Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
Bideoa.
ABENDUALDIKO III DOMEKEA (B)
Caritasen
kanpaina “HATOR. ESTÁS EN CASA”
SARRERAKO OHARRA
Egun on, Jaunaren Egunean, Eukaristia ospatzera etorri
zareen guztioi:
Gero
eta hurrago ditugun Gabonetara goaz. Alaitasunera gonbidatzen gaitu gaurko liturgiak. Jaunaren etorrerea gainean
dogu-ta. Badator egunsentia, badator
argia. Joanek argi esaten deusku bera
ez dala argia, argiaren autormena
egin behar dauena baino.
Gabonetako atari
honetan baita, Caritasek gogorarazten deusku, guztion lurra den, etxe berean
bizi dan giza familia garela. Horregaitik, familia unibertsal horretatik ospatu
gura doguz Gabonak. “HATOR. ESTÁS EN CASA” Behin eta barriro, kristau alkarte abegitsu eta inklusiboak
izatera deituak gara. Hurkotasuna, horixe aste honetako gaia.
Zabaldu deioguzan ateak poz emoile dogun Jainkoari.
Agertu dagigun sentitzen dogun poza gure hitzez, gure keinuz eta gure jarreraz.
Gure alaitasuna kutsakorra izan dadila.
ABESTIA
Alaitasuna lurrean….
BATZARBURUAREN AGURRA
Salbatzera datorren Jauna izan bedi
zuekin.
«Egon
zaiteze beti pozik Jaunagan; barriro dinotsuet, egon zaiteze pozik». San
Pauloren berba honeekin, Elizeak dei egiten deusku Abendualdiko Hirugarren
Domeka hau ospatzera. “Jauna hur dago”. Hori da pozik egoteko arrazoia. Zelan
ez gara poztuko, ba, gizadiari jazo jakon gauzarik haundienagaitik? Jaungoikoa
datorkigu eta salbamena, itxaropena eta poz ikaragarria dakarskuz.
Iziotu
dagigun Abendualdiko hirugarren kandela.
Jesusek, bere argiz, argitzen gaitu.
ABENDUALDIKO HIRUGARREN KANDELEARI DAGOKION OTOITZA
Ilunetan argi bat iziotu zan,
basamortuan abots bat entzun zan.
Heldu da mezularia!
Joan Bateatzailea ez da argia, argia
iragarten deuskuna baino.
Kandela honeek biztutean, zure
argi-zuzia izan gura dogu,
argi egin dagizun.
Zatoz, Jauna, gu salbatzera!
PENITENTZI EKINTZA
Isilik,
Jaunaren aurrean, barriztau gagizala eskatzen deutsagu.
·
Sufritzen dabenei
barri ona ekartera zatozan gure anaia. ERRUKI, JAUNA
·
Bihotz urratuak
osatzera zatozan itxarondako Mesias. KRISTO, ERRUKI
·
Jaunaren
grazi-urtea iragartera zatozan Jaungoikoaren Semea. ERRUKI, J.
HITZAREN LITURGIA
Is 61, 1-2a. 10-11:
Jaunak bialduaren
egitekoa zein izango dan iragarriko deusku Isaias profeteak lehenengo irakurgai
honetan: sufritzen dauanari barri ona emon, zapalduta dagoana askatu eta
Jaunaren grazi urtea iragarri.
Erantzun-Salmoa: Lk. 1, 46...
Mesias, gure
salbatzailea etortzeak poztu egiten
gaitu. Mariak poz hori Jainkoaren ikustaldia izatean sumatu
eban eta “Magnificat” abesten dau; hau
da: Gora ta gora daukak bihotza
kantari... Guk ere bat egin dagigun
Mariaren kantuarekin
"Bedeinkatua Jauna gure
Jainkoa"
1 Ts 5, 16-24:
San Paulok
alaitasunera dei egingo deusku. Eta zergaitik alai egon behar dogun ere esango
deusku: Jaungoikoaren maitasunak ez deuskulako hutsik egingo eta salbauta
gagozalako.
Jn 1, 6-8. 19-28:
Jaunari itxaroteko
era bat, Haren berbea entzutea da.
Onartu dagigun pozez beterik berba hori, "Aleluia"
abestuz.
Homili amaieran EZAUGARRIA
Jarri Hurkotasunaren bolea.
Abestuz:
Abenduan hirugarren
Astintzeko barrenak
Azkenak lehen izango
Ta lehenak azkenak.
