Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on guztioi:
Gaurko
ebanjelio txatalean, aparteko dei bat egingo deusku Jesusek: "Zatoze, zeuok bakarrik, leku baztertu
batera atseden pixka bat hartzeko".
Larrituta, urduri eta prisaka bizi gara. Askotan, geure
bakea galduta gabiltz, batetik bestera. Gaur Jaunaren egun honetan barriro
Eukaristia ospatzera etorri gara eta guretzat
Eukaristiak izan behar dau Jesusen presentziaz beteten gaituan leku lasaia;
asteko lanen eta nekeen ostean indarbarritzen gaituana eta gure konpromisoari
adore barriz begiratzen lagunduko deuskuna.
Lasai, hasi dagigun ospakizuna.
"Zein gozo ta eder dan..."
DAMU-OTOITZA
Senideok, Jaunak, gure pekatuak parkatuz, bere bakea
emoten deusku. Apaltasunez eta uste osoz hurreratu gaitezan Haregana:
- Jesus Jauna, gure Artzain Ona zareana. ERRUKI,
JAUNA.
- Jesus Jauna, guretzat bidea, egia eta bizia
zareana. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, gizadi osoaren Argia eta Itxaropena
zareana. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Jr 23, 1-6:
Israel herria, izan dituen agintari gaiztoen erruz,
galduta eta erbestean aurkitzen da. Jeremias profeteak barri on bat iragarriko
deutso: Jaungoikoak Artzain On bat bialduko deutsee, Errege on bat sortuko dau
Dabiden familian.
Erantzun-Salmoa: 22. Salmoa
Artzain
onaren salmo hunkigarria errezatuko dogu orain, Jainkoak esan deuskunari
erantzunez.
"Jauna dot
Artzain..."
Ef 2, 13-18:
Israeldarrek uste eben eurak bakarrik salbauko zirala.
Baina, San Paulok esango deuskunez, Jesusek danontzat ekarri dau bakea eta
salbamena.
Mk 6, 30-34:
Prestatu gaitezan Jesusen berba pozgarriak
entzuteko. "Aleluia". abestuz
HOMILIA OSTEAN GURA BADOGU
sendo guran sinismena,
eskatu edo eskertu ere
itxaropena zuzena,
ur biziaren iturri bizi
maitasuna da lehena.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, uste osoz otoitz egin deiogun Jaungoiko gure
Aitari. Jesus Artzain Ona bitarteko dogula, aurkeztu deioguzan gure
beharrizanak eta asmoak:
- Eleizearen eta hori gidatzen daben artzainen alde: inongo
irabazi interes barik zerbidu daiezan gizakiak eta euren ardurapeko artaldea. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Munduko
gizon-emakume guztien alde: artzainik bako ardiak lez ez daitezala ibili; eta
Egiaren, Maitasunaren eta Itxaropenaren bideak aurkitu dagiezala. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI.
- Etorkizunaren aurrean bildurrez bizi diranen alde; gehien sufritzen dagozanen alde; gaixoen alde; txarto
ikusiak eta txarto erabiliak diranen alde. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Gure parrokiako Alkartearen alde: zabaldu daizala
leihoak jendeen eta taldeen errealitateaz, gizarteko gosetuen eta baztertuen
egoereaz konturatu daiten. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Entzun, Aita ona, gure deia.
Zure maitasunak emon deiskuzala gure bizitzan beharrezko ditugun dohai guztiak.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
azken otoitza gura badogu
Jauna, izan zaitez betiko gure Artzain on, gure jagole. Ondo baino hobeto dakizu zer behar dogun, guk ezer esan baino arinago. Udaldi honetan, emoiguzu azken urtean bizi izan doguna hausnartzeko astia, gure ingurukoekin eta maite ditugunekin lasai egoteko tartea, Zugaz egotekoa ere bai. Gure barruko tira-birak eta korapiloak askatzeko momentuak izan daiguzala, Zuk ondo zainduko gaituzula jakinda. AMEN.
AZKEN AGURRA
Senideok: aste osoan zehar, gogoan izan dagiguzala
Jesusek esan deuskuzan berbak. Lanean edo atsedenean aurkitzen gareala, Jesusen
lagun lez agertu gaitezala beti.
"Bai eskerrak
emon zeru-lurretan..."
URTEAN ZEHARREKO XVI. DOMEKEA
- B
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on guztioi:
Gaurko ebanjelio txatalean, aparteko dei bat egingo
deusku Jesusek: "Zatoze, zeuok
bakarrik, leku baztertu batera atseden pixka bat hartzeko".
Larrituta, urduri eta prisaka bizi gara. Askotan, geure
bakea galduta gabiltz, batetik bestera. Gaur beste domeketan lez, Eukaristian
Jaunaren Berbea bihotz zabalez eta lasai entzun eta hausnartu dagigun.
San
Marcos, en el Evangelio de hoy, nos muestra a Jesús que se encuentra con sus
amigos cuando éstos vuelven de anunciar al Dios Amor. Los acoge, y les busca un
lugar tranquilo donde puedan escucharse unos a otros, descansar y llenarse del
gozo de la tarea bien hecha y compartida.
