![]()  | 
| Frantzisko Bernaola. Berria argazkia | 
Giro lasaiak zipriztintzen du Arratiako Arteaga herria
 (Bizkaia) abuztuko goizetan, ume bat eta aitona pilotan ari dira plaza 
ondoko frontoian, emakume pare bat kalean gora doaz bertotik metro 
eskasetara dagoen urbanizazio berri baterako bidean. Plaza ondoan, 
eskultura baten albotik pasatu dira; ez diete, ordea, arretarik jarri 
ahoan alboka duen Leon Bilbaori (Arteaga, 1916-1990) eta panderoa esku 
artean duen Maurizia Aldeiturriagari (Zeberio, 1904-Arteaga, 1988).
