Páginas

sábado, 16 de junio de 2012

Errogatibea 2012: Bakea eskatu, bakea zabaldu


ARRATIATIK URKIOLARA ERROGATIBEA-

2012ko ekainaren 16a

BAKEA ESKATU,BAKEA ZABALDU


0.      LETANIAK

Josebak letaniak otoitzean Santutegiaren inguruan. Kanpoan dagoan jendea prozezioari batuz doa.

1.      HARREREA

Monitorea: Ondo etorriak guztiok, eliztarrak eta abadeak, oinez, kotxez edo autobusez, Arratiako herrietatik edo kanpotik, errogatiba egun honetan hona hurreratu zarien guztioi.
Bienvenidos todos y todas.


Mendeetako tradizioari jarraitu gura dogu: Gure aurrekoei esker gagoz gu hemen eurei esker dogu bizia eta fedea. Katea ez da eten, Espirituak bizibarritzen dau gure fedea eta.
Fe, religión, espiritualidad se unen en este tiempo y en este sitio alentando lo mejor de cada uno de nosotros. De ahí surge el deseo de la PAZ, de pedir  a paz y de promover la paz.
Ekintza armatua gelditu danetik gure gizartea lasaiago eta itxaropentsuago  bizi da. Baina bakea lortzeko bidea egin beharra dago, adiskidetzearen bidea, parkamenaren bidea, gure alkarbizitza benetan bakezkoa izan daiten Bide hori luzea eta aldapatsua da, horregaitik otoitzean geldi une hau egitea, gogotsu  eta indar barrituta jarraitu dagigun. Bakea eskatu bakarrik ez, gagozan lekuan bakea zabaldu daigun.


¯  GOAZEN GUZTIOK BATERA


2.      HASIEREA
(Isiltasuna eskatu. Abadeak eta irakurleak presbiteriora hurreratzen dira. Abadeak herria agurtu egiten dau).
Abadea:  Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.
Herriak: AMEN.
Abadea:  
¯  Jauna zuekin
Herriak:
¯  eta zure espirituarekin

Abadea: Senideok, San Antonioren bitartez jaso dogu otoitzaldirako deia.      Urkiola bezalako inguruak, itxaropena dario, guk guztiok duintasunez bizitzeko hain beharrezko dogun itxaropena, hain zuzen; bakea lortuko dogula itxaroten dogu; eta honetarako itxaropena eraginkor bihurtu behar dogu. Hau ere Jainkoaren grazia dogu.

 
3.      PARKAMENEZKO OTOITZAK


·         Jesus Jauna, guztiona bakea eta zoriona nahi dozuzana. Erruki, Jauna.

·         Jesus Jauna, zure bakea dohai lez eskeintzen deuskuzuna. Kristo erruki.

·         Jesus Jauna, guk zure bakea munduan ereitzea nahi dozuna. Erruki Jauna.



4.      BAKEGINTZARAKO EZAUGARRIAK AURKEZTEA
Monitoreak: Senideok, Jaunagaz egoteko gogoa azaldu dogu kantuan. Bai, honetarako indarkeria armatua gelditzea, ona da, baina ez da nahikoa. Geure bihotzetako indarkeria eta gorroto guztiak desagertzea beharrezkoa da bakea lortzeko.
Ekintza armatua amaitzea aurrera pauso handia izan da, baina ez da azkena. Zauriak sendatzea gura dogu eta gorrotoa desagertzea. Gure herria dan enbor sikuan kimu barria txertatu gura dogu, gizartearen bizitza barri baten irudiko.
Vamos a traer dos símbolos que nos ayuden a interiorizar el núcleo de ésta nuestra celebración. Por una parte, el hacha, símbolo de un pasado aún reciente de amenaza, de muerte y de odio que hemos vivido. Por otra parte, un esqueje que injertaremos en este mismo tronco seco.
Isiltasunean begiratu dagiguzan irudi bi honeek: bata, lehenaren irudia, aizkora; bestea, ostera, etorkizunaren irudia, landara barria.

