Páginas

viernes, 10 de febrero de 2012

Garizuma 2012



Juan Mari Uriarte gotzaia eta Arantxa Jaka izango dira aurten hizlariak Arratiako Elizak eratutako hitzaldi zikloan Garizuma dala-eta. Sarrera librea. Erdu!



Iazko arrakastea ikusita Arratiako Elizak aurten ere antolatu dau garizuma aldirako egitarau erakargarri bezain sakon bat.

Otsailaren 22an, Hauts egunaz hasiko da garizuma aurten. Parrokia bakoitzak ordutegi berezia izango dau, bere ohiturei jarraituz, baina ohikoa danez, ekintza batzuk era bateratuan antolatu dira, Igorreko parrokiko lokaletan.


 Arantxa Jaka: Pausoz pauso… pazkotik bizi


Donostian jaio, agustindarra da. Berau dogu Bizkaiko abadeei gogo jardunak zuzentzen lehen andrazkoa. Irakaslea, lekaime kontenplatiboa Aretxabaletako monastegian gaur egun. HEMEN erlijio gogoetarakoaldizkari euskaldunean erredakzio kontseiluko kidea da eta hainbat hitzaldiemon, erretiro zuzendu eta artikulu idatzi dau. Martiaren 2an, barikuan.








Donostiako gotzai ohia, hizlari aparta, jende askok ezagutzen dau Bizkaiko gotzai laguntzailea zanean Arratiako parrokiak bisitatzen. Gaur egun ere etorten da mendira eta paseoan noiz behinka.

Aznar Espainiako presidentea zala bitartekari lanak egin zituan ETA eta gobernuaren artean. Urretik jarraitu dau gai hau eta bere idazkiak kontuan hartzekoak dira. Oraingoan berba egitera etoriko da gogoeta honetan sakonduz giro barri itxaropentsu honetan. Martiaren 23an, barikuan.

 




Asis sarea: otoitzaldiak

Urte bete daroa mugimendu honek Arratian, hilero batzen dala Igorren. Jatorri frantziskotarra dauka eta mundu guztian zabaldurik dago. Laikoen mugimendua da, barruko bizitza eta kristau espiritualitatea batuz, ebanjelioan oinarrituta. Euren eguneroko bizitzan frantziskotarren espiritualtasuna ezagutu edo partekatu nahi daben lagunen sare irekia da. Batzar bi izango ditu garizuma honetan, biak barikuz : otsailaren 24an eta martiaren 30ean.


Tokia eta ordua: barikuetan danak, arrastiko 7etan, Igorreko parrokiko lokaletan.

Oharra: Arratiako parrokiaren batetan hitzaldi egunetan hiletarik balego, hiletaren ordua aurreratu egingo litzateke.

Informazio zabalagoa: www.arratia.tk