Lasai, hasi dagigun ospakizuna.
"Zein gozo ta
eder dan..."
DAMU-OTOITZA
Senideok, Jaunak, gure pekatuak parkatuz, bere bakea
emoten deusku. Apaltasunez eta uste osoz hurreratu gaitezan Haregana:
- Jesus Jauna, gure Artzain Ona zareana. ERRUKI,
JAUNA.
- Jesus Jauna, guretzat bidea, egia eta bizia
zareana. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, gizadi osoaren Argia eta Itxaropena
zareana. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Jr 23, 1-6:
Israel herria, izan dituen agintari gaiztoen erruz,
galduta eta erbestean aurkitzen da. Jeremias profeteak barri on bat iragarriko
deutso: Jaungoikoak Artzain On bat bialduko deutsee, Errege on bat sortuko dau
Dabiden familian.
En esta lectura, Dios acusa a los
reyes del pueblo elegido de ser los responsables de la tremenda desgracia de la
deportación.
En el Señor, Pastor de Israel en
cambio, la compasión divina se concretará con la venida de un descendiente de
David, el Mesías, misionero perfecto de la voluntad de Dios
Erantzun-Salmoa: 22. Salmoa
Artzain
onaren salmo hunkigarria errezatuko dogu orain, Jainkoak esan deuskunari
erantzunez.
La
persona de Jesús y su vida recogen definitivamente estas imágenes del Antiguo
Testamento. Jesús es el Buen Pastor que da la vida por sus ovejas y que al
final de los tiempos las conducirá a fuentes de agua viva.
"Jauna dot
Artzain..."
Ef 2, 13-18:
Israeldarrek uste eben eurak bakarrik salbauko zirala.
Baina, San Paulok esango deuskunez, Jesusek danontzat ekarri dau bakea eta
salbamena.
Si Cristo derramó su sangre por las
multitudes fue para crear una Iglesia abierta a todos y no un nuevo gueto ni
una nueva sinagoga. Jesús acercó a las personas entre sí y con el Padre.
Mk 6, 30-34:
Los apóstoles vuelven a encontrarse con Jesús tras su tarea de anunciar
lo que habían visto y oído; Jesús se alegra de encontrarse con los suyos y los
anima a descansar. La tarea de los discípulos será ir mostrando a Jesús que
comparte, que ayuda, que camina con las personas...
Prestatu gaitezan Jesusen berba pozgarriak
entzuteko. "Aleluia" abestuz
HOMILIA OSTEAN GURA BADOGU
sendo guran sinismena,
eskatu edo eskertu ere
itxaropena zuzena,
ur biziaren iturri bizi
maitasuna da lehena.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, uste osoz otoitz egin deiogun Jaungoiko gure
Aitari. Jesus Artzain Ona bitarteko dogula, aurkeztu deioguzan gure
beharrizanak eta asmoak:
- Eleizearen eta hori gidatzen daben artzainen alde: inongo
irabazi interes barik zerbidu daiezan gizakiak eta euren ardurapeko artaldea. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Munduko
gizon-emakume guztien alde: artzainik bako ardiak lez ez daitezala ibili; eta
Egiaren, Maitasunaren eta Itxaropenaren bideak aurkitu dagiezala. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI.
- Por los
pastores de la Iglesia, para que descubran su vocación de crear unidad, de
ayudar a los más débiles, de mostrar con su entrega la entrega de Jesús. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por
nuestra comunidad parroquial, para que en la celebración de la Eucaristía nos
sintamos renovados y enviados por Jesús para anunciar a todos el Reino del
amor, el Reino de Dios. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Entzun, Aita ona, gure deia. Zure maitasunak emon
deiskuzala gure bizitzan beharrezko ditugun dohai guztiak. Jesukristo gure
Jaunaren bitartez. Amen.
azken otoitza gura badogu
Jauna, izan zaitez betiko gure Artzain on, gure jagole. Ondo baino hobeto dakizu zer behar dogun, guk ezer esan baino arinago. Udaldi honetan, emoiguzu azken urtean bizi izan doguna hausnartzeko astia, gure ingurukoekin eta maite ditugunekin lasai egoteko tartea, Zugaz egotekoa ere bai. Gure barruko tira-birak eta korapiloak askatzeko momentuak izan daiguzala, Zuk ondo zainduko gaituzula jakinda. AMEN.
AZKEN AGURRA
Senideok: aste osoan zehar, gogoan izan dagiguzala
Jesusek esan deuskuzan berbak. Lanean edo atsedenean aurkitzen gareala, Jesusen
lagun lez agertu gaitezala beti.
La Iglesia seguirá siendo
misionera en la medida en que los cristianos conserven la compasión por las
masas. El ancho campo del mundo sigue abierto, hoy, a la caridad misionera de
la Iglesia.
"Bai eskerrak emon
zeru-lurretan..."
No hay comentarios:
Publicar un comentario