Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
Domund Misioen eguna
URTEAN ZEHARREKO XXIX. DOMEKEA - A
DOMUND “Bat Kirstogan, bat misioan”
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on Jaunaren Egunean
Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:
Jaunagaz bat egin behar dogu bere proposamenak geure
egiteko. Hauxe esango deusku gaur Ebanjelioan: Emon Zesarri Zesarrena dana eta Jainkoari Jainkoarena dana”.
Azpikeriaz etorri jakozanei erantzun eutsen Jesusek hori.
Gaur, Domund Eguna da,
Misinoen Munduko Eguna. Jesus Jaunak dei egiten deusku gure erosotasunak alde
batera itzi eta bidera atara gaitezan, oraindik Jainkoaren maitasunaren Barri
Ona ezagutzen ez dabenengana joteko. Ospakizun honetan parte hartzeak bihotza
adoretu deigula maitasun horren iragarle izan gaitezan.
Hasi gaitezan Jesusen misiolari izatearen gogoa oihukatuz
"Aditu, Jesusegaz gu gehiago gara"
DAMU-OTOITZA
Jaungoikoaren aurrean, isil-isilik eta damututa, eskatu dagigun gure pekatu guztien parkamena:
- Jesus Jauna, ur biziaren iturria zareana. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, amai barik maite gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, gugaz beti errukior agertzen zareana. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Is 45, 4-6:
Israeldarrak Babiloniara erbesteratuak izan dira. Eta, han, Jaungoiko Salbatzaileagana bihurtzen dira, barriro euren lurraldera eroan daikezan Jaungoikoagana.
Erantzun-Salmoa: 95. Salmoa
Jaunaren bideak beti dira arrigarriak, beti errukiz eginak. Horregaitik abestuten dogu salmo hau.
"Jaunari kanta ona da ta....."
1 Ts 1, 1-5b:
Paulok Tesalonikako kristinauei bere agurra egiten deutse idazten deutsen eskutitzaren hasieran. Eta pozik eta esker onez gogoratzen dau Ebanjelioa zelan zabaldu zan euren artean, Espirituaren indarrez.
Mt 22, 15-21:
Jesusek, gaurko Ebanjelioan, giza-maila eta Jaungoikoaren maila ondo bereiztuta izten ditu. Eta bakotxari berea emon behar jakola irakatsiko deusku.
Prestatu daiguzan gure gogo bihotzak Jaunaren Berbea entzuteko "Aleluia" abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: Jaungoikoagan geure uste osoa jarrita, agertu dagiguzan geure beharrizanak eta eskariak:
- Eleizan une garrantzitsua bizi dogu: SINODOA. Espirituaren eraginez Jainko Herria alkarregaz bidea egitera deituak gara. Bat egiten dogu une honetan, Espirituari zabalik egonez, Jainkoaren herri osoarentzat proposamen sendoak sortu daitezan. Egin daigun otoitz
- Eleiza osotzen dogun guztion alde. Emausko ikasleen antzera, Jesusengandik hartutako berotasunaz, Barri Onaren mezulari izan gaitezan. Egin daigun otoitz
- Beste herrietara joan diran misiolarien alde. “Bat Kirstogan, bat misioan” ausardiaz jokatuz, eguneroko bizitzan, Jainkoaren maitasunaren lekuko izan daitezan. Egin daigun otoitz
Entzun, Jaungoiko Aita, itxaropenez beterik egin deutsuguzan eskari honeek. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
OHARRA: Gaur batzen dan dirua misio lurraldekoei laguntzeko izango da. Eskerrik asko zure laguntzagaitik
OHARRAK
AZKEN AGURRA
Domund eguneko eukaristian parte hartzeak gure kristinau izatea misiolari ikuspuntutik bizitzera garoaz. Misiolari sentitu gaitezala, batez be, munduan zehar Ebanjelioa bizi egiten diharduen gizon eta emakume guztiakaz bat eginik.
"Lurreko pobreenak." edo Zure misiolari
URTEAN ZEHARREKO XXIX. DOMEKEA - A
DOMUND – “Uno en Cristo, unidas en la misión”
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on Jaunaren Egunean Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:
Jaunagaz bat egin behar dogu bere proposamenak geure
egiteko. Hauxe esango deusku gaur Ebanjelioan: Emon Zesarri Zesarrena dana eta Jainkoari Jainkoarena dana”.
Azpikeriaz etorri jakozanei erantzun eutsen Jesusek hori.
Hoy es el día del Domund, la Jornada
Mundial de las Misiones. El mismo Jesús, el Señor, nos invita a ponernos en
camino y salir hacia quienes aún no conocen la Buena Noticia del amor de Dios.
