Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
Bideoa.
ABENDU-ALDIKO
II. DOMEKEA - B
HASIERAKO OHARRA
Egun on, Jaunaren Egunean, Eukaristia ospatzera etorri
zareen guztioi:
Abendu-aldiko
bigarren domeka honetan Joan Bateatzaileak basamortutik argi esaten deusku:
gure jarrera pertsonal eta sozialak aldatu beharra eta Jaunari bidea
prestatzeko dei egiten deusku.
Jaungoikoaren
ametsa geure egiteko modua da: gizon eta emakume guztiok pozarren bizi dagigula
benetako askapenaren oraina eta geroa.
Hasi dagigun Eukaristia hau, alkarregaz abestuz.
ABESTIA: Zatoz, Jauna
ABADEAREN AGURRA
Zuzentasunezko estalkiaz
batu gura gaituan bakearen Jaungoikoa izan bedi zuekin.
OTOITZA, KOROAREN
BIGARREN KANDELEA BIZTEN DANERAKO
Anai-arrebok: egin dagigun
Abendu aldiko bigarren astean sarten gaituan zeinua.
Israelen itxaropena bizturik
eusten eben profetek.
Guk, ezaugarri lez, Abenduko
bigarren kandela hau bizten dogu.
Emon zure kontsolamendua,
Jauna,
eta bizturik eutsi itxaropena
gure bihotzean.
Zatoz laster, Jauna. Zatoz,
Salbatzailea!
DAMU OTOITZA
Apaltasunez, onartu dagigun gure zauriak osatuko dituan
Jaungoikoaren eta anai-arreben parkamena.
·
Jesus, munduaren argia. ERRUKI, JAUNA.
·
Jesus, Aitagana garoazan bidea. KRISTO, ERRUKI.
·
Jesus, gure bizia. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Is 40, 1-5. 9-11:
Profetak,
noizbehinka herriaren pekatuak salatu beharrean aurkitzen badira ere,
itxaropenera eta alaitasunera dei egiten egiten ere badakie. Izan ere, Jaungoikoaren azken
berbak parkamena eta bizia dira, eta ez zigorra ta hondamendia. Isaiasek gaur
alaitasunera dei egingo deusku.
Erantzun-Salmoa: 84. Salmoa
Euren herrirantza abiatu diren Israeldarren alaitasuna
eta esker-ona, geureak egiten doguz salmo honetan: gaur ere, gure askatasunerako,
eta bakerako dator Jauna.
"Jauna,
zure maitasuna erakutsi eiguzu, Zure salbamena emoiguzu..."
2 Pe 3, 8-14:
Itxaroten ditugun zeru eta lur barriak era barri baten
bizitzea eskatzen deuskue. Horixe gogoratuko deuskue San Pedroren berbak.
Mk 1, 1-8:
San Markosek, gaurko ebanjelioan, Kristoren etorrera
gertatu eban azkenengo profetearen, Juan Bateatzailearen, berba honeek gogoratu
eta azpimarratuko deuskuz: "Urratu
egizue bidea Jaunarentzat, arteztu Haren bide-zidorrak".
Jaunaren Hitza entzun aurretik, Aleluia abestu daigun.
Homili amaieran EZAUGARRIA
Jarri bigarren bolea arbolan
Abenduaren bigarren
Jon Bateatzailea
jaioko dan umearen
bide prestatzailea.
Harrokeria apaldu,
zabaldu maitasuna,
neurriz bizi, pozik
bizi,
jaso zuzentasuna.
JAINKO
HERRIAREN OTOITZA
Egin dagigun otoitz fede eta itxaropenean bat eginda, esanez:
Zatoz, Jesus Jauna!
·
Elizearen alde. Jesusen mezua giza eta gizarte errealitate barrietan
erakusteko eta sinisgarri egiteko gauza izan daiten. Egin dagigun otoitz.
·
Herrialde aberatsetako agintariek aberastasuna herri guztien artean zuzen
banatzeko jardun dagien. Egin dagigun otoitz.
· Sufritzen dagozanen alde; Jaungoikoaren maitasuna eta
ingurukoen hurkotasuna itxaropenaren iturri izan daiten eurentzat.
Egin daigun otoitz.
· Gaurko ebanjelioan esan jaku”
"Prestatu bidea Jaunari, zuzendu bidezidorrak Hari".
Gure artean dagozan desbardintasunak desagertzen ahalegindu gaitezela. Egin dagigun otoitz.
Jauna, gau ilunean, Zeu
zaitugu argi; larrialdian, Zeu zara gure indar eta atseden. Zatoz gizon-emakume
guztiak salbatzera. Jainko eta Errege bizi zara-ta gizaldi eta gizaldietan.
Amen.
AZKEN AGURRA
Senideok: Abendu-aldiko bigarren aste honetan daukagun
eginbeharra gogoan izan dagigula gure eguneroko bizitzan: harrera ona danori
eta beti.
ABENDU-ALDIKO
II. DOMEKEA - B
HASIERAKO OHARRA
Egun on, Jaunaren Egunean, Eukaristia
ospatzera etorri zareen guztioi:
Abendu-aldiko
bigarren domeka honetan Joan Bateatzaileak basamortutik argi esaten deusku:
gure jarrera pertsonal eta sozialak aldatu beharra eta Jaunari bidea
prestatzeko dei egiten deusku.
En
este segundo domingo de Adviento damos un paso más hacia la Navidad. La figura
de Juan el Bautista nos llama desde el desierto a preparar el camino al Señor,
cambiando nuestras actitudes personales y sociales.
Jaungoikoaren
ametsa geure egiteko modua da: gizon eta emakume guztiok pozarren bizi dagigula
benetako askapenaren oraina eta geroa.
Hasi dagigun Eukaristia hau, alkarregaz abestuz.
ABESTIA: Zatoz,
Jauna
ABADEAREN AGURRA
Zuzentasunezko estalkiaz
batu gura gaituan bakearen Jaungoikoa izan bedi zuekin.
OTOITZA, KOROAREN
BIGARREN KANDELEA BIZTEN DANERAKO
Anai-arrebok: egin dagigun
Abendu aldiko bigarren astean sarten gaituan zeinua.
Los profetas mantenían encendida la esperanza de
Israel.
Nosotros, como un símbolo, encendemos esta segunda
vela del Adviento.
Danos tu consuelo, Señor,
y mantén encendida la esperanza en nuestro corazón.
¡Ven pronto, Señor. Ven, Salvador!
DAMU OTOITZA
Apaltasunez, onartu dagigun gure zauriak osatuko dituan
Jaungoikoaren eta anai-arreben parkamena.
·
Jesus, munduaren argia. ERRUKI, JAUNA.
·
Jesús, camino
que nos conduce al Padre. KRISTO, ERRUKI.
·
Jesus, gure bizia. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Is 40, 1-5. 9-11:
Profetak, noizbehinka herriaren pekatuak salatu beharrean
aurkitzen badira ere, itxaropenera eta alaitasunera dei egiten egiten ere
badakie. Izan ere, Jaungoikoaren azken berbak parkamena eta bizia dira, eta ez
zigorra ta hondamendia. Isaiasek gaur alaitasunera dei egingo deusku.
La voz del profeta, que a veces denuncia el pecado del
pueblo, es hoy consuelo y esperanza.
Erantzun-Salmoa: 84. Salmoa
Euren herrirantza abiatu diren Israeldarren alaitasuna
eta esker-ona, geureak egiten doguz salmo honetan: gaur ere, gure
askatasunerako, eta bakerako dator Jauna.
El salmista, canta a Dios, que trae la paz y la salvación
a su pueblo. Unidos a él, hacemos oración pidiendo la paz y nuestra libertad.
"Jauna,
zure maitasuna erakutsi eiguzu, Zure salbamena emoiguzu..."
2 Pe 3, 8-14:
Itxaroten ditugun zeru eta lur barriak era barri baten
bizitzea eskatzen deuskue. Horixe gogoratuko deuskue San Pedroren berbak.
Si hemos comprendido lo que es la Buena Noticia del
Evangelio, estaremos deseando que se cumpla cuanto antes y por todas partes.
Mk 1, 1-8:
San Markosek, gaurko ebanjelioan, Kristoren etorrera
gertatu eban azkenengo profetearen, Juan Bateatzailearen, berba honeek gogoratu
eta azpimarratuko deuskuz: "Urratu
egizue bidea Jaunarentzat, arteztu Haren bide-zidorrak".
La buena noticia del evangelio es ésta: “Preparad los
caminos del Señor”. Estos caminos del Señor nos llevan a la libertad, a la
fraternidad.
Jaunaren Hitza entzun aurretik, Aleluia abestu daigun.
Homili amaieran EZAUGARRIA
Jarri bigarren bolea arbolan
Abenduaren bigarren
Jon Bateatzailea
jaioko dan umearen
bide prestatzailea.
Harrokeria apaldu,
zabaldu maitasuna,
neurriz bizi, pozik
bizi,
jaso zuzentasuna.
JAINKO
HERRIAREN OTOITZA
Egin dagigun otoitz fede eta itxaropenean bat eginda,
esanez: Zatoz, Jesus Jauna!
·
Elizearen alde. Jesusen mezua giza eta gizarte errealitate barrietan
erakusteko eta sinisgarri egiteko gauza izan daiten. Egin dagigun otoitz.
·
Para que los
gobernantes de los países ricos trabajen por una justa distribución de la
riqueza entre todos los pueblos. Egin dagigun otoitz.
·
Quienes
formamos esta comunidad parroquial, desde nuestra condición de bautizados tomemos
cada vez más conciencia de nuestra corresponsabilidad en la participación y
misión que Cristo ha confiado a la iglesia. Egin dagigun otoitz.
· Gaurko ebanjelioan esan jaku”
"Prestatu bidea Jaunari, zuzendu bidezidorrak Hari".
Gure artean dagozan desbardintasunak desargertzen ahalegindu gaitezela.
Egin dagigun otoitz.
Jauna, gau ilunean, Zeu zaitugu
argi; larrialdian, Zeu zara gure indar eta atseden. Zatoz gizon-emakume guztiak
salbatzera. Jainko eta Errege bizi zara-ta gizaldi eta gizaldietan. Amen.
AZKEN AGURRA
Senideok: Abendu-aldiko bigarren aste honetan daukagun
eginbeharra gogoan izan dagigula gure eguneroko bizitzan: harrera ona danori
eta beti.
Iluminados con la Palabra de este domingo de Adviento,
vamos a intentar esta semana vivir una vida de acogida sincera a Dios y a los hermanos, para ello recibamos
la bendición de Dios.
"Jaun ona, mundua salbatzera..."