Gora Zu gure Jauna gora!

miércoles, 2 de enero de 2019

Jaunaren Agerkundea Epifania

Jai honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para esta fiesta.

Irakurgaiak euskeraz.

Bideoak.




 



 

  JAUNAREN AGERKUNDEA
Urtarrilak, 6

SARRERAKO OHARKIZUNA


          Jaunaren izenean egun on, Jaunaren Agerkundearen   ospakizunean parte hartzera etorri zaren guztioi:
              Jaungoikoa, bere Argia dan Jesus, gizakiok ezartzen doguzan muga guztiak gaindituz, danontzat jaio dala pozarren autortzeko eguna da. Magoen bidez zera iragarten jaku: Jesus gizon eta emakume eta herri guzti-guztientzat jaio dala.
.
Norbere barrutik atereaz eta, Jaunaren jaiotzaren egunez artzainek eta gaurko egunez Ekialdeko Magoek egin eben lez, bideari ekinez antzematen eta autortzen da Jesus.

            Hasi dagigun Eukaristia hau,  abestuz.    “Jesus munduko argia

ABADEAREN AGURRA

Gure salbamenerako jaio dan Jesus Jaunarengan agertzera emondako Jainko gure Aitaren bakea eta maitasuna, zuekin.

DAMU-OTOITZA

            Jaungoikoaren Argia Jesusengan heldu da gure bizitzara. Parkamena eskatu dagigun Argi horretatik aldentzen gaituen gauza guztiakaitik:

    Ilunak gizon-emakumeak eta herriak estaltzen dituanean, eta argia eroateko ezer egiten ez dogunean. Erruki, Jauna.
    Jaungoikoaren maitasuna merezi dogun bakarrak garala uste dogunean eta aldentzeak eta baztertzeak sortzen doguzanean. Kristo, erruki.
    Gure bizitzeko eta jokatzeko erea argi jarten dalako Argia onartzen ez dogunean. Erruki, Jauna.
           
"AINTZA"-ren aurrean

            Belengo artzain bakartiek entzun eben aingeruen kantua, gaur, munduko bazter guztietan abestuko da. Mundu osoaren abesti horretan parte hartu daigun geuk ere.

HITZAREN LITURGIA

Is 60, 1-6:

            Jerusalengo herriak egun ospetsuak biziko dituala iragarten dau Isaias profeteak: urrineko jentea jakituria bila bertara etorriko dalako. Magoak Jerusalenera heltzean beteko dira profetearen berba honeek.

Erantzun-Salmoa:   71.  salmoa 

             Salmo honek, Jesusengan emoten jakula salbamena adierazten dau. Pozez beterik abestu dagigun gure salbatzailearen agerpena.

  "Ikusi dabe lur muga danak gure Jainkoagandiko salbamena...."

Ef 3, 2-3a. 5-6:

            Jesus barri ona da guztientzat, fededunentzat eta fedebakoentzat; eta guk barri on hori zabaltzeko eginkizuna hartu dogu.

Mt 2, 1-12:

            Jaungoikoaren Semea mundura etorri zanean, askok eta askok ez eben ezagutu: Herodesek, jerusalendar askok... Baina kanpotik etorritako magoek Haregana hurreratu ziran eta gurtu egin eben. Prestau gaitezan Ebanjelioa entzuteko,  "Aleluia" abestuz.


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

Jaungoikoagandik, gurasoengandik eta Elizeagandik gutariko bakoitzak hartu dauan oparirik onena uste onez beteten gaituan fedea dogu. Eskatu deiogun orain Jaungoiko Aitari entzun dagiala gure otoitza.

·        Elizearen alde. Bere ebanjelizatze lanari zintzo jarraituz, mundu guztiko Elizea dala eta mundu guztira joan behar dauala, ahaztu ez dagian. Egin dagigun otoitz.

·        Guraso guztien alde. Fedearen doea, alkarbanatzearen balioa eta ezerk ez menperatzeko helduak izatea, euren seme-alabei azaltzen eta erakusten jakin dagien. Egin dagigun otoitz.

