Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
URTEAN ZEHARREKO IV. DOMEKEA - B
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on Jaunaren Egunean, Eukaristia ospatzera etorri
zareen guztioi:
Domekea Jaunaren Eguna da; eta Jaunaren familiako
gareanok, Haren ondoan alkartzen gara, bere berba santua entzuteko eta Bera
goratzeko.
Urtean Zeharreko
domeka hauetan, Nazareteko Jesus nor dan apurka apurka agertzen joango
jaku. Gaurko ebanjelioan ikusiko dogu Jesusen entzutea zelan zabaltzen doan.
Jesusi entzuten eutseenak "ikututa" gelditzen ziran. Gaurko Meza santuan,
gure bihotzak ere "ikututa" gelditu daitezala.
Egin daigun otoitz. Sartu gaitezan ospakizunaren muinean
eta Jaunak bizi barritu gaizala.
"Igandetan
elizan..."
DAMU-OTOITZA
Senideok: damutu gaitezan gure pekatuaz, gure bihotz
barrura etorri nahi dauan Jauna onartu dagigun eta misterio santuok ospatzeko
gai izan gaitezan:
- Jesus Jauna, Aitagana garoazan Bidea zareana.
ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, gizon-emakume guztiak argitzen dituan Egia
zareana. KRISTO, E.
- Jesus Jauna, mundua barriztatzen dauan Bizia
zareana. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Dt 18, 15-20:
Moisesek, bere ondoren beste profeta bat etorriko dala,
iragarten deutso bere herriari. Agintzari hau Jesusegan beteko da.
Erantzun-Salmoa: 94. Salmoa
Jesus profetaren esana entzutera deitzen deusku gaurko
salmo honek
"Entzungo al dozue gaur Jaunaren berbotsa: ez gogortu zuen
bihotza!."
1 Kor 7, 32-35:
San Paulok esango deusku Kristoren ikasle danak, edozein
egoeratan -nahiz ezkondua izan nahiz ezkongea- Jesus euki behar dauala bere
bizitzearen ardatz lez.
Mk 1, 21-28:
Jesus Jaungoikoak bialdu dauan profetea da. Kafarnaungo
sinagogan esan eta egin ebana entzun aurretik,
goratu dagigun "Aleluia"
abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: gizon-emakume guztien beharrizanak gogoan
ditugula, dei egin deiogun guztion Salbatzaile dogun Jaungoikoari:
- Elizearen alde: Jaungoikoaren Berbeak eskatzen dauan
eran bizi daitela eta Berba hori zintzotasunez iragarri dagiala gaurko
gizartean. Egin dagigun otoitz
- Bere bakea emoten deuskun
Jesukristok, gure arteko gerrak desegin eta, bake
iragankorra izan daigula eta gu guztiok bake-egileak izan gaitezela eguneroko
bizitzan. Egin dagigun otoitz
- Ezbeharrak eta injustiziak zapalduta bizi diran guztien
alde; lanik ezaren ondorenak gehien
sufritzen dituenen alde; une honetan gaixoaldi larria bizi dabenen alde. Egin dagigun otoitz
- KRISTAU ALKARTEan, eukaristia ospatzeko alkartu gareanon alde, otoitz eginez, bihotz-barrituz, konpromisoa hartuz eta
Jesusengan itxaropena izanez, adiskide eta senidez osatutako alkarte abegitsu
izateko deia entzun daigun. Egin dagigun otoitz
Jaungoiko gure Aita, onartu egizuz gure erreguak eta
lagundu egiezu edozein eratako beharrizanean dagozan zure seme-alabei.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
OHARRA
Otsailaren ospatuko dogu Bake eta adiskidetzearen eguna, Ziortzan aurten. Batan batek autobusean joan etorri gura badau, emon izena eta 10 euro sakristian. Azken eguna izena emoteko otasilaren 11an.
AZKEN AGURRA
Meza santu
honetan, ikusi dogu Kafarnaungo sinagogan Jesusek egin dauana: Jaungoikoaren
Berbea iragarri, deabrua menperatu eta gaixoa osatu dau. Orain, geuri dagokigu
zeregin horregaz jarraitzea. Aste honetan zehar, ahalegindu gaitezala
Jaungoikoaren Berbea iragarten, txarrerako indarrak menderatzen eta guztiei on
egiten.
"Alkartuta goazen..."
URTEAN ZEHARREKO IV. DOMEKEA - B
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on Jaunaren Egunean, Eukaristia ospatzera etorri
zareen guztioi:.
