Gora Zu gure Jauna gora!

viernes, 14 de septiembre de 2018

Artea: el comercio justo se acerca este sábado

Este sábado, 15 de septiembre celebra Artea su azoka merkartea. Entre los diferentes puestos el visitante podrá acercarse al stand itinerante de comercio justo con decenas de productos.



Los vecinos de Artea y visitantes tendrán este sábado la oportunidad de adquirir productos de comercio justo y conocer los objetivos de esta iniciativa. Una mesa ofrecerá información sobre esta alternativa de producción además de poner a la venta azúcar, café y chocolate entre otros ricos alimentos.

Esta iniciativa promocionada por Cáritas Arratia en colaboración con entedidaes de comercio justo recorre distintas ferias del valle de Arratia, desde Bedia hasta Zeanuri, mes a mes.

Con iniciativas como esta y otras que se desarrollarán a lo largo del año, Cáritas quiere mostrar a la población de Arratia el significado del comercio justo, una forma alternativa promovida por organizaciones no gubernamentales y movimientos sociales que luchan por una relación justa entre productores y consumidores. Así, mediante la compra de estos productos se garantiza un salario justo para los trabajadores que han participado en la elaboración del producto y que éste haya sido creado de la forma más sostenible posible. 




Bidezko merkataritza zapatuan Artean

Datorren zapatuan, irailak 15, Arteak bere ‘Azoka Merkatea ospatzen dau. Jarriko diran postu desbardinen artean, bisitariak makina bat produktu eskainiko dituan bidezko merkataritzaren standa bisitatu ahal izango dau.

Zapatu honetan, Arteako biztanleek eta bisitariek bidezko merkataritzaren produktuak eskuratu ahal izango dabez eta, horrezaz ganera, ekimen honen helburuak ezagutu. Mahai-inguruan emongo da ekoizpenerako alternatiba honen barri eta, besteak beste, azukrea, kafea eta txokolatea lako jaki gozoak jarriko dabez salgai. 

Arratiako Caritasek bidezko merkataritzako erakundeekin lankidetzan sustatzen dauan ekimen hau Arratia bailarako azoka desbardinetan aurkezten da, Bediatik Zeanurira, hilez hil. 

Honako ekimenekin eta urtean zehar garatuko diran beste batzuekin, Caritasek bidezko merkataritzaren esangurea ezagutzera emon gura deutse Arratiako biztanleei: ekoizle eta kontsumitzaileen arteko hartu-emon zuzenago baten alde burrukatzen daben gobernuz kanpoko erakundeek eta gizarte mobimentuek suspertzen daben ekoizpenerako bide alternatiboa. Horrela, produktu honeek erosi ezkero, bere produkzinoan esku hartu daben beharginei soldata zuzena emoten jake eta produktu hori era ahalik eta jasangarrienean egin dala ziurtatzen da.