·        Euren lurrak eta familiak itzirik, etorkizun hobea bilatzera urrundik datozan gizon eta emakumeen alde. Gure harrera ona, gure begirunea eta gure alkartasuna izan dagiezan. Egin dagigun otoitz.

·       Arratiako Pastoral Barrutiaren alde. Jaungoikoaren Argitan bizi izanik, pertsonak onartzen eta euren artean fedearen altxorra banatzen jakin dagian. Egin dagigun otoitz.

Oración:    Jauna, emoiguzu Jesusengandik datorren eta gure bizitzak argitzen dituan zure Argia, zuzentasun eta bake bideetatik ibili gaitezan. Jesus Kristo gure Jaunaren bitartez.

           
AZKEN-AGURRA

            Senideok, agur eta ondo izan. Ez daigula ahaztu Meza santu honetan ospatu doguna: Kristo dala Jaungoikoak guztiontzat bialdu dauan Argia. Magoen antzera, fedearen izarrari jarraitu deiogula.

            "Zatoze kristauak..."












 JAUNAREN AGERKUNDEA
   Urtarrilak, 6

SARRERAKO OHARKIZUNA

          Jaunaren izenean egun on, Jaunaren Agerkundearen   ospakizunean parte hartzera etorri zaren guztioi:
              Jaungoikoa, bere Argia dan Jesus, gizakiok ezartzen doguzan muga guztiak gaindituz, danontzat jaio dala pozarren autortzeko eguna da. Magoen bidez zera iragarten jaku: Jesus, gizon eta emakume eta herri guzti-guztientzat jaio dala.
           
.           “El mundo que estaba en tinieblas ha visto la luz”. Nuestro mundo, cargado de interrogantes, necesitaba ver.  Los hombres y mujeres que surcan los espacios saben que hay un más allá. Sólo los pequeños, los elegidos de Dios pueden gritar: ¡esperanza!. Caminamos peregrinos hacia el Autor del mundo. Jesús es nuestro Hermano y Dios es nuestro Padre.

            Hasi dagigun Eukaristia hau,  abestuz.    “Jesus munduko argia

ABADEAREN AGURRA

Gure salbamenerako jaio dan Jesus Jaunarengan agertzera emondako Jainko gure Aitaren bakea eta maitasuna, zuekin.

DAMU-OTOITZA

            Jaungoikoaren Argia Jesusengan heldu da gure bizitzara. Parkamena eskatu dagigun Argi horretatik aldentzen gaituen gauza guztiakaitik:
    Ilunak gizon-emakumeak eta herriak estaltzen dituanean, eta argia eroateko ezer egiten ez dogunean. Erruki, Jauna.
    Cuando nos creemos únicos merecedores del amor de Dios, y creamos separaciones y exclusivismos. Kristo, erruki.
    Gure bizitzeko eta jokatzeko erea argi jarten dalako Argia onartzen ez dogunean. Erruki, Jauna.

"AINTZA"-ren aurrean

            Belengo artzain bakartiek entzun eben aingeruen kantua, gaur, munduko bazter guztietan abestuko da. Mundu osoaren abesti horretan parte hartu daigun geuk ere.

HITZAREN LITURGIA

Is 60, 1-6:

            Jerusalengo herriak egun ospetsuak biziko dituala iragarten dau Isaias profeteak: urrineko jentea jakituria bila bertara etorriko dalako. Magoak Jerusalenera heltzean beteko dira profetearen berba honeek.
            Todo el mundo tiene hambre de luz; la LUZ vino a nosotros, pero seguimos dirigiendo nuestros ojos cansados a las tinieblas, como si de ellas pudiera brotar “esperanza”. La Luz necesita nuestra humilde “cera” para lucir. ¿Estamos dispuestos a quemarnos?

Erantzun-Salmoa:   71.  salmoa 

             Salmo honek, Jesusengan emoten jakula salbamena adierazten dau. Pozez beterik abestu dagigun gure salbatzailearen agerpena.
            La liturgia de la Iglesia ha escogido este salmo para la fiesta de Epifanía. Posiblemente, al decir “que se postren ante él todos los reyes, y que todos los pueblos le sirvan” piense en el texto de la adoración de los Magos.
  "Ikusi dabe lur muga danak gure Jainkoagandiko salbamena...."

