Páginas

martes, 23 de julio de 2024

Urtean zeharreko 17. domekea B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.

                                

                                                                     URTEAN ZEHARREKO XVII. DOMEKEA - B

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

            Egun on guztioi:

Hitzaren eta Eukaristiaren mahaiaren inguruan batu gara ospakizun honetan.

 Gaur entzungo ditugun irakurgaiak Eukaristiagaz zerikusi haundia dabe. Alde batetik ikusiko dogu jentea Jesusen ahotik urteten eban berbea entzuteko gogoaz ebilela; eta bestetik, ogi ugaritze bi aitatuko jakuz -bata, Eliseo profeteak egina, eta bestea Jesusek egina-, biak Eukaristi Ogiaren irudi bizi.

 

            Gaurko gure Eukaristia izan daitela benetan Jaunari eskerrak emotea eta hemen hartzen doguna maitasunez beste batzukin alkarbanatzeko gogoaz urten dagigula ospakizun honetatik.

 

            " Igandea da Jaunaren eguna bereziki "     

 

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok, Jaunaren Berbea entzun eta Haren Ogia hartu baino lehen, jo dagigun Jaungoiko errukitsuagana, eta eskatu deiogun garbitu dagizala gure gogo-bihotzak pekatu guztitik:

 

            - Jesus Jauna, zure Hitza onartzen ez dogulako. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, zure egite harrigarriak ikusteko itsuak garalako. KRISTO, ERRUKI.

 

            - Jesus Jauna, Zuk emoten deuskuzun Ogi bizia onartzen ez dogulako. ERRUKI,  J.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

 

2 Erg 4, 42-44:

 

            Eliseoren aldian, israeldar asko gosez bizi zan. Eliseo profeteak ezaugarri bat egiten dau: beretzat eroan deutsezan ogiak jente artean banandu egiten ditu; eta, danentzat heldu, eta sobrau egingo da.

 

Erantzun-Salmoa:  144. Salmoa

            Ekintza harrigarriak egiten ditu Jainkoak. Beraren esku zabaletik hartzen dogu janaria.

 

"Zu zaitut, Jauna, ondasuna"

 

Ef 4, 1-6:

 

            San Paulo espetxean dago eta badaki laster hilgo dana. Eta Efesoko kristau talde barriei egiten deutsen eskutitzean gauza bat eskatzen deutse: batasunean bizitzen ahalegindu daitezala.

 

 

Jn 6, 1-15:

 

            Gaur entzungo dogun San Joanen ebanjelioko txatalean, Jesukristo Jaungoikoak bialtzen deuskun Ogi lez agertuko jaku. Prestau gaitezan Jesusen berbak entzuteko, zutunik "Aleluia" abestuz.


 HOMILIA OSTEAN GURA BADOGU

 Ate zara-ta, zorion bide

Artzain Onak jagon ardi,
lagun zara-ta, mahatsondoan
iraun luze aihen garbi,
errukiaren eredu bizi,
Zure hitza, nire argi.




JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok, fede berean alkartuta, Espiritu berak bultzatuta, eta gizaki guztien beharrizanak kontuan ditugula, hurreratu gaitezan Jaungoiko Aitagana eta zuzendu deioguzan gure eskariak:

 

- Elizearen alde: maitasun haundiz arduratu daitela behartsuekin, gose diranekin eta gaixoekin. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

- Sarritan larregikerian bizi gareanok, ikasi dagigula geure ondasunak alkarbanatzen. Behartsuen egoereak eta Jaungoikoaren Berbeak eroan gagiezala maitasunez bizitzera. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

- Oporretan dagozan guztien alde: bideetan ezbehar barik ibili daitezala, eta, leku  guztietan, bakea eta poza aurkitu eta zabaldu dagiezala. ESKATU DEIOGUN   JAUNARI.

 

- Eukaristia honetan alkartu gareanon alde: bizkortu daitela gure fedea eta urten  daigula hemendik mundu hobeagoa, zuzenagoa eta anaikorragoa egiteko gogoaz.   ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            Jaungoiko Jauna, emoiguzu guztioi eguneroko janaria eta betiko biziaren Ogia. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

 

AZKEN AGURRA

 

            Senideok: altara ingurua itzi eta bagoaz kalera. Jaunak, gure bitartez, ogia ugaritzen jarraitu nahi dau. Gabiltzan tokira eroan dagigula Jaunak guztientzat nahi dauan bizipoza.

 

            "Jesus, munduko Argia..."









URTEAN ZEHARREKO XVII. DOMEKEA - B

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on guztioi:

Hitzaren eta Eukaristiaren mahaiaren inguruan batu gara ospakizun honetan.