Que esta celebración nos haga arder nuestro corazón en este amor, para anunciarlo
allí donde estemos.
Hasi gaitezan Jesusen misiolari izatearen gogoa oihukatuz
"Aditu, Jesusegaz gu gehiago gara"DAMU-OTOITZA
Jaungoikoaren aurrean, isil-isilik eta
damututa, eskatu dagigun gure pekatu guztien parkamena:
- Jesus Jauna, ur biziaren iturria zareana. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, amai barik maite gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, gugaz beti errukior agertzen zareana. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Is 45, 4-6:
Israeldarrak Babiloniara erbesteratuak izan dira. Eta, han, Jaungoiko Salbatzaileagana bihurtzen dira, barriro euren lurraldera eroan daikezan Jaungoikoagana.
El Dios que nos presentan los profetas, es un Dios que
busca la libertad del hombre, y de los pueblos.
Erantzun-Salmoa: 95. Salmoa
Jaunaren bideak beti dira arrigarriak, beti errukiz eginak. Horregaitik abestuten dogu salmo hau.
En este salmo aclamamos a Dios. El está
por encima de todos. El es el “único”.
"Jaunari kanta ona da ta....."
1 Ts 1, 1-5b:
Paulok Tesalonikako kristinauei bere agurra egiten deutse idazten
deutsen eskutitzaren hasieran. Eta pozik eta esker onez gogoratzen dau
Ebanjelioa zelan zabaldu zan euren artean, Espirituaren indarrez.
El apóstol Pablo alaba la fe de los cristianos de Tesalónica, que manifiestan su fe no sólo en sus reuniones, sino en la vida de cada día.
Mt 22, 15-21:
Jesusek, gaurko Ebanjelioan,
giza-maila eta Jaungoikoaren maila ondo bereiztuta izten ditu. Eta bakotxari
berea emon behar jakola irakatsiko deusku.
Un cristiano debe caminar en la búsqueda sincera de Dios.
Entonces dará a cada uno lo que es suyo.
"Aleluia" abestu daigun.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: Jaungoikoagan geure uste osoa jarrita, agertu dagiguzan geure beharrizanak eta eskariak:
- Eleizan une garrantzitsua bizi dogu: SINODOA. Espirituaren eraginez Jainko Herria alkarregaz bidea egitera deituak gara. Bat egiten dogu une honetan, Espirituari zabalik egonez, Jainkoaren herri osoarentzat proposamen sendoak sortu daitezan. Egin daigun otoitz
- Eleiza osotzen dogun guztion alde. Emausko ikasleen antzera, Jesusengandik hartutako berotasunaz, Barri Onaren mezulari izan gaitezan. Egin daigun otoitz
- Para que los misioneros y misioneras que viven en medio de dificultades, sienten el cansancio y el desaliento cuenten con nuestra oración y nuestra ayuda material y así trabajen a fin de que se haga realidad el Reino de Cristo. Egin daigun otoitz
- Para que quienes tienen la responsabilidad de la política y del gobierno de los pueblos, sean artífices de paz, que respeten la idiosincrasia de los pueblos, que favorezcan el diálogo, sabiendo que la guerra no beneficia a nadie. Egin dagigun otoitz
Entzun, Jaungoiko Aita, itxaropenez beterik egin deutsuguzan eskari honeek. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AVISO: La colecta de hoy será destinada para misiones. Gracias por vuestra generosidad.
OHARRAK
AZKEN AGURRA
Domund eguneko eukaristian parte hartzeak gure
kristinau izatea misiolari ikuspuntutik bizitzera garoaz. Misiolari sentitu
gaitezala, batez be, munduan zehar Ebanjelioa bizi egiten diharduen gizon eta
emakume guztiakaz bat eginik.
Que nuestra labor misionera no se reduzca a un mero
recuerdo el día del DOMUND, sino que nuestra oración sea constante y nuestra ayuda
permanente.
"Lurreko pobreenak." edo Zure misiolari
Aldi haretan, fariseuek alkar hartu eben, Jesusi itaun bat eginez tranpea jarteko. Beraz, ikasle batzuk bialdu eutsoezan, Herodesen alderdikoekin, itauntzera: «Maisu, badakigu egiazale zareala eta Jainkoaren bidea behar dan lez irakasten dozula, Zuk ez deutsozu-eta begiratzen gizakiaren itxureari. Emoiguzu, bada, zeure iritzia: zilegi da Zesarri zerga ordaintzea ala ez?»

