakion salbamena
zeu zarela ohiukatuz.
Bitoriano Gandiaga
Zure maitasunaren oroitzapenetan
(Ostiral Santua)
(Ostiral Santua)
Aita
ona, non aurkitu zure maitasuna?
Munduaren
saihetsetan
nola
senti ditzakegu
zure
bihotza eta bere taupada arinak?
Nola,
sekula ez baitzaitugu ikusi,
eta,
lur honetakoa izanik,
zure
Erreinuan baitzara bizi?
Jesusek
esango digu.
Jesusek
oroitarazten digu zure maitasuna:
ekarri
eta eman egiten digu.
Berak
agertzen digu
nola
maite dituzun gizon-emakumeak,
zenbateraino
maite gaituzun,
nola
eta zenbateraino maite nauzun.
Hor
dago, gurutzean,
odola
oraindik bero,
lurrean
erortzen,
gure
lurra bustitzen,
lurra
emankor egiten.
Abrahamen
seme-alabak sortuko dira lur honetan!
Hor
dago, zitalkerian eskegita.
Ez
al zenuen libratzerik izan?
Babesgabe
utzi zenuen.
Indarkeriak
eta amorruak jota,
behin
betirako
bere
izena ere galtzeko arriskutan.
Ez
al zenuen libratzerik izan?
Berarengan
ez zen Zurerik ez zenik.
Zure
dirdai berbera zen,
zure
aurpegiaren ispilu argia.
Beragan
zeunden Zu,
osorik.
Zergatik
bertan behera utzi,
txikituta,
birrinduta,
gorrotoaren
menpe?
Maitasuna
zen bera,
goitik
beherakoa.
Zain
eta muin maitatu zuen:
bakearen
gozotasunean
eta
gatazkaren abarrotsean.
Maitasunaren
irakitan bizi izan zen.
Jasangaitz
hasieran,
jasanezin
bilakatu zen.
Hantxe
bertan zeunden Zeu ere.
Iltzeetan,
odolean,
gorputz
urratu eta zatituan.
Han
zegoen zure maitasuna,
Jesus
leherrarazi arte.
Bere
gorputzak leher egin
eta
zure maitasunak zipriztindu gintuen.
Bizia
bera zena,
horra
hor guztiz hondatua!
Garaitua,
lur jota, eroria, morroi egina.
Baina
gero garailea, goratua, Jauna.
Jesus,
zure maitasunaren oroitzapena.
Berari
esker dakigu
nola
maite dituzun gizon-emakumeak,
zenbateraino
maite gaituzun,
nola
eta zenbateraino maite nauzun.
Oroimen iraultzailea (Ostiral Santua)
Odolez
markatutako oroitzapena,
gurutziltzatuaren
oroimena,
indar
publikoak eraila
legezkotasunaren
itxuraz,
gaizkile
bezala,
bi
lapurren erdian josia.
Zure
heriotza, azken maila
maitasun
iraultzailearen kate luzean.
Maitatu
egin zenuen,
besterik
gabe,
su
eta gar.
Askatasuna
eta askapena aldarrikatu zenituen.
Azkeneko
egin zinen,
azkenekoek
lehenak izan daitezen.
Babesgabeak
babestu
eta
lege santuak hautsi zenituen
maitasunaren
lehia bizian.
Tenplua,
gizartearen bihotza borrokatu zenuen,
espiritu
eta egiazkoa eraikitzeko.
Uko
egin zenion garaile ateratzeari,
segurantzari
jaramonik egin gabe,
maitasunaren
presaz.
Sinetsi
egin zenuen, zalantzarik gabe.
Maitasunaren
taupada zen zure sinesmena.
Eta
eskegi egin zintuzten,
guztien
lotsagarri.
Den-dena
eman zenuen.
Eta
misterioa argitu zenuen:
Maitasun
bat, Etxe bat dugula,
ezin
duguna ere itxaroten duena gugandik.
Basamortuan
nabaritzen den zure gurutze argitsuari begira,
ahotsak
elkartu eta abestu egin nahi dugu:
Adoratzen
zaitugu, Jauna!
Misterioaren aurrean ahozpez (Ostiral Santua)
Bere
bizitza osoa azaldu dute
zehatz-mehatz.
Ez
duzu ezelango interesik sortzen, Jesus.
Jadanik
ez duzu zatiketarik sortarazten.
Ez
duzu inor aho zabalik uzten.
Azaldu
da misterioa,
eta
den-dena ulertu dugu.
Gurutzean
hil zuten,
baina
berpiztu egin zen.
Legearen
aurka jo zuen,
baina
Jainkoa zelako.
Min
handiak jasan zituen,
baina
gero gozatu egingo zuelako.
Zalaparta
sortu zuen,
baina
orduan ez zutelako ulertzen.
Heriotzara
kondenatu zuten,
baina
errakuntza izan zen.
Fariseuak
salatu zituen,
baina
faltsuak ziren.
Larunbata
hautsi zuen,
baina
juduek lapurzulo egina zuten.
Ez
duzu ezelango interesik sortzen, Jesus.