 Gaur entzungo ditugun irakurgaiak Eukaristiagaz zerikusi haundia dabe. Alde batetik ikusiko dogu jentea Jesusen ahotik urteten eban berbea entzuteko gogoaz ebilela; eta bestetik, ogi ugaritze bi aitatuko jakuz -bata, Eliseo profeteak egina, eta bestea Jesusek egina-, biak Eukaristi Ogiaren irudi bizi.

            Estamos reunidos en el nombre del Señor y Él nos alimenta con su Palabra y con su Eucaristía. Que esta asamblea dominical aumente nuestra fe, nuestra confianza y nuestra unión con Él.

 

            Gaurko gure Eukaristia izan daitela benetan Jaunari eskerrak emotea eta hemen hartzen doguna maitasunez beste batzukin alkarbanatzeko gogoaz urten dagigula ospakizun honetatik.

 

            " Igandea da Jaunaren eguna bereziki "     

 

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok, Jaunaren Berbea entzun eta Haren Ogia hartu baino lehen, jo dagigun Jaungoiko errukitsuagana, eta eskatu deiogun garbitu dagizala gure gogo-bihotzak pekatu guztitik:

 

- Jesus Jauna, zure Hitza onartzen ez dogulako. ERRUKI, JAUNA.

 

- Jesus Jauna, zure egite harrigarriak ikusteko itsuak garalako. KRISTO, ERRUKI.

 

- Jesus Jauna, Zuk emoten deuskuzun Ogi bizia onartzen ez dogulako. ERRUKI,  JAUNA.

 

HITZAREN LITURGIA

 

2 Erg 4, 42-44:

 

            Eliseoren aldian, israeldar asko gosez bizi zan. Eliseo profeteak ezaugarri bat egiten dau: beretzat eroan deutsezan ogiak jente artean banandu egiten ditu; eta, danentzat heldu, eta sobrau egingo da.

            El profeta Eliseo renuncia a lo poco que tiene, para que la gente pueda comer.

 

Erantzun-Salmoa:  144. Salmoa

 

            Ekintza harrigarriak egiten ditu Jainkoak. Beraren esku zabaletik hartzen dogu janaria.

            Puestos nuestros ojos en el Señor le alabamos por las maravillas que ha realizado.

 

"Zu zaitut, Jauna, ondasuna"

 

 

Ef 4, 1-6:

 

            San Paulo espetxean dago eta badaki laster hilgo dana. Eta Efesoko kristau talde barriei egiten deutsen eskutitzean gauza bat eskatzen deutse: batasunean bizitzen ahalegindu daitezala.

            Desde la cárcel, Pablo pide a los cristianos, que vivan como discípulos de Jesús, siempre y en todas partes.

 

Jn 6, 1-15:

            No sólo de pan vive el hombre, necesita también la Palabra de Dios. Cuando esta Palabra actúa en el corazón del ser humano, brota la solidaridad y la fraternidad.

            Gaur entzungo dogun San Joanen ebanjelioko txatalean, Jesukristo Jaungoikoak bialtzen deuskun Ogi lez agertuko jaku. Prestau gaitezan Jesusen berbak entzuteko, zutunik "Aleluia" abestuz.


HOMILIA OSTEAN GURA BADOGU

 Ate zara-ta, zorion bide

Artzain Onak jagon ardi,
lagun zara-ta, mahatsondoan
iraun luze aihen garbi,
errukiaren eredu bizi,
Zure hitza, nire argi.


 

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok, fede berean alkartuta, Espiritu berak bultzatuta, eta gizaki guztien beharrizanak kontuan ditugula, hurreratu gaitezan Jaungoiko Aitagana eta zuzendu deioguzan gure eskariak:

 

- Elizearen alde: maitasun haundiz arduratu daitela behartsuekin, gose diranekin eta gaixoekin. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

- Para que la riqueza se reparta con justicia, y todas las personas puedan tener lo necesario para vivir.   ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

- Por los voluntarios que trabajan en grupos de solidaridad, para que su trabajo produzca abundante fruto.   ESKATU DEIOGUN   JAUNARI.

 

- Eukaristia honetan alkartu gareanon alde: bizkortu daitela gure fedea eta urten  daigula hemendik mundu hobeagoa, zuzenagoa eta anaikorragoa egiteko gogoaz.   ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            Jaungoiko Jauna, emoiguzu guztioi eguneroko janaria eta betiko biziaren Ogia. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

AZKEN AGURRA

 

            Senideok: altara ingurua itzi eta bagoaz kalera. Jaunak, gure bitartez, ogia ugaritzen jarraitu nahi dau. Gabiltzan tokira eroan dagigula Jaunak guztientzat nahi dauan bizipoza.

            Hemos celebrado nuestra fiesta. Hemos participado todos de un mismo pan. Que sepamos compartir la vida y nuestros bienes a lo largo de esta semana. Para ello pidamos la ayuda de Dios con su bendición.

