Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
GARIZUMAKO III. DOMEKEA – B
HITZA
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on eta ondo etorri Eukaristiaren ospakizun honetara.
Gaur hasten dogun
hirugarren aste honek aukera barria izan gura dau guztiontzat; Pazkorako
bihozbarritze bidean, Jaungoikoak beste urrats bat emoteko eskeintzen deuskun
aukerea. Jainkoaren ordez sasi-jainkoak jarri doguz gure bizitzetan. Jainkoari
eskatu deiogun, Bera izan daitela gure Jaun bakarra.
Gaur, HITZA dogu ardatz. Jaunaren HITZA gure argia, gure
bidea, gure bizia abesten dogu sarritan.
Kristau alkartean BIBLIA dogu ardatz egunero eta
ospakizun guztietan. Biblia alkarte osoa gidatzen dauan hitza da, iluntasunean
argitzen dauan kriseilua, fedea eta bizitza batera bizitzera eroaten gaituen
HITZA.
Hasi gaitezan, "Zure
aurpegi bila..." abestuz.
BATZAR
BURUAREN AGURRA
Errukitsua
dan, bere aurpegia Jesusengan erakusten deuskun eta pertsona bakoitza etenbarik
bilatzen dauan Jaungoiko gure Aita egon bedi zuekin.
DAMU
OTOITZA
·
Zure
aurrean sasi-jainkoak sortu barik, leialtasunean bizitzeko dei egiten deuskuzu.
Erruki, Jauna.
·
Kurutzeko
erabateko eskeintzan zure jakituria eta haunditasuna erakusten deuskuzuz.
Kristo, erruki.
·
Txiroen
aldeko zuzentasun eta maitasunean adierazoten dan gurtza jasotzen dauan tenplu
barria zara. Erruki, Jauna.
HITZAREN LITURGIA
Ex 20, 1-17:
Jaungoikoak
bere herria Egiptoko esklabutzatik askatu dau. Gure Jainkoa Jainko askatzailea
dogu. Hortik
sortzen da Jaungoikoaren eta gizonen arteko maitasunezko alkartea.
Erantzun-Salmoa: 18. Salmoa
Abestu dagigun, bizitzarako argi jakun Jainkoaren legea
"Bai, maite dodala, Jauna, zure legea..."
1 Kor 1, 22-25:
San Paulok gogoratuko deusku, esklabu egoeratik bere
herria askatu dauan Jaungoikoak Jesukristoren makaltasunean agertzen dauala
bere indarra.
Jn 2, 13-25:
Jesusek gaurko ebanjelioan erakutsiko deusku elizea
otoitz-etxea dala, Jaungoikoagaz alkartzeko lekua. Eta ez Haregaz sal-erosketan
ibilteko tokia..
Goratu daigun gure artean dagoan eta berba egingo deuskun
Jauna, "Aintza, Jesus, Zuri beti..."
abestuz.
JAINKO
HERRIAREN OTOITZA
Gure
Aita Jaungoikoak bere seme-alaben otoitza beti onartzen dauala jakinda,
konfiantza beteaz dinotsogu: AITA, ENTZUN EIGUZU.
·
Kristoren Elizearen alde: Jaungoikoaren HITZA
benetan zoriontsu izateko bidea zein dan gogoratuz, behartsuen eta txikien
zerbitzari izan daitela; maitasuna eta zuzentasuna bultzatu dagizala munduan. Egin dagigun
otoitz. AITA, ENTZUN EIGUZU.
·
Emakumeen
alde, batez ere mesprezatuta edo baztartuta dagozanen alde euren duintasuna
lortzeko urratsak emon daitezan bai erakunde eta gu guztion artean. Egin
dagigun otoitz. AITA, ENTZUN EIGUZU.
·
Gure
munduaren alde. Ausardiaz, gure erosotasuna salatuko daben eta Barri Onaren
eskakizunak gogoratuko deuskuezan abots profetikoak egon daitezan. Egin dagigun
otoitz. AITA, ENTZUN EIGUZU.
·
Gu
guztion alde; Jaungoikoaren Hitzari leial izanik, Jainkoaganako bide izan
gaitezan gure ingurukoentzat. Egin dagigun otoitz. AITA, ENTZUN EIGUZU.
Zeuk
dakizu, Jauna, gure beharrizanen barri. Onartu orain aurkezten deutsaguzanak
zure Seme Jesukristoren eskeintza eta testigantzaren bitartez, errege...
BAKEAN
Ez izan, bada, bildur: zuek txori guztiek baino gehiago balio dozue. Mt
10,31
Jainkoak gugan daukan konfiantza maitagarriaz,
bakez eta bakegile, kanta daigun
Laborari ta langile,
Sinestedun ta bilatzaile,
Bidez-bide, kalez-kale,
Izan gaiten bakegile!
JAUNARTZE
OSTEAN
Txori kantari
OHARRAK
Martxoak 5 martitzena, Agustin Ortiz: Garizumako gogoeta.
Andra Marko lokaletan, 19:30, euskeraz
Martxoak 9 zapatua, Jesus Llarena, Retiro de adviento.
San Frantzisko parrokian, 16:00
AZKEN AGURRA
Elizea Jaungoikoagaz otoitz
egiteko aparteko etxea da. Baina elizatik kanpora ere Jaungoikoagaz berba egin
geinke. Bizitzako bideetan zehar ere, jakin dagigula Jaungoikoagaz aurkitzen.
GARIZUMAKO III. DOMEKEA - B
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, eta ondo etorri Eukaristiaren ospakizun
honetara.
Garizumako
hirugarren domekea ospatzen dogu. Gaur hasten dan hirugarren aste honek aukera
barria izan gura dau guztiontzat; Pazkorako bihozbarritze bidean, Jaungoikoak
beste urrats bat emoteko eskeintzen deuskun aukerea.
Hoy, queremos resaltar la PALABRA que transmite vida. La
Biblia es palabra de Dios. Es candil que ilumina en medio de la oscuridad, es
la palabra que guía a toda la comunidad. La Biblia es como la lluvia que hace
crecer las semillas del amor y la alegría.
Dejémonos interpelar por Cristo que nos invita
a escuchar su mensaje de salvación, y dejémosle que sea Él nuestro único Señor,
él único que nos puede hacer libres.
Hasi gaitezan, "Zure
aurpegi bila..." abestuz.
BATZAR
BURUAREN AGURRA
Errukitsua
dan, bere aurpegia Jesusengan erakusten deuskun eta pertsona bakoitza etenbarik
bilatzen dauan Jaungoiko gure Aita egon bedi zuekin.
DAMU
OTOITZA
·
Zure
aurrean sasi-jainkoak sortu barik, leialtasunean bizitzeko dei egiten deuskuzu.
Erruki, Jauna.
·
Kurutzeko
erabateko eskeintzan zure jakituria eta haunditasuna erakusten deuskuzuz.
Kristo, erruki.
·
Txiroen
aldeko zuzentasun eta maitasunean adierazoten dan gurtza jasotzen dauan tenplu
barria zara. Erruki, Jauna.
HITZAREN LITURGIA
Ex 20, 1-17:
Jaungoikoak
bere herria Egiptoko esklabutzatik askatu dau. Gure Jainkoa Jainko askatzailea
dogu. Hortik
sortzen da Jaungoikoaren eta gizonen arteko maitasunezko alkartea.
En los diez mandamientos aparece claramente esto: la
unión con Dios y el compromiso con el mundo en que vivimos.
Erantzun-Salmoa: 18. Salmoa
Abestu dagigun, bizitzarako argi jakun Jainkoaren legea
En este salmo proclamamos que Dios tiene palabras de vida
eterna. Su voluntad es para nosotros: amor y salvación.
"Bai, maite dodala, Jauna, zure legea..."
1 Kor 1, 22-25:
San Paulok gogoratuko deusku, esklabu egoeratik bere
herria askatu dauan Jaungoikoak Jesukristoren makaltasunean agertzen dauala
bere indarra.
Lo que aparece como locura de Dios es la verdadera
sabiduría; la debilidad divina en la cruz es el sumo poder.
Jn 2, 13-25:
Jesusek gaurko ebanjelioan erakutsiko deusku elizea
otoitz-etxea dala, Jaungoikoagaz alkartzeko lekua. Eta ez Haregaz sal-erosketan
ibilteko tokia..
La actitud aparentemente anárquica de Jesús provoca el
escándalo. Pero lo que hace Jesús es inaugurar una concepción del templo
completamente nueva: ya no será un recinto de piedras que pretenden dar cobijo
a Dios, sino la presencia de Dios entre hombres y mujeres, en la persona de
Jesús resucitado.
Goratu daigun gure artean dagoan eta berba egingo deuskun
Jauna, "Aintza, Jesus, Zuri
beti..." abestuz.
JAINKO
HERRIAREN OTOITZA
Gure
Aita Jaungoikoak bere seme-alaben otoitza beti onartzen dauala jakinda,
konfiantza beteaz dinotsogu: AITA, ENTZUN EIGUZU.
·
Kristoren Elizearen alde: Jaungoikoaren HITZA
benetan zoriontsu izateko bidea zein dan gogoratuz, behartsuen eta txikien
zerbitzari izan daitela; maitasuna eta zuzentasuna bultzatu dagizala munduan. Egin dagigun
otoitz. AITA, ENTZUN EIGUZU.
·
Emakumeen
alde, batez ere mesprezatuta edo baztartuta dagozanen alde euren duintasuna
lortzeko urratsak emon daitezan bai erakunde eta gu guztion artean. Egin
dagigun otoitz. AITA, ENTZUN EIGUZU.
·
Por nuestro mundo: para
que nunca falten voces proféticas que, con valentía, denuncien nuestra comodidad
y nos recuerden el camino a seguir según el Evangelio. Egin dagigun otoitz.
AITA, ENTZUN EIGUZU
·
Por nuestra comunidad
parroquial, para que fiados de la Palabra de Dios nos esforcemos en potenciar
relaciones de acogida, de respeto y de entrega. Egin dagigun otoitz. AITA,
ENTZUN EIGUZU
Zeuk
dakizu, Jauna, gure beharrizanen barri. Onartu orain aurkezten deutsaguzanak
zure Seme Jesukristoren eskeintza eta testigantzaren bitartez, errege...
BAKEAN
Ez izan, bada, bildur: zuek txori guztiek baino gehiago balio dozue. Mt
10,31
Jainkoak gugan daukan konfiantza maitagarriaz,
bakez eta bakegile, kanta daigun
Laborari ta langile,
Sinestedun ta bilatzaile,
Bidez-bide, kalez-kale,
Izan gaiten bakegile!
JAUNARTZE OSTEAN
Txori kantari
OHARRAK
Martxoak 5 martitzena, Agustin Ortiz: Garizumako gogoeta.
Andra Marko lokaletan, 19:30, euskeraz
Martxoak 9 zapatua, Jesus Llarena, Retiro de adviento. San Frantzisko parrokian, 16:00
AZKEN AGURRA
Elizea Jaungoikoagaz otoitz
egiteko aparteko etxea da. Baina elizatik kanpora ere Jaungoikoagaz berba egin
geinke. Bizitzako bideetan zehar ere, jakin dagigula Jaungoikoagaz aurkitzen.
Que esta celebración nos ayude a continuar el camino
cuaresmal hacia la Pascua
"Agur, Ama,
errukiz betea”..