Jaia uztailaren 22an, martitzena
Mezea eguerdiko 12etan izango da aurten
Ebanjelioa, bizitza eta bertsoak.
Mendatako parrokiak eta ermitak goitik ikusita
Bidean webgunetik laburpen hau jaso dogu:
JESUS
eta
MAGDALAKO MARIA
BIZITZARI BEGIRA
Behin haizea eta eguzkia norgehiagoka hasi omen
ziren: Nork kenduaraziko lehenago
gizonari txapela burutik.
Haizeak
putz eta... huts! Jo gogorrago eta txapela barrurago. Eguzkiak ukitu, berotu
eta burua eta ingurua izerditan. Kanpora txapela! Ikusten?
Gizakiaren bihotzean ere
maitasun-eguzkiak indar gehiago du, beldur-haizeak baino, gizakia onera
bultzatzeko. Gizakia maitasunez askatzen eta aldatzen da.
Kristau-bizitzan, hala ere, toki gehiago eman zaio sarri beldurrari,
maitasunari baino. Ez, gero, Jesusen Ebanjelioak eraginda! Ez horixe! Guk
gure harremanetan, “egurra” gehiago erabiltzen dugulako
edo, Jainkoa ere halaxe delakoan.
MAGDALAKO MARI
testigu. Lehenago lotsak eta
beldurrak galduta, hondatu egin zen. Geroago, JESUSEKIN TOPO EGITEAN, bere errukiak eta maitasunak aldatu zuten.
EBANJELIOAREN
ARGITAN
EBANJELIOA: Joan 20, 11-18
Aldi hartan, negarrez
zegoen Maria hilobi-ondoan. Eta negarrez zegoela, hilobi-barrura begiratu zuen;
eta bi aingeru ikusi zituen, zuriz jantziak, Jesusen gorputza ipinitako lekuan
eserita: bata buru-aldetik, eta bestea oin-aldetik.
Haiek esan zioten:
- «Zer duzu negarrez,
emakume?».
Mariak erantzun:
- «Nire Jauna eraman
dute, eta ez dakit non ipini duten».
Hori esanda, atzera
itzuli eta Jesus ikusi zuen zutik; baina ez zekien Jesus zenik. Jesusek esan
zion:
- «Zer duzu negarrez,
emakume? Noren bila zabiltza?».
Mariak, baratzelaria
zelakoan, esan zion:
- «Jauna, zuk eraman
baduzu, esadazu non ipini duzun, eta nik jasoko dut».
Jesusek orduan:
- «Maria!».
Eta honek, itzulirik,
honela esan zion bere hizkuntzan:
- «Rabbuni!» -hau da:
Maisu!-.
Eta Jesusek:
- «Utz nazazu;
oraindik ez naiz Aitarengana igo. Zoaz nire senideetara eta esaiezu:
"Banoa nire Aitarengana eta zuen Aitarengana; nire Jainkorengana eta zuen
Jainkoarengana"».
Joan zen Maria
Magdalena, eta berri hau eman zien ikasleei:
- «Jauna ikusi dut,
eta hau eta hau esan dit».
GAUR ETA HEMEN
Mari herririk herri zebilen Jesus
errukitsua eta on-hartzailea ezagutu zuenean. Bere ontasunak irabazi zuen Mari. Asko zor zion. Hil ondoren ere,
huraxe doa lehenengo hilobira.
Jainko Gizonaren
Seme eginarekin topo egin zuenean, guztiz aldatu zen; orain
Jainko Seme berpiztuarekin topo egitean, nork neurtu esperientzia zoragarri
horren betetasuna? Eta haren ondorengo bizitza? Hura izan zen Jesus
berpiztuaren lehen testigu, apostoluen apostolu.
HORRA ZER DEN JESUSEKIN TOPO
EGITEA: bere argiz eta bizi berriz beterik sentitzea, biziera osoa aldatuz. Horrelakoa baikorra da, itxaropentsua, nekaezina, alaia, kutsakorra.
