Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on Jaunaren
eguna ospatzera etorri zareen guztioi:
Jaungoikoaren maitasuna ospatzera batu gara hemen. Jainkoak
proposatzen deuskun maitasuna dohaia da, bere ekimena, eta onartzeko umearen
jarrerea eskatzen dauana; umearen jarrerea da dohai hori jasoteko jarrera egoki
bakarra. Erreinua dohaia dalako, “ume lez” fidatzen, irekitzen, Jainkoaren
onginahiaren besoetan norberaren burua ipinten dabenentzat dago gordeta.
Zabaldu deioguzan geure bihotzak Jaunaren Berbeari eta
onartu daigun pozik Jaungoikoaren maitasun hori, gero geure artean ere
maitasunean bizi gaitezan.
"Zein gozo ta
eder dan..."
DAMU-OTOITZA
Senideok: askotan huts egin deutsagu Jaungoikoak deuskun
maitasunari. Horregaitik, damutasunez parkamena eskatu deiogun:
- Jesus Jauna, maitasun betea zareana. ERRUKI,
JAUNA.
- Jesus Jauna, alkar maitatzeko sortu gaituzuna.
KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, gugaitik bizia emoteraino maite izan
gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Gn 2, 18-24:
Genesis liburuak gizon-emakumeon bardintasuna eta
batasuna gogoratuko deuskuz lehenengo irakurgai honetan; bai gizona eta bai
emakumea, biak iturri beretik sortuak diralako, Jaungoikoagandik, eta
alkarrentzat eginak.
Erantzun-Salmoa: 127. Salmoa
Bikotearen eta familiaren zoriona abestuten deusku salmo honek. Eskatu
daigun Jainkoaren batasun-grazia gure familientzat.
"Agertu zure errukia.
Bedeinka, Jauna, zure herria."
Eb 2, 9-11:
Ebertarrei idatzitako eskutitzari hasierea emoten
deutsagu domeka honetan. Karta honen gaia hauxe da: Jesusek gure artean egin
eban bidea, eta batez ere, Haren azkenerainoko zintzotasuna.
Mk 10, 2-16:
Gaur-gaurkoa dan gai bateri buruz berba egingo deusku
Jesusek Ebanjelioan, ezkontzaren batasunari buruz. Prestau gaitezan Haren
berbak gogoz entzuteko eta onartzeko, "Aleluia"
abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: uste osoz aurkeztu deioguzan Jaunari geure
erreguak:
- Elizearen alde: beti behartsuen alde jokatu dagian eta
holan Kristok gizadiari deutson
maitasunaren ezaugarri lez agertu daiten. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Gure inguruko senar-emazte guztien alde: poz orduetan
eta nahigabe aldian, beti maitasunez
bizi daitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Besteen laguntzaile
diranen alde. Oinazez, gaixo edo bakarrik dagoan makina bat laguni laguntzen
deutsenak Jainkoaren babesa sentitu dagien eta Haren arpegi errukitsua
erakusteko gauza izan daitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI
- Gaur, Eukaristia ospatzeko
alkartu gareanon alde, gure etxeko eta lagunen alde, gure kristau alkartea
osotzen dogun guztion alde: Jaungoikoagandik hartu dogun maitasuna geure artean bizi dagigun.
ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Entzun, Aita ona, fedez eskatu deutsuguna; eta isuri
oparo gure bihotzetan zure maitasuna. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Elizatik urtetean, ahalegindu gaitezan guztiok geure
etxekoekin eta ingurukoekin ditugun hartu-emonak maitasunez bizitzen. Eta
Zeruko Amak zaindu eta adoretu gagizala ahalegin horretan.
"Zeruko
Ama..."
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on Jaunaren
eguna ospatzera etorri zareen guztioi:
Jaungoikoaren maitasuna ospatzera batu gara hemen. Jainkoak
proposatzen deuskun maitasuna dohaia da, umearen jarrerea da dohai hori
jasoteko jarrera egoki bakarra. Erreinua dohaia dalako, “ume lez” fidatzen,
dabenentzat dago gordeta.
Nuestra reunión de cada domingo, para celebrar la
eucaristía, es una reunión en la que recordamos y celebramos el amor de Dios.
El es la fuente de todo amor; también celebramos el amor que hay en nosotros.
Zabaldu deioguzan geure bihotzak Jaunaren Berbeari eta
onartu daigun pozik Jaungoikoaren maitasun hori, gero geure artean ere
maitasunean bizi gaitezan.