Argia lekuko arren
Zalantzan gabiz sarri,
Giza duintasunak dauka
Bateoan oinarri.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
«Iraun
beti otoitzean» dinosku San Paulok. Itxaropenez, Jaungoikoak bere agintzariak
beteko ditualakoan, egin dagigun otoitz.
·
Lurreko
leku guztietan zabalduta dagoan Eleizaren alde: Jesusen Barri Ona onartuz eta
bereganatuz, gogotsu, askapenaren, osatzearen eta maitasunaren Barri On hori txertatuz bizi daiten. Egin dagigun otoitz
·
Caritasen alde:
Maitasunaren seinale bizia, gizaki guztientzat duintasun eta justizia lortzeko
bideari ekinaz, itxaropenaren eta alaitasunaren sortzaile izan daiten. Egin dagigun
otoitz
·
Euren bizitzan
laztasuna bizi dabenen alde: Ingurukoen laguntzaz aurrera egiteko eta bizi-poza
lortzeko aukera izan dagien. Egin dagigun otoitz
·
Eukaristia hau
ospatzen dogunon alde: gure artera datorren Jauna onartu dagigun eta Salbatzailearen jaiotzaren jaia solidaritatez
eta alaitasunez bizi dagigun. Egin dagigun otoitz
Jainko
Jauna, behartsuen eta baztertuen Aita, entzun egizu gure otoitza, erakutsi
egiguzu zure ontasuna eta emoiguzu bihotz zabala Salbatzailearen bidea
errezteko. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.
OHARRA dirua batu aurretik.
Gaur batzen dan dirua Caritasen bidez beharrizanean
aurkitzen direnentzat izango da. Euren izenean eskerrik asko.
AZKEN AGURRA
Eukaristia amaitu dogu eta eleizatik urtetera goaz. Ez dagigula ahaztu
hemen ospatu doguna. Gure ingurura poza eroaten ahalegindu gaitezala.
Abestia; Gora ta gora daukat
bihotza nik kantari
ABENDUALDIKO III DOMEKEA (B)
SARRERAKO OHARRA
Egun on, Jaunaren Egunean,
Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:
Gero
eta hurrago ditugun Gabonetara goaz. Alaitasunera gonbidatzen gaitu gaurko liturgiak. Jaunaren etorrerea gainean
dogu-ta. Badator egunsentia, badator
argia. Joanek argi esaten deusku bera
ez dala argia, argiaren autormena
egin behar dauena baino.
La jornada de
Cáritas nos sigue recordando que somos una misma familia humana viviendo en la misma casa, un planeta
que es tierra común, plural y diversa que nos acoge con brazos de hogar. Por
eso queremos celebrar desde esa familia universal esta Navidad, recordando la llamada del Papa
Francisco a ser una “Iglesia en salida” que nos insta a ser comunidades
acogedoras e inclusivas. “HATOR. ESTÁS EN CASA” es el lema que nos propone este año cáritas. Y el tema de la semana: la
cercanía.
Zabaldu deioguzan ateak poz emoile dogun Jainkoari.
Agertu dagigun sentitzen dogun poza gure hitzez, gure keinuz eta gure jarreraz.
Gure alaitasuna kutsakorra izan dadila.
ABESTIA:
Alaitasuna lurrean….
BATZARBURUAREN AGURRA
Salbatzera datorren Jauna izan bedi
zuekin.
«Egon
zaiteze beti pozik Jaunagan; barriro dinotsuet, egon zaiteze pozik». San
Pauloren berba honeekin, Elizeak dei egiten deusku Abendualdiko Hirugarren
Domeka hau ospatzera. “Jauna hur dago”. Hori da pozik egoteko arrazoia. Zelan
ez gara poztuko, ba, gizadiari jazo jakon
gauzarik haundienagaitik? Jaungoikoa datorkigu eta salbamena, itxaropena eta
poz ikaragarria dakarskuz.
Iziotu dagigun Abendualdiko hirugarren kandela.
Jesusek, bere argiz, argitzen gaitu.
ABENDUALDIKO
HIRUGARREN KANDELEARI DAGOKION OTOITZA
Teniendo ya encendidos las dos primeras velas, se enciende la tercera.
En las tinieblas se encendió una luz, en el desierto
clamó una voz.
¡Ya llega el mensajero!
Juan Bautista no es la luz, sino el que nos anuncia la
luz.
Al encender estas tres velas queremos ser antorcha
tuya para que brilles.
¡Ven, Señor, a salvarnos
PENITENTZI EKINTZA
Isilik,
Jaunaren aurrean, barriztau gagizala eskatzen deutsagu.