 

            "Jesus, munduko Argia..."



URTEAN ZEHARREKO XVII. DOMEKEA

Jango dabe, eta hondarrak geldituko dira oraindino.

Erregeen bigarren liburutik
(2 Erg 4, 42-44)

    Egun hareetan, Baal-Xalixako gizon bat etorri zan, Eliseo Jainkoaren gizonari lehen-frutuak ekarriz: hogei garagar-opil eta gari barria bere zakutoan. Eliseok esan eban: «Emon jenteari, jan dagien». Morroiak erantzun eutsan: «Zer da hau, ostera, ehun gizonentzat».
    Baina Eliseok barriro: «Emon jenteari, jan dagien, hau dino-eta Jaunak: "Jango dabe, eta sobera geldituko da"». Banatu eban, beraz, morroiak ogia jentearen artean, jan eben eta sobera gelditu zan, Jaunak esan eban lez.

Erantzun-salmoa
(Sal 144, 10-11. 15-16. 17-18)

Zabaltzen dozu esku hori, Jauna,
eta asea emoten deuskuzu.

Jauna, zure lan guztiek ospatu zagiezala,
zure zintzoek bedeinkatu zagiezala.
Zure erregetza ze bikain dan autortu begie,
zure ahalizateaz hitzegin begie.

Guztien begiak dagoz Zeuri begira,
Zeuk emoten deutsezu euren sasoian janaria.
Zabaltzen dozu zure esku hori,
pozik emoten asea bizidun danei.

Zuzena da Jauna bere bide guztietan,
zintzoa, bere lan guztietan.
Bertan dago Jauna deitzen deutsoenakandik,
zintzoro deitzen deutsoen guztiakandik.


Bat bakarra da gorputza, bat bakarra Jauna,
bat sinesmena, bat Bateoa.



San Paulo Apostoluak Efesoarrei egindako epistolatik
(Ef 4, 1-6)

    Senideok: Nik, Jaunagaitik preso nagoan honek, eskatzen deutsuet, bizi zaitezela hartu dozuen bokazinoari jagokonez. Izan beti apal, otzan eta jasankor, alkar maitekiro eroanez. Ahalegindu zaiteze Espirituak sortzen dauan batasunari eusten, bakearen lokarriz.
    Bat bakarra da gorputza eta bat bakarra Espiritua, Jainkoak egin deutsuen deiari jagokon itxaropena ere bat bakarra dan lez. Bat bakarra Jauna, bat bakarra sinesmena, bat bakarra bateoa; bat bakarra guztien Jainkoa eta Aita, guztien gainetik dagoana, guztien bidez diharduana eta guztiakan bizi dana.

Jesarritakoen artean banatu ebazan ogiak,
bakotxak nahi eban adina.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
(Jn 6, 1-15)

    Aldi haretan, Galilea edo Tiberiadeseko itsasoz bestaldera joan zan Jesus. Jentetza handia joakon ondotik, ikusten eben-eta zelako ezaugarriak egiten ebazan gaixoengan.
    Jesus, orduan, mendira igon eta han jesarri zan bere ikasleekin. Hurrean zan Pazkoa, juduen jai nagusia. Jesusek, jente asko etorkiola ikusirik, esan eutsan Feliperi: «Non erosiko dogu ogia honei jaten emoteko?» (Zirikatzeko esan eutsan hori, ondo ekian-eta Berak zer egin behar eban). Felipek erantzun eutsan: «Berrehun denarioren ogia ez litzateke nahikoa, bakotxak apur bat izateko».
    Ikasleetako batek, Simon Pedroren anaia Andresek, esan eutsan: «Bada hemen bost garagar-ogi eta arrain bi dituan mutiko bat; baina zer da hori horrenbesterentzat?» Jesusek jentea jesarriazoteko agindu eutsen ikasleei. Bedar ederra zan leku haretan eta danak jesarri ziran. Bost milaren bat gizonezko ziran.
    Jesusek ogiak hartu eta, esker oneko otoitza esan ondoren, jesarritakoen artean banatu ebazan, eta era berean arrainak ere, gura adina. Ase ziranean, Jesusek esan eutsen ikasleei: «Batu egizuez hondarrak, ezer galdu ez daiten». Batu ebezan, bada, eta hamabi otzara bete ebezan bost garagar-ogietatik jan ebenek itzitako hondarrez.
    Jenteak, orduan, Jesusek egindako ezaugarria ikusirik, honan inoan: «Hauxe da, benetan, mundura etortekoa zan profetea». Jesusek, ostera, errege egiteko indarrez eroan nahi ebela oharturik, mendira alde egin eban barriro Berak bakarrik.


No hay comentarios:

Publicar un comentario