Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
URTEAN ZEHARREKO XXV. DOMEKEA - A
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, guztioi:
Eukaristian batu gara, Jesusen agindua beteteko: “Egizue hau neure oroigarri”. Jaungoikoak bizia emon gura deusku guztioi, Bera, emoten dan maitasuna dalako. Ebanjelioan entzungo dogunez, dei egiten deusku bere mahastira joan gaitezan lan egitera.
Gaur, Mikel Azpeitia Bermeoko abadeak, 50 urte abadetu ebela ospatzen dauz, familiagaz eta alkartegaz batera. Eskerrak emoten doguz bete abade zerbitzuagaitik gure artean, Bizkaiko hainbat herri eta parrokitan.
Hasi dagigun abestuz eukaristia.
Goazen alkarturik!
DAMU-OTOITZA
Senideok: Jaungoikoak deuskun maitasunari sarritan ez deutsagu maitasunez erantzun. Apaltasunez eta damututa, parkamena eskatu dagiogun:
- Jesus Jauna, gizon-emakume guztiak salbatu nahi dituzuna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, gure hutsegiteak parkatzeko beti prest zagozana. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, Aitaren saria zaituguna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Is 55, 6-9:
Isaias profeteak Jaungoikoa
bilatzera dei egiten deusku; gure asmoak eta bideak Harenakin bateratzera.
Erantzun-Salmoa: 144. Salmoa
Gure Jainkoaren haunditasuna bere
errukian dago. Salmisteagaz batera abestu dagigun Jainkoaren on izaera.
"Erruki hutsa dogu Jauna..."
Flp 1, 20c-24. 27a:
San Paulok kartzelatik idazten deutse Filiposko kristinauei, bere barruko egoerea zelakoa dan agertuz. Jaunagaz aurkitzeko pozik dago; baina prest dago, baita ere, gelditzen jakozan indar apurrak Ebanjelioaren aldeko lanean gastatzeko.
Mt 20, 1-16a:
Sarri askotan, Jaungoikoa geure zerbitzura ikusi nahi genduke. Jaungoikoaren izatea eta jokabideak geure neurri estuetan ezin geinkez sartu.
Prestau gaitezan Jaunaren berbak
gogoz entzuteko, "Aleluia" abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: fedeak dinosku, Jaungoikoa gure bizitzan barru-barruraino sartuta dagoala. Horregaitik, uste osoz agertu daikeoguz geure beharrizanak, gurariak eta eskariak:
Munduko agintarien alde. Danon ona bilatu dagien, batez ere zuzentasunez jokatuz behartsuenen egoeraz arduratu daitezan. Eskatu deiogun Jaunari.
Mikelen alde. Bere abade zerbitzua bizi dagiala alaitasunaz eta herritar eta eleiztarrakaz batera. Eskatu
deiogun Jaunari.
Gure kristau alkarteen alde. Jesusen indarraz beteta, itxaropenerako eta alkar zaintzeko leku izan daitezan. Eskatu deiogun Jaunari.
Aita errukiorra, onartu egizuz gure eskariak; eta gure beharrizanak ezagutzen dituzun ezkero, emoiguzu zeure Espirituaren indarra. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
GURE AITA
Ezin
dogu esan “etor bedi zure erreinua” eta ezer egin barik gelditu. Erreinu hori
hemen, gure artean egiten ahalegindu behar dogu.
OHARRAK
Datorrem domekean Kurtso hasiera ospatuko dogu eguerdiko mezatan. Etorri zaitez!
Datorren astean batzen dan dirua erdibana izango da, Caritasen alde eta Pastoral Barrutiko ekintzen alde. Eskerrik asko guztioi!
AZKEN AGURRA
Eskerrak emon deioguzan Jaungoikoari sari-emoile ona dogulako eta goazen barriro ere pozik bere mahastian lan egitera: zuzena eta ona dan guztia egitera.
Azken abestia
Alkartuta
goazen
URTEAN ZEHARREKO XXV. DOMEKEA - A
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, guztioi:
Eukaristian batu gara, Jesusen agindua beteteko: “Egizue hau neure oroigarri”. Jaungoikoak bizia emon gura deusku guztioi, Bera, emoten dan maitasuna dalako. Ebanjelioan entzungo dogunez, dei egiten deusku bere mahastira joan gaitezan lan egitera.
Hoy celebramos, junto a su familia, las bodas de oro sacerdotales del Mikel Azpeitia, cura bermeano de nuestra parroquia. Damos gracias a Dios por sus 50 años de servicio sacerdotal.
Hasi dagigun abestuz eukaristia.
Goazen alkarturik!
DAMU-OTOITZA
Senideok: Jaungoikoak deuskun maitasunari sarritan ez deutsagu maitasunez erantzun. Apaltasunez eta damututa, parkamena eskatu dagiogun:
- Jesus Jauna, gizon-emakume guztiak salbatu nahi dituzuna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, gure hutsegiteak parkatzeko
beti prest zagozana. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, Aitaren saria zaituguna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Is 55, 6-9:
Isaias profeteak Jaungoikoa
bilatzera dei egiten deusku; gure asmoak eta bideak Harenakin bateratzera.
Los caminos de Dios no son los caminos de los hombres. Él
actúa siempre por amor, y nosotros actuamos muchas veces con egoísmo.
Erantzun-Salmoa: 144. Salmoa
Gure Jainkoaren haunditasuna bere
errukian dago. Salmisteagaz batera abestu dagigun Jainkoaren on izaera.
El Señor está cerca de los que le invocan. Cantemos con
el salmista, su bondad y su perdón.
"Erruki hutsa dogu Jauna..."
Flp 1, 20c-24. 27a:
San
Paulok kartzelatik idazten deutse Filiposko kristinauei, bere barruko egoerea
zelakoa dan agertuz. Jaunagaz aurkitzeko pozik dago; baina prest dago, baita
ere, gelditzen jakozan indar apurrak Ebanjelioaren aldeko lanean gastatzeko.
Pablo apóstol entrega su vida y todos sus esfuerzos para
evangelizar a sus hermanos.
Mt 20, 1-16a:
Sarri askotan, Jaungoikoa geure zerbitzura ikusi nahi genduke.
Jaungoikoaren izatea eta jokabideak geure neurri estuetan ezin geinkez sartu.
Dios nos da todo gratuitamente, porque Él es bueno y nos
ama.
Prestau gaitezan Jaunaren berbak gogoz entzuteko, "Aleluia" abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: fedeak dinosku, Jaungoikoa gure bizitzan barru-barruraino sartuta dagoala. Horregaitik, uste osoz agertu daikeoguz geure beharrizanak, gurariak eta eskariak:
Eleiza osotzen dogunon alde. Inor kanpoan itzi barik, harrera egitea, babestea, sustatzea eta txertatzea izan daizan xede. Eskatu deiogun Jaunari.
Mikelen alde. Bere abade zerbitzua bizi dagiala alaitasunaz eta herritar eta eleiztarrakaz batera. Eskatu deiogun Jaunari.
Para que nuestra sociedad reconozca a las personas migradas con sus dificultades y riquezas que pueden aportar y así construyamos una sociedad acogedora e inclusiva. Eskatu deiogun Jaunari
Para que nuestras comunidades cristianas, llenas de la fuerza de Jesús, sean un lugar de esperanza y de cuidado mutuo y de quienes sufren. Eskatu deiogun Jaunari .

goazen…