Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
IV. PAZKO-DOMEKEA – B
TOKIAN TOKIKO BOKAZIOEN
ALDEKO MUNDUKO OTOITZ EGUNA
SARRERAKO OHARRA
Egun on Jaunaren egunean Eukaristia ospatzera
etorri zareen guztioi:
Pazko
aldiko laugarren domeka honetan, Jesus Artzain On lez ikusten dogu. Irudi honen
bidez, Jesus Berbiztuak batu, gidatu eta zaindu egiten gaituala ikusi daikegu
eta horretarako bere bizia emoten dauala, guk Bizia izan dagigun.
Bokazinoen aldeko Munduko Otoitz Eguna eta Tokian tokiko Bokazinoen Eguna
ospatzen dogu gaur, «Egin bedi zure
nahia. Guztiok ikasle, guztiok misiolari» goiburuaren haritik.
Kristau bokazinoak, Jainkoaren doe danak, alderdi bi ditu: deia eta erantzuna.
Bokazino guztiak dira ezinbesteko Eleizarentzat eta gizartearentzat.
Hasi
gaitezan abestuz
SARRERAKO ABESTIA “Abestu dagigun danok misterio...”
ABADEAREN AGURRA
Jesus,
gure Artzaina, gure Bidea, Egia
eta Bizia, egon bedi zuekin.
Jaunaren izenean batu gara. Bera gure artean dago, bere herria maitasunez eta
samurtasunez zuzentzen dauan Artzain On lez.
Ospatu dagigun pozez gainezka bokazino deia egiten deuskun pazkoko domeka
honetako eukaristia.
URAZ TXIPRIZTINTZEA
Eukaristia
hasterakoan, eskatu deiogun Jaungoikoari gure bateoan jaso genduan eta orain,
uraz txiprinduz, oroitzen dogun bere maitasun eta fedearen grazia barritu dagiala
gugan.
“Hartuko
dogu ura...”
Jaungoiko
ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala
eta, Eukaristia honen bitartez, bere Erreinuko otorduan parte hartzeko duin
egin gaizala. Amen..
HITZAREN LITURGIA
Ap Eg 4, 8-12:
Jerusalengo
agintariek lehenengo Elizearen abotsa isildu nahi dabe; baina Pedrok, Espiritu
Santuaren indarrez, Jesus berbiztuaren autormena egiten dau.
Erantzun-Salmoa: 117. Salmoa
Salmisteaz
bat eginik adierazi dagigun gure esker ona, Jaunaren maitasuna betikoa dalako.
"Kanta Jaunari kantu barri egin ditu-ta hainbat harrigarri"
1 Jn 3, 1-2:
Joanek,
Jesusen ikasle kutunak, esango deuskunez, Jaungoikoaren seme-alaba maite maiteak
gara. Entzun dagiguzan pozik haren berbak.
Jn 10, 11-18:
Prestau
gaitezan Jesus Artzain Onaren berbak entzuteko.
Eta, goratu dagigun Jaungoiko Aita, "Aleluia" abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Egin
deiogun otoitz Aitari Jesus berbiztuaren bitartez.
Gure
Elizbarrutiaren alde: Espirituaren indarraz, Jaungoikoaren Berban konfiantza osoa izan dagian eta Jaunaren Barri Ona adoretsu iragarri dagian. Egin dagigun otoitz.
Jaunaren deia entzun dabenen alde. , beldur
barik, sendotasunez eta konfiantzaz erantzun daien.
Egin dagigun otoitz.
Hauteskundeetako hautagaien alde. Bizi dogun
errealitate korapilatsuan, Jaunak argi eta indarra emon deiezala gobernurako
hautatuko doguzanei, zintzotasunez bilatu daien guztion ona, batez be pobreak
kontuan hartuz, eta danon artean gizartean zuzentasuna eta senidetasuna hedatu
daiguzan. Egin dagigun otoitz.
Pazko
honetan bateoa edo lehenengo jaunartzea hartuko daben umeen alde. Familiek zein
kristau alkarteak euren kristau sarbidean aurrera egiten lagundu deiegun. Egin
dagigun otoitz.
Jauna,
gure Jaungoikoa, entzun Aita maitasunez gure otoitza; egizu, zure Semeari
jarraituz, zure borondatea gero eta zintzoago bete dagigula. Jesukristo gure
Jaunaren bitartez.
OHARRA
AZKEN AGURRA
Gizon-emakume
guztiei bere Bizia eta Salbamena eskeintzen deutsez Jesus Artzain Onak. Baina
askok eta askok oraindik ez dakie hori, ez dabe ezagutzen Jesus. Meza honetan alkartu gareanok,
barri on horren mezulari izan gaitezala.
Zeru lurren Erregina.
IV. PAZKO-DOMEKEA - B
TOKIAN TOKIKO BOKAZIOEN
ALDEKO MUNDUKO OTOITZ EGUNA
SARRERAKO OHARRA
Egun on Jaunaren egunean Eukaristia
ospatzera etorri zareen guztioi:
Pazko
aldiko laugarren domeka honetan, Jesus Artzain On lez ikusten dogu. Irudi honen
bidez, Jesus Berbiztuak batu, gidatu eta zaindu egiten gaituala ikusi daikegu
eta horretarako bere bizia emoten dauala, guk Bizia izan dagigun.
Este domingo, la Iglesia celebra unidas la Jornada
Mundial de Oración por las Vocaciones y la Jornada de Vocaciones Nativas, bajo
el lema: «Hágase tu voluntad. Todos discípulos, todos misioneros». La
vocación cristiana es un don de Dios que implica una llamada y una respuesta.
Cada persona tiene una vocación única e irrepetible, que se descubre en el
seguimiento de Jesucristo. La vocación cristiana se expresa de diversas formas:
al matrimonio, al sacerdocio, a la vida consagrada o al laicado. Todas estas
vocaciones son necesarias para la Iglesia y para la sociedad
Hasi
gaitezan abestuz
SARRERAKO ABESTIA “Abestu dagigun danok misterio...”
ABADEAREN AGURRA
Jesus, gure
Artzaina, gure Bidea, Egia eta Bizia, egon bedi
zuekin.
Jaunaren izenean batu gara. Bera gure artean dago, bere herria maitasunez eta
samurtasunez zuzentzen dauan Artzain On lez.
Ospatu dagigun pozez gainezka bokazino deia egiten deuskun pazkoko domeka honetako
eukaristia.
URAZ TXIPRIZTINTZEA
Eukaristia
hasterakoan, eskatu deiogun Jaungoikoari gure bateoan jaso genduan eta orain,
uraz txipristinduz, oroitzen dogun bere maitasun eta fedearen grazia barritu dagiala
gugan.
Abestia: “Hartuko dogu ura...”
Que Dios todopoderoso nos purifique del pecado y, por la celebración de
esta Eucaristía, nos haga dignos de participar del banquete de su Reino. Amén.
HITZAREN LITURGIA
ApEg 4, 8-12:
Jerusalengo
agintariek lehenengo Elizearen abotsa isildu nahi dabe; baina Pedrok, Espiritu Santuaren
indarrez, Jesus berbiztuaren autormena egiten
dau.
El
apóstol Pedro anuncia que sólo Cristo puede salvarnos. Hoy también, nuestra
Iglesia necesita cristianos que sigan anunciando que la
salvación viene de Dios, por medio de Jesucristo.
Erantzun-Salmoa: 117. Salmoa
Salmisteaz
bat eginik adierazi dagigun gure esker ona, Jaunaren maitasuna betikoa dalako.
La
muchedumbre se maravilla de lo que ha oído: ¡ ha sido un milagro patente! Por
eso canta sin cesar : “eterna es su misericordia”
"Kanta Jaunari kantu barri egin ditu-ta hainbat harrigarri"
1 Jn 3, 1-2:
Joanek,
Jesusen ikasle kutunak, esango deuskunez, Jaungoikoaren seme-alaba maite maiteak
gara. Entzun dagiguzan pozik haren berbak.
Por
el amor del Padre somos hijos de Dios. Llegaremos a la plenitud cuando le
veamos a Él, tal cual es.
Jn 10, 11-18:
Jesús es el Buen Pastor que
hace oir su voz salvadora. Tenemos que crear en nuestra sociedad espacios donde
esta llamada pueda ser oída.
Prestau
gaitezan Jesus Artzain Onaren berbak entzuteko. Eta, goratu dagigun Jaungoiko
Aita, "Aleluia" abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Egin
deiogun otoitz Aitari Jesus berbiztuaren bitartez.
-
Gure Elizbarrutiaren alde: Espirituaren indarraz,
Jaungoikoaren Berban konfiantza osoa izan dagian eta Jaunaren Barri Ona adoretsu iragarri dagian. Egin dagigun
otoitz.
-
Para que quienes se sienten llamados por Dios a una especial
consagración, no tengan miedo y respondan con firmeza y confianza. Egin
dagigun otoitz.
-
Ante la realidad compleja que vivimos, el Señor ilumine y dé fortaleza
a quienes van a ser elegidos para gobernar y dirigir, a fin de que busquen con
honestidad el bien común, cuidando especialmente de las personas más débiles y
pobres, promoviendo que entre todos hagamos una sociedad justa y fraterna.
Egin dagigun otoitz.
-
Pazko honetan bateoa edo lehenengo jaunartzea
hartuko daben umeen alde. Familiek zein kristau alkarteak euren kristau
sarbidean aurrera egiten lagundu deiegun. Egin dagigun otoitz.
Jauna,
gure Jaungoikoa, entzun Aita maitasunez gure otoitza; egizu, zure Semeari
jarraituz, zure borondatea gero eta zintzoago bete dagigula. Jesukristo gure
Jaunaren bitartez.
OHARRA
AZKEN AGURRA
Gizon-emakume guztiei bere Bizia eta Salbamena
eskeintzen deutsez Jesus Artzain Onak. Baina askok eta askok oraindik ez dakie
hori, ez dabe ezagutzen Jesus. Meza honetan alkartu gareanok, barrion horren mezulari izan gaitezala.
“Nadie
tiene amor más grande que el que da la vida por sus amigos” . Esta norma,
que Cristo realizó en plenitud,
es para nosotros el mandamiento nuevo. Así, siguiendo el ejemplo del Maestro, la
vida de los cristianos será don de sí mismos para que los demás puedan ser más
libres.
Zeru-lurren Erregina