Páginas

viernes, 6 de agosto de 2021

Dima: Baltzolako San Lorentzo ermitea

Dima. Baltzola. San Lorentzo
 
Baltzolan dago. Kalahorrako Eleizbarrutiko artxibategiaren dokumentu baten aipatzen da ermita hau, 1771. eta 1775. urteen artean Diman egozan beste ermiten artean. 


Urte hareetan, dokumentuan azaltzen danez, mendi bat eukan ermita horrek, eta hamar urtetik behin 160 egur-karga ateratzen ziran egur ikatza egiteko. Egur-ikatz hori salduta lortutako diruagaz mantentzen eben ermitea.

Hasierako armitea ez dakie noiz eraiki eben: seguruenik, XV. edo XVI. gizaldikoa izango da, eta 1924an eraitsi eben egoera txarrean egoalako. Gaur egungo ermitea leku berean dago.

Fatxada nagusia (kanpai-horma bategaz errematatua) eta alboetako bat (Ebanjelioaren aldea) eleizpe batek inguratzen ditu, eta, Ebanjelioaren aldean, ohiko funtzioa betetzen dau eleizpeak: bolalekua.

Ohiturari jarraituz, agorrilaren 10ean, San Lorentzoren jaia ospatzen dabe Baltzolan, eta, zaindariaren omenez meza emon eta gero, erromeria egiten dabe ermitaren inguruko zelaian.

No hay comentarios:

Publicar un comentario