Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun
on guztioi:
Jaungoikoak
deuskun maitasunak erantzun bat eskatzen dau gure aldetik; geu garean eta
egiten dogun guztia bere barruan daroan erantzuna. Horixe da benetako bizia lortzeko
bide bakarra. Eta hauxe da Jaungoikoaren Berbeak Eukaristia honetan emongo
deuskun mezua.
Emon deiogun hasierea gure ospakizunari, abestuz.
Igandea da Jaunaren eguna bereziki
DAMU-OTOITZA
Senideok: ospakizun honen hasieran, begiratu dagigun geure
barrura; konturatu gaitezan ez gareala arduratzen behar bestean geure
ingurukoekin, eta autortu dagigun geure pekatua:
- Jesus Jauna, zure aginduak askotan zapaltzen
ditugulako. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, zure berbea sarritan entzun arren, beteten
ez dogulako. K. ERRUKI.
- Jesus Jauna, gure Bizia Zugan bilatzen ez
dogulako. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Dt 4, 1-2. 6-8:
Basamortua igaro ondoren, Jaungoikoak agindutako lurrean
sartzerakoan, Moisesek gauza bat eskatuko deutso Israeli: bete dagiala Jaungoikoari
emondako berbea, bere bizia horretantxe aurkituko daualako.
Erantzun-Salmoa: 14. Salmoa
Nor bizi Jaunaren etxean? Eta gaurko
salmoak erantzungo deusku: ¡Akatsik
baga, eta zintzo dabilena, egia maite dauana”
"Nor bizi, Jauna, zure etxean?"
St 1, 17-18. 21b-22. 27:
Jaungoikoaren Berbea bihotzean jaso eta eguneroko
bizitzan bete egin behar dala esango deusku Santiago apostoluak bigarren
irakurgai honetan.
Mk 7, 1-8a. 14-15. 21-23:
Farisearrak oso erlijiosoak ziran; halan da guztiz ere
Jesusegaz ez ziran ondo konpontzen. Zergaitik? Gizonen lege eta ohiturei
Jaungoikoaren aginduei baino balio gehiago emoten eutselako.
Gertatu gaitezan Ebanjelioa entzuteko "Aleluia" abestuz
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, maite gaituan Jaungoiko Aitagan sinisten dogula
autortu ondoren, guztiok batera, otoitz egin deiogun:
- Mundu zabalean, Eukaristia ospatzeko, gaur alkartuko
diran kristau talde guztien alde: Jesusen Espirituak alkar maitasunean sendotu
dagizan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Emon Jauna, alkarte honeri zure Berbea
entzuteko gose-egarria, gugan zure nahia ezagutu eta bide horretan saiatu
gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Bere bakea emoten deuskun Jesukristok, gure arteko gerrak desegin eta, bake
iragankorra izan daigula eta gu guztiok bake-egileak izan gaitezela eguneroko
bizitzan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Maite ditugun guztien alde; geisorik dagozanen alde;
eta, gaur hemen, alkartu garean guztion alde. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Entzun, Aita on eta errukitsua, zure herriaren otoitza
eta egizu zure esanera bizi gaitezala beti. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
Amen.
AZKEN AGURRA
Elizatik kanpora urtetean, gogoan izan dagiguzan Jaunak
lehenengo irakurgaian Moisesen bidez esan deuskuzan berbak: "Gorde Jaunaren, zuen Jaungoikoaren
aginduak". Jaungoikoaren Berbea bizitzan beteteak egingo gaitu benetan
zoriontsu.
"Eskerrik asko,
Jauna..."
URTEAN ZEHARREKO XXII. DOMEKEA - B
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun
on guztioi:
Jaungoikoak
deuskun maitasunak erantzun bat eskatzen dau gure aldetik; geu garean eta egiten
dogun guztia bere barruan daroan erantzuna. Horixe da benetako bizia
lortzeko bide bakarra. Eta hauxe da Jaungoikoaren Berbeak Meza honetan emongo
deuskun mezua.
