Aurten bete ditu Arratiako Elizaren
Egunaren ospakizunak 25 urte. Zidarrezko ezteguak beraz. Edozein familiatan ospakizun seinalatua izaten da hau. Eta Arratiako Eliza
familia legez bizi gura dogunok ilusioz beterik ospatu gura dogu gaurkoa.
Asko aldatu da gizarte giroa eta eliz giroa 25 urteotan. Bizkaiko Eleizeak
Batzar Nagusia ospatzen ebilen, eta haren emoitza apal bat izan zan egun hau
alkarregaz ospatzea. Gaur egun beste txori hotsak entzuten ditugu, zeharo
ezbardinak, baina guk apustu ha barriztau eta indartu gura dogu parrokiz
parroki eta Arratia mailan: ebanjelioa bizi eta zabaldu Vatikano II.
Kontzilioak zabaldu zituan bideetatik.
Gizarte mailan krisi ekonomiko gogorraren
eragina gero eta nabariagoa da gure familietan, gure lanpostuetan,
Caritas Arratiako harrera gunean eta boluntarioen beharrean. Hortxe ere gure
apustua mantendu eta zabaldu gura dogu, ebanjelioaren iturritik sortzen dan
alkartasunaren ura gardenduz eta zabalduz, eta ahal balitz, gizarte
erakundeekin koordinatuz.
Eta ezin ahaztu gaurkoan, lehenengoz, egun hau ospatzen dogula ETA barik.
Zenbat otoitz ez ete dogu egin bakearen alde! Eta egin beharko dogu! Arantzazu,
Urkiola, azken urteotan Ziortza. Toki esanguratsuak bake bidean. Eta joan dan
urtean Emon argia bakeari!
Igorren bertan. Zenbat negar gure etxeetan eta familietan. Zenbat otoitz!
Bakearen ebanjelioa zabaldu gurean egin dogu ba ahaleginik! Parkamena
eskatu beharra be badogu, elizan penitentzietan, eta kalean, gure artean.
Ebanjelioari darion parkamenea gure bailaren loratu dadin adiskidetzearen
frutua emonaz.
Eskerrik asko 25 urteotan gure Eleizean lan egin daben guztiei: laiko,
praile eta moja, abadeei.
Zorionak Arratiako Eleizea maite dozuen guztioi! Jesus etxekoa izan daitela
eta gure etxea bere gustukoa.