·
Sufritzen dabenei
barri ona ekartera zatozan gure anaia. ERRUKI, JAUNA
·
Mesías
esperado, que vienes a curar los corazones desgarrados. K. ERRUKI
·
Jaunaren
grazi-urtea iragartera zatozan Jaungoikoaren Semea. ERRUKI, J.
HITZAREN LITURGIA
Is 61, 1-2a. 10-11:
Jaunak bialduaren
egitekoa zein izango dan iragarriko deusku Isaias profeteak lehenengo irakurgai
honetan: sufritzen dauanari barri ona emon, zapalduta dagoana askatu eta
Jaunaren grazi urtea iragarri.
Dios manifiesta su
amor y su misericordia en palabras del profeta. Siempre tenemos una esperanza,
porque Dios es el Dueño de la historia
Erantzun-Salmoa: Lk. 1, 46...
Mesias, gure
salbatzailea etortzeak poztu egiten gaitu.
Mariak poz hori Jainkoaren
ikustaldia izatean sumatu eban eta
“Magnificat” abesten dau; hau da: Gora
ta gora daukak bihotza kantari...
Guk ere bat egin dagigun Mariaren kantuarekin.
Nos unimos al canto
de María en su “Magnificat”
"Bedeinkatua Jauna gure
Jainkoa"
1 Ts 5, 16-24:
San Paulok
alaitasunera dei egingo deusku. Eta zergaitik alai egon behar dogun ere esango
deusku: Jaungoikoaren maitasunak ez deuskulako hutsik egingo eta salbauta
gagozalako.
Esta carta es una exhortación
para que, viviendo en el Espíritu, los cristianos de Tesalónica estén abiertos a
la venida del Señor. Deben ir transformándose interiormente, cultivando los
dones del Espíritu: la alegría, la plegaria y la sensibilidad a las
manifestaciones de Dios.
Jn 1, 6-8. 19-28:
Juan Bautista no
responde definitivamente a la espera del pueblo: no es el Mesías. Sólo sabe una
cosa: precede inmediatamente al que va a venir y le está subordinado.
Jaunari itxaroteko
era bat, Haren berbea entzutea da. Onartu dagigun pozez beterik berba hori, "Aleluia"
abestuz.
Homili amaieran EZAUGARRIA
Jarri Hurkotasunaren bolea.
Abestuz:
Abenduan hirugarren
Astintzeko barrenak
Azkenak lehen izango
Ta lehenak azkenak.
Argia lekuko arren
Zalantzan gabiz sarri,
Giza duintasunak dauka
Bateoan oinarri.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
«Iraun
beti otoitzean» dinosku San Paulok. Itxaropenez, Jaungoikoak bere agintzariak
beteko ditualakoan, egin dagigun otoitz.
·
Lurreko
leku guztietan zabalduta dagoan Eleizaren alde: Jesusen Barri Ona onartuz eta
bereganatuz, gogotsu, askapenaren, osatzearen eta maitasunaren Barri On hori txertatuz bizi daiten. Egin dagigun otoitz
·
Por Cáritas, para que su empeño sea constante en
motivarnos para hacer posible que luchemos por la dignidad y la justicia para
todas las personas y que así vivamos con alegría y esperanza. Egin dagigun
otoitz
·
Por quienes, en
medio de la dureza de la vida, saben transmitir a su alrededor esperanza, alegría y confianza, para
que sea valorado su esfuerzo. Egin dagigun otoitz
·
Eukaristia hau
ospatzen dogunon alde: gure artera datorren Jauna onartu dagigun eta Salbatzailearen jaiotzaren jaia solidaritatez
eta alaitasunez bizi dagigun. Egin dagigun otoitz
Jainko
Jauna, behartsuen eta baztertuen Aita, entzun egizu gure otoitza, erakutsi
egiguzu zure ontasuna eta emoiguzu bihotz zabala Salbatzailearen bidea
errezteko. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.
AVISO antes de la colecta.
La colecta de hoy será para que cáritas pueda ayudar a
personas en situación de mayor
exclusión. En su nombre muchísimas gracias por compartir.
AZKEN AGURRA
Eukaristia amaitu
dogu eta eleizatik urtetera goaz. Ez dagigula ahaztu hemen ospatu doguna. Gure
ingurura poza eroaten ahalegindu gaitezala.
Que esta fiesta de la
hermandad, en la que hemos participado, nos ayude a preparar la venida del
Salvador.
Abestia; Gora ta gora daukat
bihotza nik kantari.