"Zein gozo ta
eder dan..."
DAMU-OTOITZA
Senideok: askotan huts egin deutsagu Jaungoikoak deuskun
maitasunari. Horregaitik, damutasunez parkamena eskatu deiogun:
- Jesus Jauna, maitasun betea zareana. ERRUKI,
JAUNA.
- Jesus Jauna, alkar maitatzeko sortu gaituzuna.
KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, gugaitik bizia emoteraino maite izan
gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Gn 2, 18-24:
Genesis liburuak gizon-emakumeon bardintasuna eta
batasuna gogoratuko deuskuz lehenengo irakurgai honetan; bai gizona eta bai
emakumea, biak iturri beretik sortuak diralako, Jaungoikoagandik, eta
alkarrentzat eginak.
Dios ha creado al hombre y a la mujer, iguales, pero
distintos, para que se complementen y se ayuden.
Erantzun-Salmoa: 127. Salmoa
Bikotearen eta familiaren
zoriona abestuten deusku salmo honek. Eskatu daigun Jainkoaren batasun-grazia
gure familientzat.
El salmo que vamos a cantar, es un deseo de felicidad dentro de la
vida familiar.
"Agertu zure errukia.
Bedeinka, Jauna, zure herria."
Eb 2, 9-11:
Ebertarrei idatzitako eskutitzari hasierea emoten
deutsagu domeka honetan. Karta honen gaia hauxe da: Jesusek gure artean egin
eban bidea, eta batez ere, Haren azkenerainoko zintzotasuna.
Dios ha enviado al mundo a su Hijo, para manifestar su
amor. Jesús ha cumplido fielmente su misión.
Mk 10, 2-16:
Jesús da la buena noticia a los esposos: lo que Dios ha
unido que no lo separe el hombre. Es un mandamiento de amor, al servicio del
amor.
Gaur-gaurkoa dan gai bateri buruz berba egingo deusku
Jesusek Ebanjelioan, ezkontzaren batasunari buruz. Prestau gaitezan Haren
berbak gogoz entzuteko eta onartzeko, "Aleluia"
abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: uste osoz aurkeztu deioguzan Jaunari geure
erreguak:
- Elizearen alde: beti behartsuen alde jokatu dagian eta
holan Kristok gizadiari deutson
maitasunaren ezaugarri lez agertu daiten. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por las familias que se encuentran en graves
dificultades: las que no tienen trabajo, las que tienen enfermos, las que no se
entienden. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Besteen laguntzaile
diranen alde. Oinazez, gaixo edo bakarrik dagoan makina bat laguni laguntzen
deutsenak Jainkoaren babesa sentitu dagien eta Haren arpegi errukitsua
erakusteko gauza izan daitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI
- Por nosotros que formamos
esta comunidad parroquial: que nos alimentemos con la Palabra y la Eucaristía,
para poder vivir con ilusión el amor de Dios entre nosotros. ESKATU DEIOGUN
JAUNARI.
Entzun, Aita ona, fedez eskatu deutsuguna; eta isuri
oparo gure bihotzetan zure maitasuna. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Que la celebración de hoy vuelva a animarnos para cumplir
nuestra misión con alegría. Hagamos de nuestras familias, un lugar de encuentro
y de amor.
Elizatik urtetean, ahalegindu gaitezan guztiok geure
etxekoekin eta ingurukoekin ditugun hartu-emonak maitasunez bizitzen. Eta
Zeruko Amak zaindu eta adoretu gagizala ahalegin horretan.
"Zeruko
Ama..."
Buenas tardes,
ResponderEliminarQue horario de misas hay este sabado 6 y domingo 7 de octubre?. Muchas gracias.
http://arratiaeliza.blogspot.com.es/2010/10/meza-orduak-horario-misas.html
ResponderEliminarhor dozu ordutegi guztia parrokiaz parrokia, zein parrokiari buruz ez dinozu eta.
eskerrik asko!
Como miembro de la comunidad LGBTQ+, he experimentado de primera mano el rechazo y el maltrato por parte de la iglesia. Es una contradicción dolorosa escuchar sermones sobre amor y unidad, mientras se nos excluye y discrimina.
ResponderEliminarRezar y orar por la unidad es una hipocresía cuando no se practica lo que se predica. La verdadera unidad se basa en la aceptación y el respeto de todas las personas, sin importar su orientación sexual. Es hora de que la iglesia deje de lado el odio y abrace el amor inclusivo que tanto proclama.