Jadanik
ez duzu zatiketarik sortarazten.
Ez
duzu inor aho zabalik uzten.
Kutxatila
zabaldu
eta
misteriorik gabeko misterioa agertu da.
Baina
ez, behin eta berriro ez.
Bahitu
egin zaituzte,
eta
nik askatu egin nahi zaitut,
zaren
bezala, azalpen handirik gabe,
osorik,
teologia
edo liturgiazko apainduriarik gabe.
Biluzik
nahi zaitut, Kristo,
lehen,
orain eta betikoa,
erronkari
eta adiskide.
Ulertezina!
Azalpenez
kokoteraino nago.
Ez
azaldu, mesedez, misterioa,
ito
egiten baituzue.
Azalpena
gezurra da!
Onena
ere bai!
Misterioaren
aurrean bakarrik egon nahi dut,
egon
adoratzen.
Begiratu
ikusi gabe.
Aztertu
ulertu gabe.
Jan
eho gabe.
Ez
dut Jesukristo eho nahi.
Alde
hemendik, teologo eta eliza guztiok!
Misterioaren
aurrean bakarrik egon nahi dut,
egon
adoratzen.
* * *
Gurutzean
hil zen heriotza merezi zuelako,
eta
ez berpiztuko zelako.
Legearen
aurka jo zuen legerik gabe bizi izan zelako,
eta
ez Jainkoa zelako.
Min
handiak jasan zituen asko maitatu zuelako,
eta
ez gero gozatuko zuelako.
Zalaparta
sortu zuen zalapartaria zelako,
eta
ez ulertzen ez zutelako.
(Hobe
ez!).
Heriotzara
kondenatu zuten heriotza-zigorra merezi zuelako,
eta
ez errakuntza izan zelako.
Fariseuak
salatu zituen
ekintzak
eta legea zituztelako oinarri,
eta
ez faltsuak zirelako.
Larunbata
hautsi zuen,
egun
hori gizakiaren onerako egina delako,
eta
ez juduek neurrigabeak zirelako.
Tenpluaren
aurka joan zen, sinesmena delako tenplu bakarra,
eta
ez lapurzulo bilakatu zutelako.
*
* *
Alde
hemendik!
Denok!
Utz
nazazue bakarrik berarekin.
Utz
nazazue bakarrik,
estalperik
gabe,
berarekin.
Ez
azaldu, mesedez, ezer.
Alde
hemendik
Eta
utz nazazue bakarrik.
Misterioaren
aurrean bakarrik egon nahi dut,
egon
adoratzen.
Eta
jarraitu, zuri, beti, beti,
zure
beroz, berotan, aurrera…
Tortura (Ostiral Santua)
hormari
helduz,
harriekin
estropezu eginez,
torturen
berri dudan bakoitzean.
Itsumustuka
noa orduan,
orduantxe
bakarrik noalakoan itsumustuka.
Eklipsea
dator,
oso-osokoa,
argi-indarrik
ez,
lainoa
beheraino
eta
ez dut ezer ez inor ikusten,
berton
egon arren.
Ostiral
Santua da munduan.
Ez
dago argirik,
ez
dago ez gizon ez emakumerik,
ez
dago inor, inortxo ere ez.
Ez
da etxerik gabeko mundua,
baizik
eta hutsaren amildegia,
harren
mundua,
jenderik
gabea.
Eta
aurrera egin nahi dut
sinesten,
maitatzen…
Nor
baina?
Maitatzen
aurrera egin nahi dut
norbait
izateko.
Gorpuak
maitatzen,
gorputz
triskatuak,
hamaikatxo
orratzez zulatuak,
mamu
itxurakoak.
Eta
torturatzaileak
eta
hauen lagunak ere
mamuak
besterik ez dira,
egiazkoak
ez dira, ezin dira izan!
Norbait!
Norbait ikusi nahi dut,
hitz
egin,
maitatu,
ezer
ikusten ez dudanean,
norbait
badagoela sinetsi arren,
Norbait!
Jaun
Gurutziltzatua, harra…
Patxi Loidi
Kalbarioko Kristoari
eskean
natorkizu, nire haragi gaixoaren alde;
baina
Zu ikustean, lotsaz dabiltza nire begiak
batetik
bestera, zure gorputzetik nirera.
Nola
erakutsi nire oin nekatuak,
zureak
birrinduta daudela?
Nola
erakutsi nire esku hutsak,
zureak
zauriz beteta ikusirik?
Nola
azaldu nire bakardadea,
gurutzean
eskegita eta bakarrik zaudela?
Nola
aitortu nire maitasunik eza,
dagoela
zure bihotza zulaturik?
Jadanik
ez dut ezer gogoratzen,
alde
egin dute nire minak.
Nire
lehenengo eskearen kemena
ito
egin zait nire aho eskalean.
Eta
Zuri ezer ez eskatzea eskatzen dut,
hemen
zure irudi hilaren ondoan egon ahal izatea
eta
ikastea mina dela
zure
ate santuaren giltza santua.
Gabriela
Mistral
No hay comentarios:
Publicar un comentario