Egilea: Bego Aristondo Testua: Miguel Ángel Mesa Irudiak: Fano Euskeratzailea: Aitor Etxebarria
Zorionekoak,
ahoan irribarrea daukeela egiten dabenak garizumako bidea; eta euren
bihotzaren erditik neurri bako poza borborka ernetan dala sentitzen
dabenak.
Zorionekoak
garizuman eta eguneroko bizitzan barau egiten dabenak; kontsumoaren,
telebistako zabor programen, kritiken eta arduragabekeriaren barau.
Zorionekoak
ahalegintzen diranak euren eguneroko bizitzan euren harrizko bihotza
biguntzen; bide emoteko sentikortasunari, samurtasunari, errukiari,
konponbideak dakartzan hasarreari.
Zorionekoak sinisten dabenak parkamena dala mundu adiskidetu bat lortzeko, Jesusen Barri Onaren ardatzetako bat.
Zorionekoak
zaratatik eta etenbako informazio neurribakotik urruntzen diranak,
euren bihotzeko basamortuan isilunea egin, eta isilune hau bakardade
ozena bihurtzeko.
Zorionekoak
euren Jainko Aita-Amaren agintzaria gogoan daukeenak; uneoro
barriztatzen dabenak gizadi osoagandik adoretsu eta ur egoteko berbea.
Zorionekoak,
besteen zerbitzu gozagarrian erabiltzen dabezanak euren eskuak, burua,
adimena, eta oinak; krisialdirik latzenaren erdian ere, biztueraren
itxaropena mantentzen, eskeintzen eta banatzen deutsienak munduko
baztertu, zapaldu eta babesgabe guztiei.
Orduantxe erneko da, bai, Pazko-lorea, garizumako bidearen amaieran.