Páginas

miércoles, 3 de agosto de 2022

Zeanuri: San Justo ermitea eta jaia

Otzerinmendi kofradiako Egileor auzoan, arboladi zoragarri batean dago San Justo ermitea, Andra Mari parroki nagusiari dagokio eleizaz. Aurten, mezea ospatuko da auzokoek holan ebatzita, zapatuan, agorrilak 6, eguerdiko 12etan, osasun neurri guztiak eta aforoa zorrotz jagonda. Erdu!  Hona lehengo urteetako argazki batzuk.


 
Garaine Iturbe Martinek bideo hau bialdu deusku eta tsegin handiz konpartitzen dogu zuokaz.
 
 






 
Herriak San Justo deitzen badeutso be, ermitea San Justo eta Pastor anaiei eskeinia dago.

Itxasoaren gainetik 382 metrotara dago, Gorbeia mendira igotzeko bidean, plazatik 3.700 metrotara. Ermita errektangularra da, 17,30 x 6,39 metrodun luze zabalerea dauka. XVIII. gizaldiko ermita barrokoa da, xumea eta herrikoia guztiz. Kanpaia biga batetik  eskegita dago. 2011. urtean lapurtu egin eben eta urte berean, barria egin, bedeinkatu eta jarri eben kofradiako kideek.



Santuen eguna agorrilaren 6an da, baina herri jaia agorrilaren lehen zapatu-domekan ospatzen da. Aurten agorrilaren 7an. Bezperan, alboan auzo basoan dagoan karobia biztutea ohitura erakargarria bihurtu zan azken urteotan. Zapatuan mezea ospatuko da, 12:00etan. Barauskarria eskaini bertaratutakoei, eta jai programa zabala bertan behera geratzen da.

Nortzuk ziran Justo eta Pastor anaiak?



Zazpi eta bederatzi urteko ume bi ziran. Madrilen hil ebezen 304. urtean Diocleciano enperadorean jazarpen batean. Handia izan zan urteotako sarraskia. Milaka kristau hil ebezen, euren artean Justo eta Pastor umeak.

Karobiaren erritoa

Aspaldi errito bihurtu da karobi hau biztu edo isiotutea. Lan ederra egin da bertan behera egoan karobi hau berreskuratzen eta urtean behin sikeran martxan jartzen zan. Informazio zabala Ipizki taldearen webgunean aurkitu daikegu.
Klikatu hemen 2019. urteko argazkiak ikusteko
Clic aquí para ver las fotos del 2019















Argazkiak: Jon Urutxurtu

Klikatu hemen 2017.eko argazkiak ikusteko
Clic aquí para ver las fotos del 2017


Herriak San Justo deitzen badeutso be, ermitea San Justo eta Pastor anaiei eskeinia dago.

Itxasoaren gainetik 382 metrotara dago, Gorbeia mendira igotzeko bidean, plazatik 3.700 metrotara. Ermita errektangularra da, 17,30 x 6,39 metrodun luze zabalerea dauka. XVIII. gizaldiko ermita barrokoa da, xumea eta herrikoia guztiz. Kanpaia biga batetik  eskegita dago. 2011. urtean lapurtu egin eben eta urte berean, barria egin, bedeinkatu eta jarri eben kofradiako kideek.



Santuen eguna agorrilaren 6an da, baina herri jaia agorrilaren lehen zapatu-domekan ospatzen da. Aurten agorrilaren 7an. Bezperan, alboan auzo basoan dagoan karobia biztutea ohitura erakargarria bihurtu zan azken urteotan. Zapatuan mezea ospatuko da, 12:00etan. Barauskarria eskaini bertaratutakoei, eta jai programa zabala bertan behera geratzen da.

Nortzuk ziran Justo eta Pastor anaiak?



Zazpi eta bederatzi urteko ume bi ziran. Madrilen hil ebezen 304. urtean Diocleciano enperadorean jazarpen batean. Handia izan zan urteotako sarraskia. Milaka kristau hil ebezen, euren artean Justo eta Pastor umeak.

Karobiaren erritoa

Aspaldi errito bihurtu da karobi hau biztu edo isiotutea. Lan ederra egin da bertan behera egoan karobi hau berreskuratzen eta urtean behin sikeran martxan jartzen zan. Informazio zabala Ipizki taldearen webgunean aurkitu daikegu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario