Páginas

martes, 30 de enero de 2024

Urtean zeharreko 5. domekea B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.


Irakurgaiak euskeraz.







URTEAN ZEHARREKO V. DOMEKEA - B

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on, Jaunaren Egunean, Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

            Nazareteko Jesus hasi zanean Jordan ibai-ertzean, Jaungoikoaren Erreinua iragarten, aparteko poz-giroa, eta itxaropentsua sortu eban bere inguruan.

            Zapalduta egoan herri haretan, hainbat eta hainbat txiro eta baztertuta aurkitzen ziran gizarte haretan, Jesusek argi barri bat biztuten dau: geisoak osatzen, bihotzak onbideratzen, Jainkoaren maitauna oihukatzen.

 

            Fededunoi, Eukaristia ospatzera etorri garanoi, mezu bat iragarriko deusku gaurko liturgiak: Jesus dala gure Jaun eta Jaungoikoa, Bera dala gure bizitzearen zentzuna.

 

            Prestau gaitezan, ospakizun honetan, Jesusegaz aurkitzeko eta bere argiz eta indarrez bizitzako arazoen erdian aurrera egiteko.

 

            "Goazen alkarturik..."

 

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok: Jesus gure Salbatzailearen aurrean, apaltasunez autortu dagigun gure pekatua:

 

            - Jesus Jauna, gaixoen osasuna zareana. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, gose diranen itxaropena zareana. KRISTO, ERRUKI.

 

            - Jesus Jauna, pekatarien poza zareana. ERRUKI, JAUNA.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

 

Job 7, 1-4. 6-7:

 

            Joben liburuan agertzen jakun gizonaren egoerea ez da bape atsegina: zenbat tristura eta atsekabe. Jaungoikoak bakarrik askatazen gaitu egoera latz horretatik.

 

Erantzun-Salmoa:146. Salmoa

 

            Salmo honetan, Jainkoa gurekin dagoala, Bera dala  gure bide-lagun eta Salbatzailea abesten dogu.

 

  "Gora Jainkoa, egin kantu, bihotz  hautsiak bizten ditu."

 

 

 

 

1 Kor 9, 16-19. 22-23:

 

            San Paulok esango deusku, apostoluak ez dauala jardun behar bere onurearen bila; Barri Ona iragarten deutsenakana moldatu behar dauala, euren antzeko eginik.

 

Mk 1, 29-39:

 

            Markosen ebanjelioan, Jesus askatzaile agertzen jaku; bere bizitzea emoteraino burrukatuko dau gatxaren kontra.

 

            "Aleluia"

 

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Jauna, Zeuk esan deuskuzu: "eskatu eta emongo jatzue, deitu eta zabalduko jatzue". Apaltasun guztiaz eta uste osoz geure eskariak egitera gatortzuz:

 

-  Munduan Jesukristoren presentzia dan Eleizaren alde: bere egitekoa Ebanjelioa leialtasunez iragarri eta gizakien zauriak osatzea dala kontuan izan dagian. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            - Herri aberatsak euren egoismoa alde batera itzi, eta behartsuen alde jokatu dagien.

              ESKATU DEIOGUN JAUNARI

 

- Une honetan gaixorik dagozanak, euren inguruan dabizen persona guztiak,  Jesusen antzera era batera edo bestera gaixoen bizitza osoa zaindu dagien.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

- Hemen alkartuta gagozanon alde, garanetik eta daukagunetik alkarbanatzen ikasi dagigun eta Ebanjelioan entzun dogunez, Jesusen antzera otoitza egiteko gure denpora hartu dagigun. ESKATU DEIOGUN JAUNARI. 

 

            Jaungoiko Aita, onartu egizuz gure otoitz eta erreguak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

 OHARRAK

1.- Bake bidean Ziortzara joan etorria. Emon izena autobusean joateko. Azken eguna otsailaren 11an

2.- Santa Ageda bezpera danez, gura badogu kopla honeekaz amaitu geinke:



AZKEN AGURRA

 

            Ebanjelioan agertzen jakun Jesus, gaixoak osatzen eta guztiei on egiten ibilten zan. Harengan  sinisten dogunok, antzera baten jokatzen ahalegindu gaitezela.

            Hartu daigun Jainkoaren bedeinkapena

 

“Jainkoaren Ama, Ama guztiz ona…”






   


                                

                                   URTEAN ZEHARREKO V. DOMEKEA - B

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on, Jaunaren Egunean, Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

            Nazareteko Jesus hasi zanean Jordan ibai-ertzean, Jaungoikoaren Erreinua iragarten, aparteko poz-giroa, eta itxaropentsua sortu eban bere inguruan.

