Enrike Etxebarriaren artaldeagaz larre aldaketan
parte hartzeko aukerea eskaintzen da bagilearen 27an, zapatuan,
Zeanurin. Ana Mari bere arrabeak ur bedeinkatua botaz eta San Joanek jagon daizala Arrabako landan!
esaldiagaz artaldea artzainen patroiaren babespean jarri ostean,
Uribeko Elexartza baserritik (Zeanuri) abiatuko dira Enrike Etxebarria
eta bere ardiak Arrabako landara zuzentzeko, lehenago bere aitak eta
aititak be urtero egiten eben ibilbide berbera osotuz.
Bendiciendo ovejas Ardiak bedeinkatu
Antxinako indarragaz ez bada be, oraindino
bizirik dirau abeltzaintzeak Arratian eta Gorbeia mendiaren inguruetako
herrietan. Lur honeetan aspaldidanik abelgorri, zaldi, ahuntz eta batez
be ardi aziendek bazkatzen dabe. Urtaroek dakarrezan eguraldi aldaketen
ondorioz, Gorbeialdeko abeltzainek mendiko larreak itxi behar izaten
ditue; lehenengo edurtzakaz batera, artzainak eta euren ganaduak
haraneko barrutietara bajatzen dira, mendia lurmendu eta bedar barria
ernetzen hasi arte bertan geratzeko.
Udabarrian naturea neguko lozorrotik izartzeaz
batera, barriro hartuko dabe gorako bidea basoko ganaduek, hurrengo
negura arte Gorbeiako landa emonkor eta freskoetan bazkatuz. Antxinatik
datorren ohitureari eutsiz, bagilearen 30ean, domekan –ohikoa izan
dan baino hilebete beranduago–, Enrike Etxebarriak eta bere artaldeak
Elexartza baserritik urten eta Arrabako landarainoko ibilbidea egingo
dabe. Gorbeiatik bajatu zanetik etxe inguruan jagon ditu ardiak Enrikek,
eta azken hileotan, neguan eta udabarrian artzaintzeak eskatzen dituan
beharrak egiteari gogor ekin deutso: lehenengo axurien jaiotzea,
hazkuntzea eta salmentea, eta gero esnebatzea eta esne hori saltzea;
ganera, aurten ardiei gora igon aurretik ebagi deutse artilea
Elexartzan.
Gorbeiako egonaldia
Honezkero Gorbeia mendian bedarra hazi egin da
eta ganaduak hartzeko prest azaltzen dira larreak janari gozoa eskainiz,
horregaitik bertara joango da Enrike artaldeagaz, hurrengo hileotan
ardiek emongo deutsien esne aberatsaz goi mailako gaztaiak egiteko.
Garagarrilearen amaiera arte Lekandapean daukan
txabolea izango da bere bizilekua eta artaldea jagotea, esnea batzea eta
gaztaiak egitea egunero bete beharko dituan beharrak. Goizez eta
arrastiz, berrehunen bat ardiren errapeak igaroko dira Enrikeren
eskuetatik, jarraian gaztaigintzeari ekiteko. Holakoa izango da egunen
joan-etorria, garagarrilaren 31k, San Inazio egunak, ardiak antzutu eta
artzainaren udako mendiko egonaldia amaitu dala iragarri arte.
Enrike Etxebarria
Enrike Etxebarria 1943ko abenduaren 8an jaio zan.
Beraz, 68 urte daukaz. Zeanurin, Uribe auzuneko Elexartza baserrian
jaio zan eta bertan bizi da. Hamalau urte eukazala, eskolea itxi, eta
Basilio bere aitaren lanbideari heldu eutson Enrikek. Artzaina izateaz
aparte, 1960 eta 1992 urteen bitartean Arrabako landan dagoan Mendi
Federazinoaren Aterpetxeaz arduratu ziran aita-semeak.
Arraban dauka txabolea Enrikek, Lekandapean eta
hortxe izan eban babeslekua bere aita Basiliok be. Orain dala hogeita
hamarren bat urte txabolea barriztau egin eban eta apurka-apurka gaur
egungo beharrizanetara egokitu; berbarako, eguzki energiaren bitartez
lortutako argindarra dauka.
Edurtzeak heldu arte Arraban bazkatzen dau Enrike
Etxebarriaren artaldeak eta Enrikek uda aldean artaldea jagoteagaz
batera bete beharko dituan zeregin bereziak honako honeek dira:
* Esnebatzea: birritan egiten dau, goizean eta iluntzean.
* Gaztaigintzea: birritan egiten dau, goizean eta gauean.
* Gaztaigintzea: birritan egiten dau, goizean eta gauean.
Larre-aldaketea, bagilearen 27a, zapatuan
* Bilera puntua: Zeanuriko plazan, goizeko 09:00etan.
* 09:15ean: Elexartza baserriaren aurrean, Enrike Etxebarriagaz alkartzea.
* 09:30ean: Elexartza baserritik Gorbeiarantz abiatzea.
* 12:30ean: Arrabako landan, Enrikeren txabolara heltzea. Txabolea bisitau eta hamaiketakoa egiteko aukerea izango da.
* 13:00etan: beherantz abiatzeko ordua.
* 14:30ean: abiapuntura heltzea.
Jon Urutxurtu
OHARRA: Basoko botak janztea komeni da.
Jon Urutxurtu
No hay comentarios:
Publicar un comentario