Ef 3, 2-3a. 5-6:

            Jesus barri ona da guztientzat, fededunentzat eta fedebakoentzat; eta guk barri on hori zabaltzeko eginkizuna hartu dogu.
            Todos tienen derecho a la luz, a ser salvados; pero Dios ha querido salvar por nosotros, a quienes se nos ha dado la gracia de recibir la LUZ

Mt 2, 1-12:

            Jaungoikoaren Semea mundura etorri zanean, askok eta askok ez eben ezagutu: Herodesek, jerusalendar askok... Baina kanpotik etorritako magoek Haregana hurreratu ziran eta gurtu egin eben.
            Los alejados - Magos – se acercan;  los  llenos  de    mismos  se alejan.  Los  cercanos
-católicos -, ¿no quedaremos los últimos en el camino hacia el Señor? Benditos los intranquilos; los que saben que Dios está más allá de sus fronteras

Prestau gaitezan Ebanjelioa entzuteko,  "Aleluia" abestuz

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

Jaungoikoagandik, gurasoengandik eta Elizeagandik gutariko bakoitzak hartu dauan oparirik onena uste onez beteten gaituan fedea dogu. Eskatu deiogun orain Jaungoiko Aitari entzun dagiala gure otoitza.

·        Elizearen alde. Bere ebanjelizatze lanari zintzo jarraituz, mundu guztiko Elizea dala eta mundu guztira joan behar dauala, ahaztu ez dagian. Egin dagigun otoitz.

·       Por todos los padres y madres. Para que sepan descubrir y enseñar a sus hij@s el regalo de la fe, el valor del compartir, y la madurez para comprender que las cosas no nos pueden esclavizar. Egin dagigun otoitz.

·        Por los que siguen viniendo de lejos, hombres y mujeres que dejan sus tierras y familias buscando un futuro mejor. Para que puedan seguir recibiendo nuestra acogida, respeto y solidaridad. Egin dagigun otoitz.

·       Arratiako Pastoral Barrutiaren alde. Jaungoikoaren Argitan bizi izanik, pertsonak onartzen eta euren artean fedearen altxorra banatzen jakin dagian. Egin dagigun otoitz.

Oración:    Jauna, emoiguzu Jesusengandik datorren eta gure bizitzak argitzen dituan zure Argia, zuzentasun eta bake bideetatik ibili gaitezan. Jesus Kristo gure Jaunaren bitartez.
           
AZKEN-AGURRA

            Senideok, agur eta ondo izan. Ez daigula ahaztu Meza santu honetan ospatu doguna: Kristo dala Jaungoikoak guztiontzat bialdu dauan Argia. Magoen antzera, fedearen izarrari jarraitu deiogula.
            El Señor se nos ha manifestado. Caminemos gozosos, guiados por su luz. Él nos ayudará en momentos de oscuridad y dudas.
            "Jesus, munduko Argia..."



 
JAUNAREN AGERKUNDEA
                                                              Zure gainean agiri da Jaunaren aintza.

Isaias Profetearen liburutik
(Is 60, 1-6)

 
Jagi zaitez, argitu, Jerusalem,
badator-eta zure argia;
zure gainean agiri da Jaunaren aintza.
Begira, ilunpeak estalduta dauko lurra,
gau baltzak herriak;
zure gainean, ostera, Jauna agertuko da,
haren aintza zure gainean azalduko.
Zure argitara etorriko dira herriak,
zure egunsenti-disdirara erregeak.
Jaso egizuz begiak zeure ingurura eta ikusi:
guztiak alkartu eta zugana datoz,
urrundik datoz zure semeak,
besoetan dakarrez zure alabak.
Hori ikustean, disdiratsu jarriko zara,
bihotza zirraraz eta zabaldurik dozula,
itsasoko aberastasunak zugana etorriko dira
eta nazinoen ondasunak zuri ekarriko deutsuez-eta.
Gamelu-taldeek estalduko zaitue,
Madiango eta Efako dromedarioek.
Sabatik datoz guztiak,
urrea eta intsentsua dakarrezala,
eta Jaunari gora eta gora dinotsoela.