GAUR eta HEMEN ahal ote da
Jesus horrekin topo egin? BAIETZ
diote askok, eta beraien bizitzan ere
antzematen zaie. Badira lagunarteak, otoitz-taldeak,
mugimenduak, horretarako giroa sortu eta Jesusekin topo egiteko aukera ederra
eskaintzen dutenak.
OTOITZA
Gugandik hurbil-hurbilean zaitugun Aita
bihozbera!
Jesus bidali diguzu,
bere bitartez, Zuk gurekin topo egin nahirik.
Hori da diguzun maitasun handia!
Aita,
joka
ezazu beti zure errukiaren arabera,
ez gure pekatuen edo merituen neurrira.
Erakuts iezaguzu zure erruki handia;
argitu gure begiak,
zure maitasunez bete gure bihotzak.
Zerorrek egin gaitzazu ZURE TESTIGU.
OTOITZ-GUNEA
ZURE ONTASUNEZ INGURATURIK
Jauna, ze ederto uztartzen zaren
gizaki batzuen bihotzetan!
Ze mesede egiten diguzun
horrela izanez!
Mundu hau gaiztoa dela esaten
didate,
bekatua nagusi dela
eta bere etorkizun bakarra
porrota delako
gaurko gizakia galduta dagoela.
Dena dela,
hurrengo gauzok eta beste asko
ikusten ditut nik.
Primerako pertsonak ikusten
ditut:
umeak barrezka eta adeitasunez
agurtzen;
behartsuen alde zerbait egiteko
prest dauden gazteak;
seme-alaben alde ilusioz beterik
lana egiten duten gurasoak;
kalean zehar baretasuna eta
bizitzeko gogoa
zabaltzen duten adinekoak;
zuzentasunez sor zaiena eskatzen
duten langileak;
euren harrera onarekin,
gaixo askorengan itxaropena
sortzen duten osagileak;
pertsonak errespetuz tratatzen
dituen gidariak;
etsipenak jota daudenengana
hurreratzen diren hainbeste erizain;
hirugarren Mundura abiatzeko
plana egin duten hainbeste ikasle;
eta pertsona apalak,
ondokoari laguntzeko beti prest
daudenak
eta edozeini mesede bat egiteko
beti prest...
Eta honen inguruan bekatua ere
ikusten dut,
mundukoa eta nirea.
Jauna, zure ontasunetik hasi
gura dut,
nire eta munduaren ahultasunak,
dena, zure errukiaren leiho
zoragarritik
ikusteko gai izan nadin.
Jauna, jarraitu lanean
gizakion bihotzetan
eta gu konturatu ez arren
inguratu gaitzazu zure
ontasunez.
BERTSOAK
1
Gaur
Magdalako Maria dugu
bekatari ezaguna,
guk “Madalena” bezala hemen
ezagunago duguna.
Ze suertea Jesus ikusi
ta entzun zuen eguna!
Jesus izan zen bakarrik
bera askatu zuen Laguna.
2
Bila ta
bila zebilen beti
non
hartuko atsegina,
edanago ta
egarriago
barneko egarri-mina.
Txastatu
zuen Jesusek zion
maitasun
garbi ta fina,
lehen
zerbait zena, orain norbait da:
emakume
erregina.
3
Gogo-bihotzez
aldatzen denak
aldatzen ditu
bideak,
Mariak ere
aldatu ditu
lehengo bekatu-kideak.
Izen ta guzti
ezagun ditu
Jesusen
adiskideak,
beren artean
berdinak dira,
denak dira
senideak.
4
Maite du Jesus,
nahiz txalotua,
nahiz zapaldua
gurutzez,
bere ondoan
hortxe daukagu
saminduta
umezurtzez.
Bere barnean
bizirik dago
nahiz hilda
egon gorputzez,
zenbateraino
ote zegoen
bete-beterik
Jesusez!
5
“Piztu da Jesus”
entzun orduko
Mariren
zoramena!
Maitasuna den
lekuan erraz
loratzen da
sinesmena.
Ikasleengana joan
ta esan
zien
aingeruarena;
lehen bekatari,
gaur apostolu,
horixe da
Madalena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario