Aurten
be etorriko dira Errege Magoak Bediara. Traktorean helduko dira
plazaraino, eta han frontoi bete jente eukiko dabe itxaroten, aurretik
plazan txokolatea hartuta. Herriko talde eder batek orduko bizimodua
itxuratzeko antzerkitxua egingo dau: jentea zelan bizi zan, lanbideak
eta.
Eta baita be Jesusen jaiotza eta erregeak edo magoak bera gurtzera joatea be.
Horren ostean, ume guztiek euki eben aukerea errege magoakaz egoteko, euren
kartak emon, opariak eskatu, onak izan diran edo ez esan…
Beleneko herritar batzuk |
Igone Etxebarria
Petrikiloa klienta bategaz berbetan |