Subsidios litúrgicos bilingües para esta fiesta.
Irakurgaiak euskeraz.
DOMU SANTU edo SANTU GUZTIEN JAIA
SARRERAKO OHARKIZUNA
Kristau familia-batzar honetara etorri zareen guztioi egun on.
Jesusegan sinisten dogun guztiok Haren familia haundia osotzen dogu. Familia honetako asko eta asko, lur honetako ibilaldia amaitu ondoren, Aitaren etxean zoriontsu bizi dira. Altaretan ez ditugu ikusten, baina Eleizearentzat "santuak" dira; eta, guztien omenez, jai egiten dogu gaur.
Horregaitik, zeruan ditugun familiako guztiekin alkartuta, pozez beterik, ospatu dagigun familiako jai haundi hau.
" Zein gozo ta eder dan.."
DAMU-OTOITZA
Hurreratu gaitezan gure pekatuak parkatzen dituan eta santutasun guztiaren sortzaile dan dogun Jaungoiko Aitagana:
- Jesus Jauna, gure ilunpe guztiak argitzen dituzuna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, mundua barriztau nahi dozuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, Santuen poza eta pekatarien itxaropena zareana. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Apk 7, 2-4. 9-14:
Pozez begiratu deiogun zeruko zoriona lortu dabenen zenbatu ezineko senideen taldeari.
Erantzun-Salmoa: 23. Salmoa
Gaurko salmo honek, Jauna goratzera gonbidatzen gaitu. Bera haundia bait da eta harrigarriak egin ditu.
"Kanta Jaunari, jai honetan,
Santu guztien ohoretan".
1 Jn 3, 1-3:
Zailtasunetan eta ezbeharretan murgilduta bizi bagara ere, ez dogu itxaropenik galdu behar. Jaungoikoak maite gaitu eta, egunen baten, bere ederrean ikusiko dogu.
Mt 5, 1-12:
Jesusek zoriontsu ikusi nahi gaitu. Eta benetako zoriontasuna lortzeko bidea eskeintzen deusku.
Haren berbak entzun aurretik, kantau daigun pozez beterik "Aleluia".
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: Santu guztiak lagun ditugula, jo dagigun Jaungoiko Aitagana, eta zuzendu deioguzan geure eskariak fede haundiz:
- Eleizearen alde: Jaungoikoak zelako maitasuna deutson ikusi dauan ezkero, zabaldu dagiala maitasun hori gure gizartean. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Bakearen alde: gizakiaren bihotzean sortu daitela alkarrenganako ongi-izatea, errespetoa, alkar laguntza, jakinik gerreak danontzat kaltea baino ez dakarrela. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Familian nahiz herrian hil jakuzan guztien alde: bizitza honetan hartu zituen neke et lanen ordain lez, izan dagiezala orain betiko atsedena eta bakea. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Eukaristia honetan alkartuta gagozan guztion alde eta geure etxekoen alde: Jesusek erakutsi deuskun zorion-bidea ezagutu, onartu eta jarraitu dagigula, gure aurretikoekin batera geu ere zoriontsu izatera heldu gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Aita ona, entzun bihotz onez, Santu guztien bidez eta euren Erregina dan Andra Mariaren bitartez aurkeztu deutsuguzan eskari honeek. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Santu guztien jaia, alkarrekin fede berean ospatu dogunok, ahalegindu gaitezela fedez bizitzen eta gure ingurukoak zoriontsu egiten.
"Zoriontsuak..."
DOMU SANTU edo SANTU GUZTIEN JAIA
SARRERAKO OHARKIZUNA
Kristau familia-batzar honetara etorri zareen guztioi egun on:
Jesusegan sinisten dogun guztiok Haren familia haundia osotzen dogu. Familia honetako asko eta asko, lur honetako ibilaldia amaitu ondoren, Aitaren etxean zoriontsu bizi dira. Altaretan ez ditugu ikusten, baina Eleizearentzat "santuak" dira; eta, guztien omenez, jai egiten dogu gaur.
