Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
SARRERAKO OHARKIZUNA
Jaunaren izenean, egun on guztioi!
Gaur emongo deutsagu amaierea Gabon
aldiari, Jesusen bateoa ospatuz. Ebanjelioan entzungo dogunez, Espiritua bere
gainera jaitsiko da eta Aitak hots egingo dau: “Hauxe da nire Semea, nire
maitea, nire kutuna”.
Kristinau lez, Jesusi entzun eta begiratu behar deutsagu, Bera dalako
Jaungoikoaren irudia eta ahotsa, sekula amestu be egingo ez gendukezan
zerumugak zabaltzen deuskuzana.
Ospakizun honek lagun egin
deigula egun baten hartu genduan Bateoagaz zintzo izaten.
Abestuz ekingo deutsagu ospakizunari.
Abestia: "Kristorekin guk fede
bera, bera Jainkoa, Jaunen Jauna, guztien Aita."
Egun egokia da gaurkoa Damu Otoitz lez uraren
Bedeinkapena eta zipriztintzea egiteko
Abadeak:
Dei egin deiogun, anai-arrebok, Jaungoiko Aitari, ur hau bedeinkatu dagian.
Gure bateoaren gomutaz isuriko da gure gainera.
Eskatu deiogun Jaunari barriztau gagizala barrutik, hartu dogun Espirituari zintzoak izan
gakiozan.
Otoitz egiteko isilunea
Ontasunaren eta
errukiaren Jaungoikoa.
Bizi-iturri eta garbitzeko tresna dan uraren bitartez
gu pekatutik garbitzea
eta betiko bizitzaren dohaina guri emotea
gura izan zenduan.
Bedeinkatu (+) egizu ur hau,
zure babesaren ezaugarri izan daiten
Zuri, Jauna, eskeinitako egun honetan.
Ur honen bitartez, barriztau egizu gugan
zure graziaren iturri bizia,
eta askatu gagizuz gaitz guztietatik,
beti bihotz garbiz bizi gaitezan
eta zure salbamena duintasunez hartu dagigun.
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
Abadeak hisopoa hartuko dau eta bere burua zipriztindu
ondoren,
Batzar guztia
zipriztinduko dau.
Bien bitartean abesti egoki bat
abestuko da. Hartuko dogu ura pozik.
Abadeak:
Jaungoiko ahalguztidunak garbitu gagizala pekatutik
eta, Eukaristia honen ospakizunaren bidez,
egin gagizala bere Erreinuaren janarian esku hartzeko duin. Amen.
HITZAREN LITURGIA
Is 42, 1-4. 6-7:
Isaias
profeteak aitatzen dauan Jaunaren
Zerbitzaria guretzat Nazareteko Jesus da; Bera da nahigabetuen bihotzetan
bizi-poza sortzen dauana.
Erantzun-Salmoa: 28. salmoa
Izadi
guztiarekin goratzen dogu Jauna. Gora Jainkoa! Salmo honekin goratu daigun Israelgo herriak
egiten eban bezela
"Jauna da gure
Salbatzailea gure indarra eta bakea."
Ap Eg 10, 34-38:
Orain entzungo ditugun San Pedroren berbak gogoratuko
deuskue Jaungoikoak era guztietako personei eta herri guztiei agertu deutseela
Jesusegan bere errukia eta maitasuna.
Lk. 3,15-16.21-22
Jesus, Jaungoikoaren Semea izan arren, gizon ere bada,
eta pekatarien artean agertzen jaku Joanen bihotz-barritzerako bateoa hartzeko.
Goratu daigun gure makaltasuna
eta pekatua leporatu dituan Salbatzailea, "Aleluia"
abestuz.
JAINKO
HERRIAREN OTOITZA
Jainko Aitak beti entzuten deuskula
dakigulako, Beragana zuzentzen doguz gure eskariak seme-alaben apaltasunez eta
uste onez.
·
Elizearen alde. Bateoko Sakramentua fede bizitzaren eta
txirotasun bako mundu zuzenago bat eraikitzeko bihotz-zabaltasunaren hasierea
izan daiten. Egin dagigun otoitz.
·
Bateo eta Familia pastoraltzan jarduten dabenen alde.
Kristau familiak Eleizaren misinoan arduratsu esku-hartu behar dauala agertzera
emon daiela. Egin dagigun otoitz.
·
Guraso kristauen alde. Euren seme-alabentzat Bateoa
eskatzen dabenean, erantzukizunez eta askatasunez egin dagien, hareek fedean
heziteko betebeharra euren gain hartuz. Egin dagigun otoitz.
·
Bateatuon alde.
Eleizako kide egin ginduzan Bateoa eguneroko bizitzan gogoratu eta bizi
daigula, Ebanjelioaren iragarpena geure eginez.
Egin dagigun otoitz.
Onartu, Jauna, gure
otoitza, eta emon egiguzu zure Espiritua, beti eta danean zure borondatea
beteten bizi gaitezan. Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.
AZKEN-AGURRA
Jesusegan lez, Jaunaren Espiritua geugan ere badago. Espiritu
horrek gidatu eta indartu gagizala, toki guztietan Jesusen testigu izateko.
"Jesus, munduko
Argia..."
SARRERAKO OHARKIZUNA
Jaunaren izenean, egun on guztioi!
gaur emongo deutsagu amaierea Gabon
aldiari, Jesusen bateoa ospatuz. Ebanjelioan entzungo dogunez, Espiritua bere
gainera jaitsiko da eta Aitak hots egingo dau: “Hauxe da nire Semea, nire
maitea, nire kutuna”.
En la liturgia de hoy, celebramos el Bautismo de Jesús.
Hombres y mujeres venían desde sus aldeas para ser bautizados por el Bautista.
También se acerca Jesús al río Jordán para ser bautizado y Él era el Salvador
del mundo, el Enviado del Padre.
Ospakizun honek lagun egin
deigula egun baten hartu genduan Bateoagaz zintzo izaten.
Abestuz ekingo
deutsagu ospakizunari.
Abestia: "Kristorekin guk fede
bera, bera Jainkoa, Jaunen Jauna, guztien Aita."
Egun egokia da gaurkoa Damu Otoitz lez uraren
Bedeinkapena eta zipriztintzea egiteko
Abadeak:
Dei egin deiogun, anai-arrebok, Jaungoiko Aitari, ur hau bedeinkatu dagian.
Gure bateoaren gomutaz isuriko da gure gainera.
Eskatu deiogun Jaunari barriztau gagizala barrutik, hartu dogun Espirituari zintzoak izan
gakiozan.
Otoitz egiteko isilunea
Dios de bondad y
de misericordia,
que en el
Bautismo, por medio del agua,
fuente de vida y
medio de purificación,
quisiste
limpiarnos del pecado
y darnos el don
de la vida eterna;
Bedeinkatu (+) egizu ur hau,
zure babesaren ezaugarri izan daiten
Zuri, Jauna, eskeinitako egun honetan.
Ur honen bitartez, barriztau egizu gugan
zure graziaren iturri bizia,
eta askatu gagizuz gaitz guztietatik,
beti bihotz garbiz bizi gaitezan
eta zure salbamena duintasunez hartu dagigun.
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
Abadeak hisopoa hartuko dau eta bere burua zipriztindu
ondoren,
Batzar guztia
zipriztinduko dau.
Bien bitartean abesti egoki bat
abestuko da.
Abadeak:
Jaungoiko ahalguztidunak garbitu gagizala pekatutik
eta, Eukaristia honen ospakizunaren bidez,
egin gagizala bere Erreinuaren janarian esku hartzeko duin. Amen.
edo
DAMU-OTOITZA
Senideok: gure anai eta Jaungoikoaren Seme dan Jesusen
aurrean, autortu daigun apaltasunez eta damutasunez gure pekatua:
- Jesus Jauna, Jaungoikoaren Seme maitea zarana.
ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, pekatarien artean agertu zinana.
KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, atzerrien argi izateko aukeratua
izan zinana. ERRUKI, JAUNA.
Gloria
HITZAREN LITURGIA
Is 42, 1-4. 6-7:
Isaias profeteak aitatzen dauan Jaunaren Zerbitzaria guretzat Nazareteko Jesus da;
Bera da nahigabetuen bihotzetan bizi-poza sortzen dauana.
El Siervo de Dios que nos
presenta el profeta Isaías, es Jesús, el Hijo de Dios hecho hombre y siervo,
servidor de todos y para todos.
Erantzun-Salmoa: 28. Salmoa
Izadi guztiarekin goratzen dogu Jauna. Gora Jainkoa!
Salmo honekin goratu daigun Israelgo herriak egiten eban bezela
Este salmo es un himno a la gloria de Dios, apropiado en
esta fiesta del bautismo de Jesús. La voz de Dios en la tormenta nos invita a
escuchar con mayor intensidad la voz del Padre que reconoce a su Hijo en el
Jordán como Mesías.
"Bedeinkatua Jauna, gure
Jainkoa."
Ap Eg 10, 34-38:
Orain entzungo ditugun San Pedroren berbak gogoratuko
deuskue Jaungoikoak era guztietako personei eta herri guztiei agertu deutseela
Jesusegan bere errukia eta maitasuna.
El cristiano tiene el don del Espíritu que continúa la
obra salvadora de Jesús.
Lk 3, 15-16. 21-22
Jesus, Jaungoikoaren Semea izan arren, gizon ere bada,
eta pekatarien artean agertzen jaku Joanen bihotz-barritzerako bateoa hartzeko.
Jesús es bautizado en el río Jordán y se compromete a
anunciar el Reino de Dios
Goratu daigun gure makaltasuna eta pekatua leporatu
dituan Salbatzailea, "Aleluia"
abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Jainko Aitak beti entzuten deuskula
dakigulako, Beragana zuzentzen doguz gure eskariak seme-alaben apaltasunez eta
uste onez.
·
Elizearen alde. Bateoko Sakramentua fede bizitzaren eta
txirotasun bako mundu zuzenago bat eraikitzeko bihotz-zabaltasunaren hasierea
izan daiten. Egin dagigun otoitz.
·
Por quienes trabajan en la pastoral
bautismal y familiar transmitan que la familia cristiana está llamada a tomar
parte viva y responsable en la misión de la Iglesia. . Egin dagigun otoitz.
·
Por los padres cristianos. Para que al
solicitar el Bautismo para sus hijos lo hagan con responsabilidad y libertad,
asumiendo el compromiso de educarlos en la fe. Egin dagigun otoitz.
·
Bateatuon alde.
Eleizako kide egin ginduzan Bateoa eguneroko bizitzan gogoratu eta bizi
daigula, Ebanjelioaren iragarpena geure eginez.
Egin dagigun otoitz.
Onartu, Jauna, gure
otoitza, eta emon egiguzu zure Espiritua, beti eta danean zure borondatea
beteten bizi gaitezan. Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.
AZKEN-AGURRA
Jesusegan lez, Jaunaren Espiritua geugan ere badago.
Espiritu horrek gidatu eta indartu gagizala, toki guztietan Jesusen testigu
izateko.
Celebremos con fe y alegría este domingo. Que cada mañana
oigamos la voz del Señor y hagamos lo
que Él nos diga.
"Jesus, munduko
Argia..."
No hay comentarios:
Publicar un comentario