Páginas

domingo, 3 de noviembre de 2024

Urtean zeharreko 31. domekea B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.






                                                 URTEAN ZEHARREKO XXXI. DOMEKEA - B

GIZAKIA HELBURU

 

SARRERA OHARKIZUNA

 

            Egun on Jaunaren eguna ospatzera etorri zareen guztioi:

 

            Eukaristia bakotxean Jaungoikoaren guganako maitasuna ospatzen dogu. Baina ezin da maitasun hori benetan ospatu, gure artean benetako maitasunik ez badago. Hauxe izango da gaur entzungo dogun Jaungoikoaren Berbearen mezua.

            Maitasun ari beretik jarraituz, Eukaristia honetan era apartekoz gogoratuko ditugu, drogaren menpean bizi diranak, euren ahalegin eta konpromisoaz indarturik eta guztion laguntzaz gizarteratzeko aukera izan dagiela. Otoitzean jarri gaitezan Jainkoaren aurrean aurkeztu daiguzan maitasun osoz.

 

            Hasi gaitezan gure arteko senidetasuna abestuz.

 

            "Zein gozo ta eder dan..."

 

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok, apaltasun guztiaz autortu dagigun gure maitasunik-eza eta eskatu dagigun Jaungoikoaren parkamena:

 

            - Jesus Jauna, zure bizia gugaitik emoteraino maite izan gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, zeure arerioei parkamena eskeini zeuntsena. KRISTO, ERRUKI.

 

            - Jesus Jauna, gure lagunurkoa maitatzeko agintzen deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

 

Dt 6, 2-6:

 

            Israeldarrak, euren otoitzean, egunero esaten zituen irakurgai honetan entzungo ditugun berbak. Jaungoikoari zor deutsagun maitasuna gogoratzen deuskue.

 

Erantzun-Salmoa: 17. Salmoa

 

            Jauna da gure indar, arkaitz eta salbatzaile. Beragan uste osoa jarririk, bedeinkatu dagigun gure Jainkoa.

 

"Zu zaitut Jauna nire indar."

 

 

 

 

Eb 7, 23-28:

            Joan zan domekako bigarren irakurgaiaren haritik, Jesusen abadetza ulertzen eta hausnartzen jarraitu dagigun.

Mk 12, 28b-34

 

            Gertatu gaitezan Jesusen Barri Ona entzuteko, eta bihotz bihotzez goratu dagigun Jauna, "Aleluia" abestuz.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok, danok bat eginda, zeruko Aitari otoitz egitera goaz. Gogoan izan dagiguzan geure beharrizanak eta mundu guztiarenak:

 

            - Elizea osotzen dogun kristau guztion alde: Jaungoikoa eta lagun hurkoa maitatzeko  gogoa gugan geroago ta haundiagoa izan daiten. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            - Gizakia Helburua sortu zanetik  lanean dihardutenen alde, drogan sartuta dagozenentzat beste errealitate bat posible izan dadin, pertsonen aldeko apostua eginaz. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

 

            - Gure gizartean azkenengo mailan dagozan gaixoek, behartsuek, baztertuek eta drogaren menpean bizi direnak, duintasunez bizitzeko behar dabena lortu dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            Munduko gizon-emakume guztiei maitasunez begiratzen deutsezun zeruko Aita: ase gagizuz zure maitasunez, danak maitatzen bizi gaitezan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

 AZKEN OHARRA

 

     Eguaztenean, azaroaren 6an, iluntzeko 8etan, Gernikako San Frantzisko parrokian Gernikaldeko Pastoral Baztordea alkartuko da. Azalduko jatzue zer tratau dan blogaren bitartez.


AZKEN AGURRA

 

            Gure elizkizuna hementxe amaitzen da. Orain, hemendik kanpora, ahalegindu gaitezan gogoratu jakun maitasun agindua beteten.

 

            "Eskerrik asko, Jauna..."








  

                               
                              URTEAN ZEHARREKO XXXI. DOMEKEA - B

GIZAKIA HELBURU- PROYECTO HOMBRE

 

SARRERA OHARKIZUNA

 

            Egun on Jaunaren eguna ospatzera etorri zareen guztioi:

            Eukaristia bakotxean Jaungoikoaren guganako maitasuna ospatzen dogu. Baina ezin da maitasun hori benetan ospatu, gure artean benetako maitasunik ez badago. Hauxe izango da gaur entzungo dogun Jaungoikoaren Berbearen mezua.