Celebrar la fiesta de Todos los Santos, es alegrarse con el recuerdo de todos aquellos que han llegado al encuentro total con el Señor. Gentes de todos los pueblos y razas, gentes de todos los tiempos han entrado en la Casa del Padre
Horregaitik, zeruan ditugun familiako guztiekin alkartuta, pozez beterik, ospatu dagigun familiako jai haundi hau.
" Zein gozo ta eder dan..."
DAMU-OTOITZA
Hurreratu gaitezan gure pekatuak parkatzen dituan eta santutasun guztiaren sortzaile dan dogun Jaungoiko Aitagana:
- Jesus Jauna, gure ilunpe guztiak argitzen dituzuna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, mundua barriztau nahi dozuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, Santuen poza eta pekatarien itxaropena zareana. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Apk 7, 2-4. 9-14:
Pozez begiratu deiogun zeruko zoriona lortu dabenen zenbatu ezineko senideen taldeari.
A través de unas imágenes, el libro del Apocalipsis, nos recuerda a los santos que viven con Dios en el cielo.
Erantzun-Salmoa: 23. Salmoa
Gaurko salmo honek, Jauna goratzera gonbidatzen gaitu. Bera haundia bait da eta harrigarriak egin ditu.
Cantemos con gozo, unidos con todos los que gozan en la presencia de Dios.
"Kanta Jaunari, jai honetan,
Santu guztien ohoretan".
1 Jn 3, 1-3:
Zailtasunetan eta ezbeharretan murgilduta bizi bagara ere, ez dogu itxaropenik galdu behar. Jaungoikoak maite gaitu eta, egunen baten, bere ederrean ikusiko dogu.
San Juan apóstol, nos recuerda, que somos hijos de Dios; esto lo viviremos plenamente en el encuentro con Dios en el cielo.
Mt 5, 1-12:
Jesusek zoriontsu ikusi nahi gaitu eta benetako zoriontasuna lortzeko bidea eskeintzen
Bienaventurados... “santos” seremos si creemos en el evangelio de Cristo, sin arreglos ni componendas con nuestros propios modos de pensar. Dichoso quien escucha la Palabra de Jesús y la lleva a la práctica en su vida.
Haren berbak entzun aurretik, kantau daigun pozez beterik "Aleluia".
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: Santu guztiak lagun ditugula, jo dagigun Jaungoiko Aitagana, eta zuzendu deioguzan geure eskariak fede haundiz:
- Eleizearen alde: Jaungoikoak zelako maitasuna deutson ikusi dauan ezkero, zabaldu dagiala maitasun hori gure gizartean. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Bakearen alde: gizakiaren bihotzean sortu daitela alkarrenganako ongi-izatea, errespetoa, alkar laguntza, jakinik gerreak danontzat kaltea baino ez dakarrela. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Para que siguiendo los pasos de Jesús, como lo hicieron todos los santos, canonizados o no, intentemos vivir según las bienaventuranzas ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por todos los aquí reunidos: para que sea visible la actividad de nuestra fe, el esfuerzo de nuestra caridad y el aguante de nuestra esperanza. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Aita ona, entzun bihotz onez, Santu guztien bidez eta euren Erregina dan Andra Mariaren bitartez aurkeztu deutsuguzan eskari honeek. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Santu guztien jaia, alkarrekin fede berean ospatu dogunok, ahalegindu gaitezela fedez bizitzen eta gure ingurukoak zoriontsu egiten.
Los santos pasaron por la vida haciendo el bien, amando a Dios y a todos los hermanos desde la fe en Jesús. Ellos, ya son los bienaventurados que aceptaron vivir el espíritu de las bienaventuranzas que predicó Jesús en el Sermón del Monte. Que su visión nos ayude a todos a seguir sus huellas.
"Zoriontsuak...