Gora Zu gure Jauna gora!

viernes, 7 de septiembre de 2018

Zeanuri: San Adrian ermitea

Zeanuri. San Adrian ermitea
Mezea irailaren 8an, zapatua, 12:00etan.

San Adrian baseliza edo ermitea Zeanuriko Beobide auzoan dago, Ipiñaburuko kofradian. Irailaren 8an da bere jai eguna, nahiz eta domekan ospatzen da normalean.


San Adrian baseliza oso eraikin xumea da: nabe bakarra dauka eta hegoaldean kanpai-horma atxikia. Barruan aipatu daikeguz aspaldiko sermoitegi edo pulpitoa, San Adrian santuaren irudi oso interesgarria eta oraintsuago egindako altare harria errotarri bat erabiliaz. Kanpoan bolatokia ere ikusi daiteke.

San Adrian barrutik. Zeanuri


Antzina agorraldietan, San Adrianen imajina edo irudia Aldain errekara eroaten zan, uretan sartu eta busti eta prozesioan barriro eroan ermitara. Galdutako gauzen bila ere joaten ei zan  jendea ermita honetara.


No hay comentarios: