Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
GIZAKIA HELBURU
SARRERAKO OHARKIZUNA
Jaunaren
izenean, egun on.
Jaunaren
Azken Afaria ospatzeko alkartuta gagoz.
Proposamen argia egiten deusku gaurko Ebanjelioak: “Zuon artean lehenengoa izan gura dauana
zeuon zerbitzaria izango da”. Bizitzara eroan behar doguz berbok.
Pertsonentzat argi izan behar dauan sinismena hartu dogu.
Jainkoak, gizon eta emakumeei itxaropena eroateko, hurrekoak, solidarioak,
alaitsuak nahi gaitu.
Gaur, era apartekoz gogoratuko
ditugu, drogaren menpean bizi diranak, euren ahalegin eta konpromisoaz
indarturik eta guztion laguntzaz gizarteratzeko aukera izan dagiela.
Parte hartu dagigun Eukaristia honetan, lagun hurkoaren
zerbitzari izateko gogo biziaz.
Jesusen begirada edo "Zein gozo ta
eder dan."
DAMU-OTOITZA
Senideok,
bihotz apalaz eta damutuaz eskatu deiogun parkamena Jaungoikoari:
-
Jesus Jauna, anaitasunean bizi izateko dei egiten deuskuzuna. ERRUKI,
JAUNA.
-
Jesus Jauna, besteen zerbitzari izaten irakasten deuskuzuna. KRISTO,
ERRUKI.
-
Jesus Jauna, danen bizia erosteko zeure bizia emon zenduana. ERRUKI,
JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Ml 1, 14b-2, 2b. 8-10:
Jaungoikoak, Malakias profetearen bidez, abadeen jokabide
gaiztoa salatzen dau: antxinako berba honeek guganaino heldu diran dei bat
dira. Entzun daiguzan arretaz.
Erantzun-Salmoa: 130. Salmoa
Jaungoikoa bihotzean gurtzen dogu.
Norbere mugak eta hutsuneak ezagutu, ta Jainkoagana bihurtzen danak, uste osoz
otoitz egiten dau.
"Zu zaitut, Jauna,
ondasuna".
1 Ts 2, 7b-9. 13:
San Paulok Tesalonikako kristinauekin hartu-emon bigun
eta gozoak izan ditu; ama batek
bere umea maite dauan lez
maite izan ditu, eurakaitik bizia emoteko prest egoteraino.
Mt 23, 1-12:
Kristau taldeko gareanoi hauxe esango deusku Jesusek
ebanjelioan: anaitasuna, alkar-zerbitzea eta apaltasuna izan behar dabela gure
jokabide nagusiak.
"Aleluia"
abestuz, goratu daigun berba egingo deuskun Jauna.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: Eliza lez alkartuta, aurkeztu deioguzan
Jaungoiko Aitari gure eskariak:
-
Eleiz artzainen
alde. Euren ministerioa zerbitzu apal eta eskuzabala izan daitela, Jainko Herria
Barri Onaren bideetatik gidatu ahal izateko. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
-
Bakearen alde. Alkarrizketa, tolerantzia eta bizikidetza izan daitezala
gizabanako eta herrialdeen arteko hartu-emonen oinarri, bakea gauzatu ahal
izateko. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI
- Gizakia Helburua sortu zanetik
lanean dihardutenen alde, drogan sartuta dagozenentzat beste errealitate
bat posible izan dadin, pertsonen aldeko apostua eginaz. ESKATU DEIOGUN JAUNARI
- Gure parrokiako
kristau alkartearen alde: sendotu daitela gure artean ALKARTE zentzua eta
emonak jakuzan dohaiak besten zerbitzuan
jarri dagiguzan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI
Jaungoiko Aita, entzun egizuz maitasunez gure otoitzak
eta isuri eiguzuz zure dohaiak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
OHARRA
Abenduaren 2an, zapatua,
ospatuko dogu Gernikaldeko Elizaren Batzar Nagusia. Berbaldia, lehentasunen
aukeraketa, otoitzaldia eta senide arteko bazkaria. Laster informazino gehiago.
Anima zaitez!
AZKEN AGURRA
Senideok: kristau lez alkartuta ospatu dogu Eukaristia;
orain kristau lez jokatu behar dogu eguneroko bizitzan: alkar maitatuz, errukior
izanez, zuzentasunaren alde jokatuz. Horrexetara bialtzen gaitu Jaunak bere
bedeinkapenaz.
"Jainko gizon eginari..."
PROYECTO HOMBRE
SARRERAKO OHARKIZUNA
Jaunaren izenean, egun on.
Jaunaren Azken Afaria ospatzeko alkartuta gagoz.
Proposamen argia egiten deusku gaurko Ebanjelioak: “Zuon artean lehenengoa izan gura dauana
zeuon zerbitzaria izango da”. Bizitzara eroan behar doguz berbok.
Estamos reunidos junto al altar. Sentimos la presencia de
Jesucristo Resucitado. Él nos anima a seguirle en su camino de servicio y
entrega no siempre fácil, pero que merece la pena seguir sus huellas. Él está
siempre con nosotros para darnos fuerza, ánimo, luz y amor.
Hoy es un día muy apropiado para recordar a tantas personas que viven
bajo los efectos de la droga y quieren salir de esa situación. Les hacemos
presentes en esta Eucaristía.
Parte
hartu dagigun Eukaristia honetan, lagun hurkoaren zerbitzari izateko gogo
biziaz.
Jesusen begirada edo"Zein gozo ta
eder dan.."
DAMU-OTOITZA
Senideok,
bihotz apalaz eta damutuaz eskatu deiogun parkamena Jaungoikoari:
-
Jesus Jauna, anaitasunean bizi izateko dei egiten deuskuzuna. ERRUKI,
JAUNA.
-
Jesus Jauna, besteen zerbitzari izaten irakasten deuskuzuna. KRISTO,
ERRUKI.
-
Jesus Jauna, danen bizia erosteko zeure bizia emon zenduana. ERRUKI,
JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Ml 1, 14b-2, 2b. 8-10:
Jaungoikoak, Malakias profetearen bidez, abadeen jokabide
gaiztoa salatzen dau: antxinako berba honeek guganaino heldu diran dei bat
dira. Entzun daiguzan arretaz.
Los que dirigen la comunidad cristiana, tienen una gran
responsabilidad; pero no sólo ellos, sino que todos somos partícipes en esa
gran corresponsabilidad.
Erantzun-Salmoa: 130. Salmoa
Jaungoikoa bihotzean gurtzen dogu.
Norbere mugak eta hutsuneak ezagutu, ta Jainkoagana bihurtzen danak, uste osoz
otoitz egiten dau.
Un hombre que es humilde, reconoce sus limitaciones.
Acude a Dios lleno de confianza y se siente seguro con Él.
"Zu zaitut, Jauna,
ondasuna".
1 Ts 2, 7b-9. 13:
San Paulok Tesalonikako kristinauekin hartu-emon bigun
eta gozoak izan ditu; ama batek bere umea maite dauan lez maite izan ditu,
eurakaitik bizia emoteko prest egoteraino.
El apóstol Pablo alaba a los cristianos de Tesalónica,
porque han aceptado la Palabra de Dios, y la cumplen.
Mt 23, 1-12:
Kristau taldeko gareanoi hauxe esango deusku Jesusek
ebanjelioan: anaitasuna, alkar-zerbitzea eta apaltasuna izan behar dabela gure
jokabide nagusiak.
Hay dos comportamientos que no se deben dar en la
iglesia: el “decir y no hacer”, y el manejarla como si fuera una propiedad
particular.
"Aleluia" abestuz, goratu
daigun berba egingo deuskun Jauna.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: Eliza lez alkartuta, aurkeztu deioguzan
Jaungoiko Aitari gure eskariak:
-
Eleiz artzainen
alde. Euren ministerioa zerbitzu apal eta eskuzabala izan daitela, Jainko Herria
Barri Onaren bideetatik gidatu ahal izateko. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
-
Por la paz en el mundo, para que las relaciones entre las personas y
entre los países se basen en el diálogo, la tolerancia,
la convivencia haciendo
posible la paz. ESKATU DEIOGUN JAUNARI
- Por los que son víctimas del hambre, del racismo, de la
droga, de la violencia y de la injusticia. Para que luchemos por un mundo más
justo, humano y fraterno. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Gure parrokiako
kristau alkartearen alde: sendotu daitela gure artean ALKARTE zentzua eta
emonak jakuzan dohaiak besten zerbitzuan jarri dagiguzan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI
Jaungoiko Aita, entzun egizuz maitasunez gure otoitzak
eta isuri eiguzuz zure dohaiak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
OHARRA
Abenduaren 2an, zapatua,
ospatuko dogu Gernikaldeko Elizaren Batzar Nagusia. Berbaldia, lehentasunen
aukeraketa, otoitzaldia eta senide arteko bazkaria. Laster informazino gehiago.
Anima zaitez!
AZKEN AGURRA
Senideok: kristau lez alkartuta ospatu dogu Eukaristia;
orain kristau lez jokatu behar dogu eguneroko bizitzan: alkar maitatuz,
errukior izanez, zuzentasunaren alde jokatuz. Horrexetara bialtzen gaitu Jaunak
bere bedeinkapenaz.
La Palabra de Dios que hemos escuchado, sea para
nosotros, luz que guía nuestros pasos a lo largo de la semana y nos de fuerza
para dar una respuesta generosa.
"Jainko gizon eginari..."