Urtean Zeharreko
domeka hauetan, Nazareteko Jesus nor dan apurka apurka agertzen joango
jaku. Gaurko ebanjelioan ikusiko dogu Jesusen entzutea zelan zabaltzen doan.
Jesusi entzuten eutseenak "ikututa" gelditzen ziran. Gaurko Meza
santuan, gure bihotzak ere "ikututa" gelditu daitezala.
Durante unos domingos se nos irá diciendo quién es Jesús.
Nosotros nos disponemos a encontrarnos con El, escuchando su palabra, y
tratando de seguir su camino. Dejémosle a Jesús que nos descubra nuevos
horizontes.
Egin daigun otoitz. Sartu gaitezan ospakizunaren muinean
eta Jaunak bizi barritu gaizala.
"Igandetan
elizan..."
DAMU-OTOITZA
Senideok: damutu gaitezan gure pekatuaz, gure bihotz
barrura etorri nahi dauan Jauna onartu dagigun eta misterio santuok ospatzeko
gai izan gaitezan:
- Jesus Jauna, Aitagana garoazan Bidea zareana.
ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, gizon-emakume guztiak argitzen dituan Egia
zareana. KRISTO, E.
- Jesus Jauna, mundua barriztatzen dauan Bizia
zareana. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Dt 18, 15-20:
Moisesek, bere ondoren beste profeta bat etorriko dala,
iragarten deutso bere herriari. Agintzari hau Jesusegan beteko da.
Dios continuó expresando su voluntad al pueblo por sus
profetas y sobre todo por medio de un nuevo Moisés, Jesús.
Erantzun-Salmoa: 94. Salmoa
Jesus profetaren esana entzutera deitzen deusku gaurko
salmo honek.
El salmo de hoy, nos invita a seguir con docilidad la
voluntad de Dios.
"Entzungo al dozue gaur Jaunaren berbotsa: ez gogortu zuen
bihotza!."
1 Kor 7, 32-35:
San Paulok esango deusku Kristoren ikasle danak, edozein
egoeratan -nahiz ezkondua izan nahiz ezkongea- Jesus euki behar dauala bere
bizitzearen ardatz lez.
Cada uno de nosotros debe vivir su vocación como servicio
a los hermanos, y como preparación a la venida del señor.
Mk 1, 21-28:
Después de su bautismo, Jesús
aparece ante las gentes. Manifiesta su amor y su poder liberando de todos los
males a cuantos se acercan a El.
Jesus Jaungoikoak bialdu dauan profetea da. Kafarnaungo
sinagogan esan eta egin ebana entzun aurretik, zutunduta, goratu dagigun "Aleluia" abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: gizon-emakume guztien beharrizanak gogoan
ditugula, dei egin deiogun guztion Salbatzaile dogun Jaungoikoari:
- Elizearen alde: Jaungoikoaren Berbeak eskatzen dauan eran bizi daitela eta Berba hori zintzotasunez iragarri dagiala gaurko gizartean. Egin dagigun otoitz
-- Bere bakea emoten deuskun Jesukristok, gure arteko gerrak desegin eta, bake iragankorra izan daigula eta gu guztiok bake-egileak izan gaitezela eguneroko bizitzan. Egin dagigun otoitz
- Por todos los hombres y mujeres: para que el esfuerzo por la justicia y la igualdad, prepare el camino de la fraternidad. Egin dagigun otoitz
- Por nosotros mismos, para que nos dejemos guiar por el Espíritu de Jesús, y nuestras buenas obras den testimonio de nuestra fe. Egin dagigun otoitz
Jaungoiko gure Aita, onartu egizuz gure erreguak eta lagundu egiezu edozein eratako beharrizanean dagozan zure seme-alabei. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
OHARRA
Otsailaren ospatuko dogu Bake eta adiskidetzearen eguna, Ziortzan aurten. Batan batek autobusean joan etorri gura badau, emon izena eta 10 euro sakristian. Azken eguna izena emoteko otasilaren 11an.
AZKEN AGURRA
Meza santu honetan, ikusi dogu Kafarnaungo sinagogan Jesusek egin dauana: Jaungoikoaren Berbea iragarri, deabrua menperatu eta gaixoa osatu dau. Orain, geuri dagokigu zeregin horregaz jarraitzea. Aste honetan zehar, ahalegindu gaitezala Jaungoikoaren Berbea iragarten, txarrerako indarrak menderatzen eta guztiei on egiten.