Erantzun-salmoa
(Sal 71, 1-2. 7-8. 10-11. 12-13)


Ahuspez gurtuko zaitue, Jauna,
atzerri guztiek.


Emoiozu, Jainko, zure auzia erregeari,
zure zuzentasuna errege-semeari.
Zaindu begi zure herria zuzentasunez,
eta zure gizajoak zuzenbidez.

Zuzentasuna garatuko da haren egunetan,
bakea ugari iretargia amatau artean.
Nagusi izan bedi itsasotik itsasoraino,
Ibaitik lehor-mugaraino.

Tarsisko eta uharteetako erregeek
ekarriko deutsoez eskuerakutsiak,
Arabiako eta Sabako erregeek opariak.
Errege guztiek dabe ahuspez gurtuko,
atzerri guztiek zerbiduko.

Onik atarako dau-eta oihuka diharduan jente xehea,
eta laguntzailerik ez dauan zoritxarrekoa.
Apalarentzat eta behartsuarentzat izango dau errukia,
salbatuko dau behartsuen bizia.


                                                                  Orain agertu izan da
                                                                  ondare beraren kide dirala atzerritarrak ere.


San Paulo Apostoluak Efesoarrei egindako epistolatik
(Ef 3, 2-3a. 5-6)


    Senideok: Jakingo dozue, ziur, Jainkoak bere grazia zuen artean zabaltzeko emon deustan eginkizuna, goi-agerpenez jakinarazo deust-eta bere asmo ezkutua, misterio hau ez jaken lehengo gizaldiei jakinarazo; orain, ostera, Espirituaren bidez bere apostolu santuei eta profetei agertu deutse Jainkoak. Eta hauxe da Jainkoaren asmo ezkutua: Barrionari esker, jentilak Kristo Jesusegaz oinordekide dirala, Haregaz gorputz bat bera osotzen dabela eta agintzari beraren partaide dirala.

                                                                  Erregea gurtzera gatoz sortaldetik.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
(Mt 2, 1-12)

 
    Jesus Judako Belemen jaio zan Herodes erregearen sasoian. Aldi haretan Mago batzuk etorri ziran sortaldetik Jerusalemera, itaunka: «Non da jaiobarri dan juduen erregea? Haren izarra ikusi dogu sortaldean eta Bera gurtzera gatoz».
Barri honegaz larritu egin zan Herodes erregea, eta Jerusalem guztia haregaz batera. Orduan, abadeburuak eta lege-maisuak  baturik,  Mesias non jaiotekoa zan itaundu eutsen. Hareek erantzun eutsoen: «Judako Belemen, honan idatzi eban-eta profeteak:
 "Eta zu, Judako Belem,
ez zara, ez, Judako urietan txikiena;
zugandik urtengo dau-eta buruzagiak,
nire herri Israelen errege izango danak"».
    Orduan Herodesek, Magoei isilka dei eginik, izarra noiz agertu jaken jakin eban zehatz. Ondoren, Belemera bialdu zituan, esanez: «Zoaze, eta jakin arduraz umearen barri, eta, aurkitzen dozuenean, esaidazue niri, neu ere gurtzera joan naiten». Hareek, erregeari entzun ondoren, joan egin ziran. Eta bat-batean, sortaldean ikusitako izarra aurretik jarri jaken, umea egoan lekuaren gainean gelditu arte. Izarra ikusi ebenean, berealdiko poza hartu eben. Etxean sarturik, umea ikusi eben, Maria bere amagaz, eta, ahuspezturik, gurtu egin eben. Ondoren, euren kutxak edegita, erregaluak emon eutsoezan: urrea, intsentsua eta mirrea.
    Gero, Herodesegana ez bihurtzeko albistea amesetan harturik, beste bide batetik joan ziran euren lurraldera.