Páginas

viernes, 30 de diciembre de 2011

Androkanto: 40 urte eta bizi bizirik

Entzun nahi duenentzat
hamalau Gorkaren
Gorkaren irudiak salatzen.
Hamalau atetikan karrasi,
hamalau harri ixilik bilutsik.


Datorren urtean, 2012.ean hain zuzen ere, datorren urtean beteko dira berrogei urte Androkanto kanta grabatu ebela Oskarbi taldeak. Arin eta bizkor doa denpora. Urteak eta urteak. Kantak bere indarra mantentzen dau. Arantzazu, Oteiza, erlijio gaiak eta herri baten izan nahia. Omenaldi txiki lez hona letra eta doinua. Hastera doan urtean ere osasunez lan egin daigun Jesusen Erregetzaren alde herri honetan sustraiturik, herri guztiei zabalik, artez, humorez, poesia otoitz eginaz eta otoitza poesia.

Ahí viene 2012… Y que el año nuevo que llega traiga a todas/os la presencia amiga del Dios de la Vida que quiere libertad, solidaridad, justicia en el camino concreto de la historia: con personas nuevas, grupos nuevos, estructuras nuevas, con creatividad
Fin y comienzo de año es también tiempo de parar un poco..., para empezar el nuevo año con más entusiasmo, en las posibilidades que tenemos. (Adital zerbitzutik hartutako hitzak)





Entzun nahi duenentzat
hamalau Gorkaren
Gorkaren irudiak salatzen.
Hamalau atetikan karrasi,
hamalau harri ixilik bilutsik.
Harriaren hutsetik oihuka,
harriaren tartetik kantari,
nora zoazte gogorrak
oharrak aitu gabe?

Orain bertan bota det
altzairuzko zintzela
kanta zaharren artean.
Hau gure herri maitea,
hau gure herri torpea
bar-barren daukaguna,
hemen geldituko naiz
aldi luze ilun hontan.

Burni harri herria
Aloñako irudia
biltzar baten josiak (Bis)
Galtzen badugu euskara
ama goi mendikoa
galdu dugu estiloa.
Noiz arte dago Jonas
balearen sabelan?

Harri kanta ixilean
goien dira oihuka
hamalau igarleak (Bis)
Androkanto sigo kantan
balet baten kantata
hilbeltzaren egun bat
balet bat dantzatzeko
hamalau atetikan.

Hartu behar dut zintzela
kanta zaharren baimena
noiz arte ez dakiat (Bis)
Hau nire herri maitea
hau nire herri torpea.
Gaur ez da igandea
ez da ere osteguna
udaberri atsaldean.

Noiz arte, noiz arte
noiz arte lozorroan,
noiz arte iji-ajan?
Nortasuna galduta
ez dugu behin ere ikasten
arima malda beheran
arima behin galduta
nor gera euskaldunak?