Procuremos vivir esta semana, todo cuanto Jesús de
Nazaret nos ha enseñado en su evangelio. Con su gracia iremos construyendo el
Reino de Dios. Para ello recibamos la bendición de Dios.
"Alkartuta
goazen..."
URTEAN ZEHARREKO IV. DOMEKEA
Profeta bat atarako deutset Nik,
eta neure berbak ezarriko deutsadaz ahoan.
Deuteronomio liburutik
(Dt 18, 15-20)
Honan berba egin eutsan Moisesek herriari: «Jaunak, zuen Jainkoak, ni lako profetea sortuko dau zuen artetik, herritarren artetik. Entzun berari! Horixe da, Horeb mendian baturik zengozela, Jaunari, zeuen Jainkoari, eskatu zeuntsoena: "Ez dogu Jaunaren, geure Jainkoaren, ahotsa barriro entzun gura, ezta sute handi hori barriro ikusi gura ere, hil egingo gara-eta bestela".
Orduan, Jaunak esan eustan: "Ondo deritzat herriak esandakoari. Zu lako profetea sortarazoko dot herritarren artetik; neure berbak ezarriko deutsadaz ahoan eta Nik agindutakoa esango deutse. Profeteak nire izenean adierazoko dituan berbak onartuko ez dituanari, Neuk eskatuko deutsadaz kontuak. Baina Nik agindu bako berbea nire izenean adierazotera ausartzen dan profetea edota jainko arrotzen izenean berba egiten dauana, hil egingo dabe"».
Erantzun-salmoa
(Sal 94,1-2.6-7abc.7d-9)
Entzungo al dozue gaur Jaunaren berbea:
«Ez gogortu zuen bihotzak».
Zatoze, pozez oihu deiogun Jaunari,
txalo deiogun salbamen dogun Harkaitzari.
Hurreratu gakiozan aurrera esker-kantuekin,
jai degin deiogun txalo eta eresiekin.
Zatoze, ahuspez jauretsi dagigun,
egin gaituan Jaunari belaunikatu gakiozan.
Bera da-eta gure Jainkoa,
gu, barriz, Haren larreko herria,
Haren zainpeko artaldea.
Entzungo al dozue gaur Haren berbea:
«Ez gogortu zuen bihotzak Meriban lez,
Masa egunean basamortuan lez.
Zuen gurasoek han zirikatu ninduen,
Nik eginak ikusi arren, tentatu ninduen.»
Neskatileak Jaunaren gauzetan dau ardura,
Berarentzat izateko.
San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik
(1 Ko 7, 32-35)
Senideok: Zuek kezka barik bizitzea gura neuke. Ezkondubakoa Jaunaren gauzez kezkatzen da, Jaunari atsegin zelan emongo; ezkondua, barriz, munduko gauzez kezkatzen da, emazteari atsegin zelan emongo, eta bere barruan zatituta dago. Emakume ezkondubakoa eta neskatilea Jaunaren gauzez kezkatzen dira, eta gorputz eta arima Berari emonak bizi dira; ezkondua, barriz, munduko gauzez kezkatzen da, senarrari atsegin zelan emongo.
Hau zeuen onerako dinotsuet, ez zuei tranparik jarteko. Hau da gura dodana: modu egokienean bizi zaitezela, eragozpen barik Jaunari lotuak.
Itzal handiz irakasten eban.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
(Mk 1, 21-28)
Jesus eta ikasleak Kafarnaumera heldu ziran. Eta, zapatuan sinagogan sarturik, irakasten hasi zan Jesus. Jente guztia harriturik egoan haren irakazpenaz, nagusitasunez irakasten eutsen-eta, ez lege-maisuek lez.
Bazan, hain zuzen, sinagoga haretan espiritu gaiztoaren menpe egoan gizon bat, eta oihuka esan eban: «Zer dok gugaz, Jesus Nazaretarra? Gu hondatzera hator ala? Bajakiat nor hazan: Jainkoaren Santua».
Jesusek gogor eraso eutsan: «Isildu hadi eta urten gizon horregandik!» Espiritu gaiztoak astinaldi gogorra emon eutsan eta, garrasi handia eginez, urten egin eban gizonagandik.
Danak ikaraturik gelditu ziran, alkarri itaunka: «Zer dogu hau? Irakaspen barria, eta zelako nagusitasunez emona gainera! Espiritu gaiztoei ere agintzen deutse, eta obeditu egiten deutsoe!»
Laster zabaldu zan Jesusen entzutea Galilea aldeko bazter guztietara.