Como cada domingo, Jesús nos
convoca, nos reúne, nos da su Palabra y el alimento de su Cuerpo y de su Sangre.
Y nosotros, con nuestras ilusiones y tristezas estamos aquí, formando
comunidad, para que Él nos dé su fuerza y nos haga seguidores de su evangelio.
Emon deiogun hasierea gure ospakizunari, abestuz.
Igandea da Jaunaren eguna bereziki
DAMU-OTOITZA
Senideok: ospakizun honen hasieran, begiratu dagigun
geure barrura; konturatu gaitezan ez gareala arduratzen behar bestean geure
ingurukoekin, eta autortu dagigun geure pekatua:
- Jesus Jauna, zure aginduak askotan zapaltzen
ditugulako. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, zure berbea sarritan entzun arren, beteten
ez dogulako. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, gure Bizia Zugan bilatzen ez
dogulako. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Dt 4, 1-2. 6-8:
Basamortua igaro ondoren, Jaungoikoak agindutako lurrean
sartzerakoan, Moisesek gauza bat eskatuko deutso Israeli: bete dagiala
Jaungoikoari emondako berbea, bere bizia horretantxe aurkituko daualako.
El plan de Dios no es nunca
oprimir al hombre, ni obligarle con prácticas vacías, sino darle felicidad y
vida en plenitud.
Erantzun-Salmoa: 14. Salmoa
Nor bizi Jaunaren etxean? Eta gaurko
salmoak erantzungo deusku: ¡Akatsik
baga, eta zintzo dabilena, egia maite dauana”
El salmista pregunta: ¿“quién puede
hospedarse en tu tienda” ? y responde “el que actúa honradamente y practica la
justicia”.
"Nor bizi, Jauna, zure
etxean?"
St 1, 17-18. 21b-22. 27:
Jaungoikoaren Berbea bihotzean jaso eta eguneroko
bizitzan bete egin behar dala esango deusku Santiago apostoluak bigarren
irakurgai honetan.
El amor a Dios va unido necesariamente al amor del
prójimo. Esa es la enseñanza del apóstol Santiago.
Mk 7, 1-8a. 14-15. 21-23:
Farisearrak oso erlijiosoak ziran; halan da guztiz ere
Jesusegaz ez ziran ondo konpontzen. Zergaitik? Gizonen lege eta ohiturei
Jaungoikoaren aginduei baino balio gehiago emoten eutselako.
Las normas y las leyes son necesarias, siempre que ayuden
al hombre a realizarse y no le opriman.
Gertatu gaitezan Ebanjelioa entzuteko "Aleluia"
abestuz
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, maite gaituan Jaungoiko Aitagan sinisten dogula
autortu ondoren, guztiok batera, otoitz egin deiogun:
- Mundu zabalean, Eukaristia ospatzeko, gaur alkartuko
diran kristau talde guztien alde:
Jesusen Espirituak alkar maitasunean sendotu dagizan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Emon Jauna, alkarte honeri zure Berbea
entzuteko gose-egarria, gugan zure nahia ezagutu eta bide horretan saiatu
gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Para que nuestras familias sean un espacio donde siempre
haya calor, acogida y cariño. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Para que en nuestra parroquia no falten agentes
evangelizadores y auténticos testigos de la fe. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Entzun, Aita on eta errukitsua, zure herriaren otoitza eta
egizu zure esanera bizi gaitezala beti. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
Amen.
AZKEN AGURRA
Elizatik kanpora urtetean, gogoan izan dagiguzan Jaunak
lehenengo irakurgaian Moisesen bidez esan deuskuzan berbak: "Gorde Jaunaren, zuen Jaungoikoaren aginduak".
Jaungoikoaren Berbea bizitzan beteteak egingo gaitu benetan zoriontsu.
Recordemos en nuestra vida, que la ley suprema es ésta:
Ama a Dios, y ama al prójimo como a ti mismo. Intentemos vivir este mandato con
la bendición de Dios.
"Eskerrik asko, Jauna..."
No hay comentarios:
Publicar un comentario