             Jesús nos recuerda, con enorme fuerza, que el núcleo de la vida está en el amor a Dios y al prójimo y hoy es un día muy apropiado para recordar a tantas personas que viven bajo los efectos de la droga y quieren salir de esa situación. Les hacemos presentes en esta Eucaristía.

 

            Hasi gaitezan gure arteko senidetasuna abestuz.

 

            "Zein gozo ta eder dan..."

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok, apaltasun guztiaz autortu dagigun gure maitasunik-eza eta eskatu dagigun Jaungoikoaren parkamena:

 

            - Jesus Jauna, zure bizia gugaitik emoteraino maite izan gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, zeure arerioei parkamena eskeini zeuntsena. KRISTO, ERRUKI.

 

            - Jesus Jauna, gure lagunurkoa maitatzeko agintzen deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

Dt 6, 2-6:

 

            Israeldarrak, euren otoitzean, egunero esaten zituen irakurgai honetan entzungo ditugun berbak. Jaungoikoari zor deutsagun maitasuna gogoratzen deuskue.

            La lectura que vamos a escuchar es la llamada a creer y a amr al Dios que ha liberado a su pueblo.

 

 

 

 

 

 

 

Erantzun-Salmoa: 17. Salmoa

 

            Jauna da gure indar, arkaitz eta salbatzaile. Beragan uste osoa jarririk, bedeinkatu dagigun gure Jainkoa.

            El salmista canta la salvación de Dios.

            Dios es para nosotros una lámpara que alumbra la tiniebla y un escudo para los que se acogen a Él.

 

"Zu zaitut Jauna nire indar."

 

Eb 7, 23-28:

 

            Joan zan domekako bigarren irakurgaiaren haritik, Jesusen abadetza ulertzen eta hausnartzen jarraitu dagigun.

            En esta carta a los hebreos, se nos presenta a Jesús como el sacerdote que se ofrece a si mismo, para la salvación de toda la humanidad.

 

Mk 12, 28b-34

 

             Lo primero el amor: el amor a Dios sobre todas las cosas y el amor al prójimo como a nosotros mismos.

            Gertatu gaitezan Jesusen Barri Ona entzuteko. Eta bihotz bihotzez goratu dagigun Jauna, "Aleluia" abestuz.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok, danok bat eginda, zeruko Aitari otoitz egitera goaz. Gogoan izan dagiguzan geure beharrizanak eta mundu guztiarenak:

 

            - Elizea osotzen dogun kristau guztion alde: Jaungoikoa eta lagun hurkoa maitatzeko  gogoa gugan geroago ta haundiagoa izan daiten. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            - Gure gizartean azkenengo mailan dagozan gaixoek, behartsuek, baztertuek eta drogaren menpean bizi direnak, duintasunez bizitzeko behar dabena lortu dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

 

            - Por todos los hombres y mujeres: para que el esfuerzo por la justicia y la igualdad, prepare el camino de la fraternidad. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            - Por todos los bautizados, que, como miembros del Pueblo de Dios, seamos sujetos activos de evangelización y que esta oportunidad sinodal reavive en cada uno de nosotros el seguimiento a Jesucristo Camino, Verdad y Vida. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            Munduko gizon-emakume guztiei maitasunez begiratzen deutsezun zeruko Aita: ase gagizuz zure maitasunez, danak maitatzen bizi gaitezan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

 AZKEN OHARRA

 

     Eguaztenean, azaroaren 6an, iluntzeko 8etan, Gernikako San Frantzisko parrokian Gernikaldeko Pastoral Baztordea alkartuko da. Azalduko jatzue zer tratau dan blogaren bitartez.

AZKEN AGURRA

 

            Gure elizkizuna hementxe amaitzen da. Orain, hemendik kanpora, ahalegindu gaitezan gogoratu jakun maitasun agindua beteten.

            A lo lardo de la historia, muchos hombres y mujeres han seguido con ilusión el camino señalado por Jesús en el evangelio. Procuremos hacer lo mismo en nuestras vidas.