(Une honetan pertsona bi sartuko dira. Batak aizkorea ekarriko dau eta besteak gero txertatuko dan landara adarra. Herriari begira apur baten egon eta gero, aizkorea daraoanak, enbor zaharrean sartuko dau indarrez.
Landarea, barriz, altara gainean geldituko da gerorako)



5.      OTOITZA


Jauna, Zeuk esana da bake-egileak
zure seme-alaba deituak izango dirala:
egizu, eten barik lan egin dagigula,
egiazko bake sendoa dakarren zuzentasuna
gizon-emakumeen artean nagusi izan daiten,
eta horrela, gizon emakume guztiak
famili bat egin dagigun bakean,
eta benetako anaitasunean beti izan gagizan.
Zure Seme Jesukristoren bitartez. Amen



6.     JAUNGOIKOAREN BERBEA
A. Irakurgia: Bb 5,1-9
Monitorea: Jaingoikoak susterretik barriztu gura gaitu. Gorrotoa eta gogorkeriaren soinekoa erantzi gura deusku. Este ofrecimiento de una vida nueva es para nosotros, es para hoy. Entzun dagigun.

Irakurlea:
Baruk profetaren liburutik:
Jerusalen, erantzi dolu eta atsekabetako soinekoa;
jantzi, betiko, Jainkoaren aintzaren ederra. Batu zure gorputza Jainkoak emoten deutsun zuzentasunaren soingainekoz,
eta ezarri burlan betiko aintzazko koroia.
Agertuko deutselako Jainkoak zure dizdira
zerupean bizi diran guztiei.
Jainkoak izen hau emongo deutsu behin eta betiko:
"Bakea Zuzentasunea, Ospea Jainko-zaletasunean".
Jagi zaitez, Jerusalen, igon gainetara;
begira sortaldera eta ikusi zure semeak,
sortaldetik sartalderaino Santuaren berbeak batutakoak
pozarren, Jaungoikoa eurakaz gogoratu dalako.
Oinez urten eben arerioak eroanda;
baina Jainkoak aintzatan ekarten deutsuz,
errege gurdian-lez. Jainkoak erabagi dau,
mendi-goi guztiak eta tontorrak lautzea,
zulo-uneak betetzea, lurra bardintzeraino;
Israel nasai etorri daiten,
Jainkoaren aintzak zuzendurik.
Basoei eta usai oneko zugatzei
Israeli gerizea emoteko agindu deutse.
Pozetan eroango dau Jaungoikoak Israel,
Bere aintzaren argiz,
Bere zintzotasunez eta errukiz.
JAUNAK ESANA

B. Erantzun - salmoa (i25.sal)
ZUK EMON JAUNA ARNAS BARRI SORTU NIREGAN BIHOTZ GARBI.
Cuando el Señor cambió la suerte de Sión,
nos parecía soñar: la boca se nos llenaba de risa,
la lengua de cantares.
ZUK EMON JAUNA ARNAS BARRI SORTU NIREGAN BIHOTZ GARBI
Hasta los gentiles decían:
"El Señor ha estado grande con ellos".
El Señor ha estado grande con nosotros y estamos alegres.
ZUK EMON JAUNA ARNAS BARRI SORTU NIREGAN BIHOTZ GARBI.



C -Evangelio Lc  5,12-16
Monitorea: Zentzu baten, geu ere leprak kutsatuta gagoz; zenbateraino gorrotoaren leprak hartuta bizi ete gara. Garbitu gaizala Jesusi eskatzea dagokigu, eta, seguru, garbituak izango gareala, eta bake lanak bideratzeko bihotza prestatuta eukiko doguna.
¯ ALELUIA
Behin, Jesus herri batean zala, legenaz jositako gizon bat azaldu zan; Jesus ikustean, ahuspez lurrera erori eta erregutu eutson:
–Jauna, gura badozu, garbi naikezu.
Orduan, Jesusek eskua luzatu eta ikutu egin eban, esanez:
–Gura dot, izan zaitez garbi.
Berehala alde egin eutson legenak.
Jesusek inori ez adierazteko agindu eutson eta esan:
–Zoaz, aurkeztu abadearengana eta eskaini garbikuntzaren ordainez Moisesek agindutakoa, ezaugarri izan dagien.
Gero eta gehiago egiten zan berba Jesusi buruz, eta jende-talde handiak batzen ziran berari entzutera eta berak gaitzetatik osatu osatu eizan. Jesus, ordea, toki bakartietara joaten zan otoitz egitera.
Jaunak esana.

7.       AZTERKETA   (esaldiak irakurri eta tartebakoitzean isilunean aizkorakada bat)

JERUSALEN ERANTZI NAHIGABE TA ZORITXARRAREN SOINEKOA, ETA
JANTZI, BETIKO, JAINKOAREN AINTZAREN SOINEKO EDERRA", esan deusku
Baruc profeteak.
Zuk zer daukazu erantzi beharreko eta zer jantzi beharreko, bakea egitekotan?