            Zapalduta egoan herri haretan, hainbat eta hainbat txiro eta baztertuta aurkitzen ziran gizarte haretan, Jesusek argi barri bat biztuten dau: geisoak osatzen, bihotzak onbideratzen, Jainkoaren maitauna oihukatzen.

            Jesús crea a su alrededor un ambiente de alegría y esperanza, y enciende una luz: cura a los enfermos, anuncia el Reino de Dios, y transmite nuevas ansias de vida.

            Que esta celebración sea un nuevo encuentro con Jesús de Nazaret, que nos llama a seguir a pesar de las dificultades.

 

                        Prestau gaitezan, ospakizun honetan, Jesusegaz aurkitzeko eta bere argiz eta indarrez bizitzako arazoen erdian aurrera egiteko.

 

            "Goazen alkarturik..."

 

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok: Jesus gure Salbatzailearen aurrean, apaltasunez autortu dagigun gure pekatua:

 

            - Jesus Jauna, gaixoen osasuna zareana. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, gose diranen itxaropena zareana. KRISTO, ERRUKI.

 

            - Jesus Jauna, pekatarien poza zareana. ERRUKI, JAUNA.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Job 7, 1-4. 6-7:

 

            Joben liburuan agertzen jakun gizonaren egoerea ez da bape atsegina: zenbat tristura eta atsekabe. Jaungoikoak bakarrik askatazen gaitu egoera latz horretatik.

            Job experimenta que la vida se ha vuelto dura para él. A pesar de su dolor, conservará la seguridad de la cercanía de Dios.

 

Erantzun-Salmoa:146. Salmoa

 

            Salmo honetan, Jainkoa gurekin dagoala, Bera dala  gure bide-lagun eta Salbatzailea abesten dogu.

            Lo mismo que Job también nosotros sentimos a veces el dolor y el sufrimiento; pero sabemos que Dios nos acompaña en esos momentos.

 

  "Gora Jainkoa, egin kantu, bihotz hautsiak bizten ditu."

1 Kor 9, 16-19. 22-23:

 

            San Paulok esango deusku, apostoluak ez dauala jardun behar bere onurearen bila; Barri Ona iragarten deutsenakana moldatu behar dauala, euren antzeko eginik.

            Pablo, con un gran desinterés, sólo conserva de su función misionera el deber de anunciar el evangelio.

 

Mk 1, 29-39:

 

            Markosen ebanjelioan, Jesus askatzaile agertzen jaku; bere bizitzea emoteraino burrukatuko dau gatxaren kontra.

            El Reino de Dios ha llegado a nosotros, en la persona de Jesús. Su predicación y  sus obras dan testimonio de la cercanía del Reino.

             "Aleluia"

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Jauna, Zeuk esan deuskuzu: "eskatu eta emongo jatzue, deitu eta zabalduko jatzue". Apaltasun guztiaz eta uste osoz geure eskariak egitera gatortzuz:

 

-  Munduan Jesukristoren presentzia dan Eleizaren alde: bere egitekoa Ebanjelioa leialtasunez iragarri eta gizakien zauriak osatzea dala kontuan izan dagian. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

- Por quienes ostentan el gobierno de los pueblos e instituciones, para que sean conscientes, que han sido elegidos para promover un mundo donde haya más justicia y se minimice tanta desigualdad que existe entre los humanos. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

- Por quienes han consagrado su vida en favor de los más débiles, para que Dios les fortalezca en sus tareas y no olviden nunca que lo más importante es servir siempre y en toda ocasión. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

 

- Hemen alkartuta gagozanon alde, garanetik eta daukagunetik alkarbanatzen ikasi dagigun eta Ebanjelioan entzun dogunez, Jesusen antzera otoitza egiteko gure denpora hartu dagigun. ESKATU DEIOGUN JAUNARI. 

 

            Jaungoiko Aita, onartu egizuz gure otoitz eta erreguak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

  OHARRAK

1.- Bake bidean Ziortzara joan etorria. Emon izena autobusean joateko. Azken eguna otsailaren 11an

2.- Santa Ageda bezpera danez, gura badogu kopla honeekaz amaitu geinke:

AZKEN AGURRA

 

                        Ebanjelioan agertzen jakun Jesus, gaixoak osatzen eta guztiei on egiten ibilten zan. Harengan  sinisten dogunok, antzera baten jokatzen ahalegindu gaitezela.

