Konfiantza
Erantzun nahiz ez erantzun,
jarraitu deika,
etengabe deika,
otoitz iraunkorraren zerupean.
Etorri zein ez etorri,
Uste ona izan, ez galdu bakea:
bihotz maitagarriaren laztana sentitu,
zuengandik gero eta hurbilago dago-eta.
Haren berba entzun nahiz ez entzun,
etengabe eskatu.
Itxaroten duzuen erantzuna jaso ez arren,
ez izan zalantzarik, holan edo halan),
isilean, hitz egingo dizue-eta.
Zuen otoitzik sakonenen
iluntasunean,
kukuka dabil zuekin jolasten.
Bizitzaren dantza erdian,
gaixoaldian eta heriotzean,
itxurazko isiltasunaren
deskonfiantzan erori gabe
hari deika jarraitzen baduzue,
erantzuna jasoko duzue.
(Yoganada)