DIOS GUIARÁ A ISRAEL CON ALEGRÍA A LA LUZ DE SU GLORIA, CON SU
JUSTICIA Y MISERICORDIA, ha terminado diciendo el profeta Baruc.
¿Confías de verdad en que Dios sigue guiando nuestro pueblo hacia la reconciliación?

"JESUS HURI BATEN EGOALA, GIZON BAT ETORRI ZAN, LEPRAZ BETEA."
Lepra motaren batek kutxatuta ete dauka zure bihotza?

“EL ENFERMO DE LEPRA, AL VER A JESÚS, SE INCLINÓ HASTA EL SUELO Y
LE ROGÓ: SEÑOR, SI QUIERES PUEDES LIMPIARME DE MI ENFERMEDAD."
¿Podemos decirle: puedes limpiarme? ¿puedes limpiarnos?

JESUSEK ESKUA EZARRI EUTSON ETA IKUTU, ESANEZ: "NAHI DOT; GARBI
GELDITU ZAITEZ". ETA ORDUAN BERTAN ITZI EBAN LEPREAK.
Sinisten dozu benetan Jesusek gu ere osatu gaikezala bakerako?

DAME SEÑOR UN ESPIRITU NUEVO QUE HAGA BROTAR EN MI UN
CORAZÓN LÍMPIO, eso es lo que hemos cantado en el salmo.
¿Quiero de verdad abandonar mis actitudes y tener un corazón límpio?

Isildu gaitezan une batean eta geure barruari itaundu ia bakea nahi dogun. Respóndete a ti mismo en unos momentos si de verdad quieres hacer la paz.

8.      EZAUGARRI SINBOLIKOAK
Abadeak: Adiskideok, hor daukagu aurrean oraindik aizkorea saminez sartuta enbor zaharraren bihotzean. Aizkora hori atara daikegu eta atara nahi dogu. Atara dagigun.
Al arrancar este hacha metida en el tronco seco, intentamos arrancar de nuestro corazón el hacha del odio y de la venganza. Vamos a arrancar, sobre todo, las hachas del dolor de tantos corazones heridos.
(Batek, aizkorea enborretik atara egiten dau, eta desagertu.)
Eta orain aizkoreak itxi dauan zauri horretan landara barria txertatu dagigun, bakearen landarea, bizi barriaren landarea.
Y en esa herida producida por el hacha, vamos a injertar la planta verde de la paz.  (Beste batek, aldare gaineko landarea enborrean sartzen dau.)

¯ ARRENKA ESKA GAGOZ BAKEA BAKEA

 

9.     ESKARIAK

Abadeak: Gure herria eta gu guztiok, bakearen egarritan bizi gara.
Vamos a pedir a Dios que nos asista en la tarea de reconciliación en la que queremos implicarnos.

    Jainko Aita, kanpoko armak isildu dira, eta guk bihotzeko armak isiltzea nahi dogu.  Orain bakea sortzeko emoiguzu adorea.
ESKATU DAIOGUN JAUNARI.
¯ENTZUN JAUNA GURE ESKARIA

    Señor, te pedimos por todas las personas que han sufrido el zarpazo sangriento de la violencia. Que todos contribuyamos decididamente a curar las heridas y a pacificar los corazones.
    ESKATU DAIOGUN JAUNARI.
¯ENTZUN JAUNA GURE ESKARIA

     Jainko Aita, gure agintari eta erakundeetako arduradunen alde eske gatorkizuz.  Gure gizarteko behartsuenen zerbitzari bihurtu egizuz.
ESKATU DAIOGUN JAUNARI
¯ENTZUN JAUNA GURE ESKARIA

    Señor, te pedimos por la víctimas, por los presos, por tantas familias que siguen sufriendo.  Que los gestos mutuos de reconciliación y de perdón nos lleven a una convivencia en paz.
ESKATU DAIOGUN JAUNARI
¯ENTZUN JAUNA GURE ESKARIA
   Gu guztion Aita-Ama ona zaren Jaungoikoa, lagundu eiguzu tranpa barik jokatzen eta bakeak zintzotasunez egiten. Lagundu gure guraso eta irakasleei guretzat eredu izaten.
ESKATU DAIOGUN JAUNARI
¯ENTZUN JAUNA GURE ESKARIA

Abadeak: Entzun, Aita, gure otoitzak eta bete egizuz zeure bakez eta indarrez munduko gizon-emakume guztiak. Jesukristo zure Seme eta gure anaiaren bitartez. Amen.

ESKEINTZA

Eukaristiaren mahai honetan ogia eta ardauagaz batera bakea egiteko  dogun gogoa eta ilusioa jarri gura doguz. Gure parrokietako umeak altare ondora hurbilduko dira eta bertan itziko dabez uso batzuk, pikuan adartxo bana daukie, enborretik urten daben kimu barriak, bakearen ikurrak dira. Gure herrietara, lantokietara, eskoletara,… eroango dogun bakearen ezaugarri izan gura dabe. Parkamena, alkarrizketa, begirunea, maitasuna, adiskidetzea, bakearen ezinbesteko osagaiak.


PREFAZIOA.
¯     A:   Jauna zuekin
            H:   Eta zure espirituarekin
            A :  Gora bihotzak
            H: Jaunagan daukaguz
Abadeak:

          Eskerrak zuri, Jainko Jauna.
          Zeuk egin gaituzu,
          alkar maitatuz, Zuretzat bizi gaitezan.
          Zeuk emoten deuskuzun dohaia da,
          batak besteari ondo eginez, alkarrekin bizitzea,
          eta geure pozetan eta nahigabetan alkarren lagun izatea.
          Eskerrak Zuri Jainko Jauna.
          Zuk bizia maite dozu
          eta bizitzara deitzen deuskuzu,
          gure betiko zoriona nahi dozu
          eta zeure berbea emon deuskuzu
          geu be betirako biziko gareala, Kristo lez,
          eta orduan ez da gehiago izango heriotzarik,
          ez oinazerik, ez negarrik.
          Horregaitik, Jainko gure Aita,
          pozik eskerrak emoten deutsuguz,
          Zugan sinisten daben guztiekin batean;
          eta santuekin eta aingeruekin goratzen zaitugu
          aho batez kantari.       

¯SANTUA



Abadeak: Santu zara, bai, Jauna, eta santutasun guztiaren iturri.
Santu egizuz,bada, ogi eta ardo honeek, zure Espirituaren izuriaz, Jesukristo gure Jaunaren gorputz eta odol egin daitezan guretzat.
Berak saldu ebenean, eta bere gogoz gurutzera joiala, ogia hartu, eta eskerrak emonez, zatitu eban eta bere ikasleei emon eutsen, esanez:
HARTU EIZUE ETA JAN GUZTIOK HONTATIK, HAU NIRE GORPUTZA DA TA ZUENTZAT EMONGO DANA.
Afal ondoan bardin, kaliza harturik, barriz ere eskerrak emonez, bere ikasleei emon eutsen esanez:
HARTU EIZUE ETA EDAN GUZTIOK HONETATIK: HAU NEURE ODOLAREN KALIZA DA-TA, ITUN BARRI ETA BETIKOAREN ODOLA, ZUENTZAT ETA GUZTIONTZAT, PEKATUAK PARKATZEKO ISURIKO DANA.
EGIZUE HAU NEURE OROIGARRI.

¯HAU DA SINISMENAREN MISTERIOA
      Hil eta biztu zara la Jauna Zu barriz etorri arte, hau dogu, hau, Barri Ona

Horregaitik, Jauna, Zure Semearen heriotza ta biztuera gogoratuz, biziaren eta salbamenaren kaliza eskeintzen deutsuguz, zuri eskerrak emonez, altaran zure zerbitzari onartu gaituzulako.
Eta apalik eskatzen deutsugu, Kristoren gorputz-odolak hartzen ditugunok Espiritu Santuak bat egin gagizala.
Gogoan izan Jauna, mundu guztian zabaldurik dagoan zure Eleizea: eroaizu maitasun osora, Benedikto gure Aita Santuarekin Mario gure artzainarekin eta eleiz-gizon emakume guztiekin batean.
Gogoan izan, Jauna, mundu osoan izan diran bakezaleak eta justiziaren alde egin dabenak, gogoratu zelan ez bake eta justizi eza sufritu daben guztiak ere, holan zure Semearekin bat egin direnak biztueran ere Berarekin bat izan daitezala.
Gogoan izan, Jauna, biztuteko itxaropenarekin joan diran gure etxeko, senide, herritar eta hildako guztiak, hartu egizuz zure arpegiaren argitan.
Erruki zakiguz, arren: gu guztiok betiko bizitza jadetsi dagigun, Jaungoikoaren Ama Maria dohatsuarekin, apostolu santuekin eta, gizaldi guztietan, zure adiskide izan diren santuekin eurekin batean goratu zaiguzan Jesukristo zure Semearen bitartez.
PREFAZIOAREN AMAIERA

¯HONEN BITARTEZ, HONEKIN ETA HONENGAN, ZURI, AITA JAUNGOIKO AHALGUZTIDUN HORRI, ESPIRITU SANTUAREKIN BATEAN, OSPE TA AINTZA GUZTIA GIZALDI ETA GIZALDI GUZTIETAN.
Herriak:  AMEN



10.  GURE AITA ETA BAKE BESARKADA

Abadeak: Alkarri eskuak emonez, Jaunaren otoitza kantatu dagigun. En la oración de Jesus pedimos que llegue su Reino de Paz.

¯Salbatzaileak agindu eta irakatsiari jarraituz pozez beterik kanta dagigun

Gure Aita

BAKEA EMOKERAN
Adiskidetasuna maite dozun eta bakezaleen bihotzean bizi zaran Jaungoikoa emoiguzu guztioi zure benetako bakea eta laguntza. Lagundu egiguzu: alkarregaz leial izaten, beti zintzotasunagaz berba egiten eta norbere eta gizarte arerioak gainditzen.
Ez dagigula inor gorrotatu, Zuk danok maite gaituzu eta. Zu zara gure benetako bakea. Errege bizi zata-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.

¯ Jaunaren bakea beti zuekin.
            Herriak: Eta zure espirituarekin
Bihotzez emoiezue bakea alkarri.

¯MAITASUNA BAKEAREKIN BATERA

Jauna, ni ez naz inor Zu nire etxean sartzeko, baina esaidazu hitz bat eta osatuko naz.

JAUNARTZEA.
¯ GURE ONDOAN JAUNA



JAUNARTZE OSTEAN
¯GUREKIN EGON

11.  AZKEN OTOITZA

Egin dagigun otoitz:
Jainko ona,
Ondo dakizu bake bidean ekin nahi dogula;
baina ezagutzen gozuz; ahulak gara,
eta egin nahi doguna,
ezin eginean jausten gara.
Indartu gagizuz bakearen zerbitzari izan gaitezan.
Padre de bondad,
Tú nos envías a tu Hijo, el Mesías esperado,
el dador de tu paz.
Ponnos mirando a las personas que están sufriendo
en nuestro pueblo;
y con ellos queremos acercarnos a Ti, pidiéndote
que nos des fuerza de reconciliación,
que nos transmitas esperanza,
que nos hagas sentir la alegría de la Paz.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez.


12.  AGURRA ETA BEDINKAPENA

Bakerako dogun gogoa, ez dogu Urkiolan itziko, ez dogu gordeta eroango. Bake usoak modukoak izan behar dogu, gure lekuetara itzuli eta egunerokoan bakearen alde lanean ekin. Hauxe adierazteko eleizatik urtetan dogunean benetazko uso bat askatuko dogu.
Horretarako Kanpoko eskaileretan alkartuko gara. Momentu hori aprobetxatuko dogu gaurko oroigarri moduan guztiokaz argazki bat ataratzeko
Mesedez ez gaitezan ba sakabanatu, keinu hori egin arte.

11. Bedeinkapena eta agurra
Abadeak:  Jauna Zuekin!
Herriak: Eta zure espirituarekin.
Abadeak: El Señor nos bendiga y nos guarde
Herriak: Amen.
Abadeak: Bere aurpegi gure artean ikusi dagigula eta bere laguntza emon daiskula.
Herriak: Amen.
Abadeak: Vuelva su mirada a nosotros y nos conceda la paz.
Herriak: Amen
Abadeak: Bedeinkatu gagizala Jainko Ahalguztidunak:
AITAK eta SEMEAK eta ESPÍRITU SANTUAK.
Herriak: Amen
Abadeak: Goazen bakegintzara.
Vayamos a construir la paz.
GOAZEN JAUNAREN BAKEAN.
Herriak: Eskerrak Jainkoari


AMAIERAKO ABESTIA.
¯ ESKERRIK ASKO JAUNA


No hay comentarios:

Publicar un comentario