           

            Todos hemos sido llamados a continuar la obra liberadora de Jesús. Demos sentido humano y cristiano haciendo de las cosas pequeñas una entrega silenciosa llena de amor.

            Hartu daigun Jainkoaren bedeinkapena

 

            “Jainkoaren Ama, Ama guztiz ona…”





URTEAN ZEHARREKO V. DOMEKEA

Goizetik gaueraino hor nabil batera eta bestera.

Joben liburutik
(Jb 7, 1-4. 6-7)


    Egun hareetan, honan berba egin eban Jobek:
«Burrukea da gizakiaren bizitza lurrean,
langilearenak lakoak haren egunak.
Esklaboak lez, kerizpea gura dau,
langileak lez, soldatea itxaroten;
baina nire zoria etekinik bako hilabeteak dira,
gau nekagarriak dagokidaz.
Oheratu orduko, esaten deutsat neure buruari:
"Noiz jagiko ete naz?"
Amaibakoa egiten jat gaua,
jirabiraka egunsentira arte.
Ehuleen anezka-tresna baino arinago doaz nire egunak,
amaitzear dagoz, haria amaitzean lez.
Gogoan izan, ene Jainko, nire bizitza arnasaldi bat dala,
nire begiek ez dabela barriro zoriona ikusiko».

Erantzun-salmoa
(Sal 146,1-2.3-4.5-6)


Goratu egizue Jauna,
bihotz-urratuak osatzen dituana.

Goratu egizue Jauna,
ona da-eta gure Jainkoari eresi egitea,
gozoa Hari jagokon gorespena emotea.
Jerusalem Jaunak eregiten dau,
Israeldik banatuak batzen.

Bihotz-urratuak Berak osatzen,
eta hareen zauriak lotzen.
Izarrak bat-banaka ditu zenbatzen,
bakotxa bere izenaz izendatzen.

Handi da gure Jainkoa, indarrez indartsu,
Harek dakianak neurririk ez dau.
Jaunak umilak jasoten ditu,
gaiztoak lurrera jaurtiten ditu.




Errukarri ni, Ebanjelioa zabaltzen ez badot.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik
(1 Ko 9, 16-19. 22-23)

    Senideok: Barriona iragarten dodala eta, ezin naz harrotu; ezinbestean dagokidan eginbeharra dot-eta hori, eta errukarri ni, Barriona iragarriko ez baneu!
    Barriona neure gogoz iragarriko baneu, mereziko neuke saria; baina nik gura izan barik ezarri deusten eginkizuna beteten badihardut, zer sari zor jat orduan? Hauxe bakarrik: Barriona dohairik iragartea, Barrionaren zerbitzutik jatorztazan eskubideez baliatu barik.
    Guztiz libre nazan arren, guztien esklabo egin naz, ahalik jente gehien Kristorentzat irabazteko. Makal diranakaz makal egin naz, makalak irabazteko. Guztiakana ahalik eta gehien egokitzen ahalegindu naz, zelan edo halan batzuen batzuk salbatzeko. Eta guztia Barrioanagaitik egiten dot, Barrion horretan neuk ere parte izan dagidan.

Harek asko osatu ebazan era guztietako gaitzetik.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
(Mk 1, 29-39)


    Aldi haretan, Jesus, sinagogaitik urten eta, Simon eta Andresen etxera joan zan zuzenean, Santiago eta Joanegaz. Simonen amaginarrebea oheratuta egoan sukarragaz; bat-batean, haretaz berba egin eutsoen Jesusi. Joan jakon Jesus ondora, eskutik hartu eta jagiarazo egin eban. Sukarrak alde egin eutsan, eta zerbizen hasi jaken.
    Arratsaldean, eguzkia sartu ondoren, gaixo eta deabrudun guztiak eroan eutsoezan Jesusi. Herri guztia batu zan ateaurrean. Eta harek gaixo asko osatu zituan, edozein zala ere hareen gaitza, eta deabru asko bota. Deabruei ez eutsen izten berbarik egiten, baekien-eta nor zan.
    Goizean goiz, oraindino ilun egoala, Jesus, herritik urten eta, bazter bakarti batera joan zan; han otoitzean ziharduan. Simon eta lagunak Jesusen bila hasi ziran eta, aurkitzean, esan eutsoen: «Jente guztia zure bila dabil».
    Harek, ostera, erantzun: «Goazen beste nonbaitera, inguruko auzoetara, horreetan ere Barriona iragartera, horretarako urten dot-eta». Holan, Galilea guztian zehar ibili zan, hango sinagogetan Barriona iragarten eta deabruak botaten.