 

            "Eskerrik asko, Jauna..."







XXXI. DOMEKEA URTEAN ZEHAR


Entzun, Israel:
Maitatu egizu Jauna bihotz-bihotzez.

Deuteronomio liburutik
(Dt 6, 2-6)


Honan berba egin eutsan Moisesek Israel-herriari: «Begirunea izango deutsazu Jaunari, zeure Jainkoari, bai zeu eta bai zeure ondorengoak  luzaro bizi zaitezen, nik emoten deutsudazan lege eta agindu guztiak zeure bizitza osoan betez.
Entzun egizuz, beraz, Israel, eta ahalegindu beteten, zoriontsu izan zaitezen eta biziro ugaritu, esnea eta eztia dariozan lurraldean, Jaunak, zuen asaben Jainkoak, berbea emon eban lez.
Entzun, Israel: Jauna, gure Jainkoa, Jaun bakarra da. Maitatu egizu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz eta indar guztiz.
Izan beti gogoan gaur esaten deutsudazan berba honeek».



Erantzun-salmoa
(Sal 17, 2-4. 47 eta 51ab)

Maite zaitut, Jauna, nire indar.


Maite zaitut, Jauna, nire indar,
Jauna, nire harkaitz, gaztelu eta salbatzaile.
Zugana batzen naz, arkaitz zaitudan Jainko,
nire babes, salbamen-indar, nire gordeleku.
Egiten deutsat dei Jaun goresgarriari,
eta salbau naiteke arerioakandik.

Gora Jauna! Bedeinkatua nire harkaitza!
Jaso begie  gorespenez Jainkoa, nire Salbatzailea!
Garaipen handiak emon deutsoz bere erregeari,
eta maitasuna agertu bere Igurtziari.


Beti irauten daualako,
betiko abadetza dauko.

Hebrearrei egindako epistolatik
(Heb 7, 23-28)

         Senideok: Lehengo ituneko abadeak asko ziran, ezin eben-eta iraun, hil egiten ziralako. Jesusek, ostera, beti irauten dauanez, inoiz amaituko ez dan abadetza dauko.
         Jesusek betiko salbatu daikez beraren bidez Jainkoagana hurreratzen diranak, bizirik dago-eta beti hareen alde erregutzeko.
         Benetan, Jesus lako abade nagusia behar genduan guk: santua, errubakoa eta kutsubagea, pekatariakandik bereizia eta zeruak baino gorago jasoa. Honek ez dau, beste abadeek lez, lehenengo bere pekatuakaitik eta gero herriarenakaitik egunero opariak eskeini beharrik, behin betiko egin eban-eta hori, bere burua oparitzat eskeini ebanean. Legeak, izan ere, gizon ahulak izentatzen ditu abade nagusi; legea baino geroago etorri dan Jainkoaren zin-hitzak, ostera, Semea izentatu dau abade nagusi, betierean bete-beteko dana.

Ez zagoz urrun Jainkoaren erreinutik.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
(Mk 12, 28b-34)

         Aldi haretan, hurreratu zan Jesusegana lege-maisu bat eta itaundu eutsan: «Zein da agindu guztietan nagusiena?»
         Jesusek erantzun: «Hau da nagusiena: "Entzun, Israel: Jauna, gure Jainkoa, Jaun bakarra da. Maitatu egizu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz, adimen guztiz eta indar guztiz". Bigarrena, barriz, hau da: "Maitatu egizu lagun hurkoa, zeure burua lez". Ez da honeek baino agindu handiagorik».
         Lege-maisuak esan eutsan: «Ederto, Maisu; egia dinozu Jainkoa bakarra dala eta ez dala besterik esatean, eta Ha bihotz-bihotzez, adimen guztiz eta indar guztiz maitatzea, eta lagun hurkoa nork bere burua lez maitatzea, erre-opari eta sakrifizio guztiak baino hobea dala esatean».
         Eta Jesusek, zuhur erantzun ebala ikusirik, esan eutsan: «Ez zagoz urrun Jainkoaren erreinutik».
         Eta handik aurrera, ez zan inor itaunik egitera ausartzen.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario