Páginas

martes, 29 de agosto de 2023

Urtean zeharreko 22. domekea A

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
  

 

                                   
URTEAN ZEHARREKO XXII. DOMEKEA- A



SARRERAKO OHARKIZUNA

 

   Egun on, Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi.

 

   Jauna dogu on guztien iturburua. Halantxe dino Eleizeak domeka honetako otoitzean. Eukaristia honetan, Jaunagana hurreratu gaitezan, bere ontasunez bete gagizan eta gero, geure bitartez, ontasun hori mundu guztian zabaldu daiten.

 

            Sarrerako kantua abestuz, emon deiogun hasierea Eukaristiari.

 

   "Bihotz batez alkarturik..."

 

 

DAMU-OTOITZA

 

   Senideok:  isilune baten, geure hutsegite guztiak gogoratu daiguzan eta eskatu deiogun Jaunari bere parkamena:

 

   - Jesus Jauna, behartsuekin errukituta mundura etorri zinana. ERRUKI, JAUNA.

 

   - Jesus Jauna, gizon-emakumeon kurutzea onartu zenduana. KRISTO, ERRUKI.

 

   - Jesus Jauna, geure kurutzea lepoan hartuz, Zeuri jarraitzeko esaten deuskuzuna.   ERRUKI, J.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

Jr 20, 7-9:

 

   Gaurko lehenengo irakurgaiak Jeremias profetearen nahigabea agertzen deusku: alde batetik, bere herria maite dau; eta bestetik, ondamendia gainera jatorkola herri horri Jaungoikoaren izenean iragarri beharrean aurkitzen da. Egoera horretan, isilik gelditzea erabagiten dau... baina Jaungoikoaren berbeak gehiago egiten deutso.

 

Erantzun-Salmoa:  62. Salmoa

 

            Salmo honetan, salmisteak jainkoagaz maite-minduta dagoala erakusten dau. Holantxe  bizi zan Jesus, eta baita bizi dira kristau zintzoak.

 

"Zure egarriz daukat gogoa...”

 

Erm 12, 1-2:

 

   San Paulok esango deusku Jaungoikoari zer eskeini behar deutsagun; eta kristau izateko, zelan bizi behar dogun.

 

 

 

Mt 16, 21-27:

 

   Gaurko Ebanjelioan, Jesusek argi eta garbi berba egingo deusku, bere bidea zein dan azalduz: kurutzea, bizia emotea. Goratu daigun Jauna, Aleluia abestuz.

 


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

   Senideok:  otoitz egin deiogun Jaungoiko Aitari, gizon-emakume guztien beharrizanak gogoan izanik:

 

   - Eleizea egiten dogun kristinau guztion alde: Jesusen bideak onartuz, ingurukoen zerbitzari izan gaitezala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

   - Jesusen jarraitzaile sentitzen garen guztiok, Barri Ona gugan onartu eta eguneroko bizitzan  adoretsu zabaldu dagigun, ez gaitezela kikildu  inguruan sortu daitekezan txartoesanakaitik.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

   - Gure gizartearen alde: bizitza errezaren tentazinoan ez daitela jausi eta giza-balioak  zaintzen eta indartzen ahalegindu daitela. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

   - Eukaristia ospatzeko alkartu garean guztion alde: egunero agertzen jakuzan kurutzeak, Jesukristogaz bat eginik eta Bere laguntza beti izango dogun konfiantzaz onartu dagiguzan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

   Jaungoiko Aita ona: begira erreguka daukazun herri honi eta emoiozuz zeure dohairik ederrenak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

 AZKEN OHARRA


AZKEN OTOITZA

Jaun onbera eta errukitsua, eskerrak emoten deutsuguz gurekiko dozun
konpromisoagaitik. Lagundu eiguzu sufritu dozun guztia ulertzen eta Zuk gugaitik
sufritu dozun guztiari bere balioa emoten. Egiguzu eroangarri eguneroko sufrimendua
zure Espirituaren indarrez. Gizateriaren alde egiten dozunaren lagungarri izan daitela.
Eta guk konpromisoz hartu daigula gure herriaren aldeko langintza eta gero eta senide
gehiago batzeko ahaleginean tinko iraun daigula zure laguntzaz, mundu hobea lortzeko
eta jendearen sufrimendua arintzeko. AMEN.

AZKEN AGURRA

 

   Eukaristia ospatu dogunok ez daukagu gure bizitzako kurutzea alde batera izterik. Bizi garean tokian, osasuntsu edo erdi-gaixorik, lanean edo atsedenean, jakin dagigula Jesusen jarraitzaile zintzo lez jokatzen.

 

   “Jainkoaren Ama."













                                   URTEAN ZEHARREKO XXII. DOMEKEA- A

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

      Egun on, Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi.

 

   Jauna dogu on guztien iturburua. Halantxe dino Eleizeak domeka honetako otoitzean. Eukaristia honetan, Jaunagana hurreratu gaitezan, bere ontasunez bete gagizan eta gero, geure bitartez, ontasun hori mundu guztian zabaldu daiten.

 

            Cada domingo nos reunimos convocados por Jesucristo, para celebrar el memorial del Señor resucitado, acoger su presencia viva entre nosotros y recuperar las fuerzas para continuar caminando, aun tomando la cruz de cada día y ser fieles en el seguimiento a Cristo.

   Sarrerako kantua abestuz, emon deiogun hasierea Eukaristiari

 

   "Bihotz batez alkarturik..."

 

 

DAMU-OTOITZA

 

   Senideok:  isilune baten, geure hutsegite guztiak gogoratu daiguzan eta eskatu deiogun Jaunari bere parkamena:

 

   - Jesus Jauna, behartsuekin errukituta mundura etorri zinana. ERRUKI, JAUNA.

 

   - Jesus Jauna, gizon-emakumeon kurutzea onartu zenduana. KRISTO, ERRUKI.

 

   - Jesus Jauna, geure kurutzea lepoan hartuz, Zeuri jarraitzeko esaten deuskuzuna.               ERRUKI, JAUNA.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Jr 20, 7-9:

 

            Gaurko lehenengo irakurgaiak Jeremias profetearen nahigabea agertzen deusku: alde batetik, bere herria maite dau; eta bestetik, ondamendia gainera jatorkola herri horri Jaungoikoaren izenean iragarri beharrean aurkitzen da. Egoera horretan, isilik gelditzea erabagiten dau... baina Jaungoikoaren berbeak gehiago egiten deutso.

            Jeremías escucha la palabra de Dios y anuncia en su nombre, al pueblo que tanto ama, el castigo que le viene encima.

 

Erantzun-Salmoa:  62. salmoa

            Salmo honetan, salmisteak jainkoagaz maite-minduta dagoala erakusten dau. Holantxe  bizi zan Jesus, eta baita bizi dira kristau zintzoak.

            Orar con las palabras de este salmo equivale a querer renovar la experiencia del deseo de Dios y de su alegre intimidad. Cantemos con el salmista nuestra sed de amor de Dios.

 

"Zure egarriz daukat gogoa...”

 

 

Erm 12, 1-2:

 

   San Paulok esango deusku Jaungoikoari zer eskeini behar deutsagun; eta kristau izateko, zelan bizi behar dogun.

            Dios no quiere cultos que nos sustituyan, sino la ofrenda total de nuestras propias personas. Un culto que no sea principio y expresión de nuestra entrega es inútil.

 

Mt 16, 21-27:

            Seguir a Jesús exige imitarle en todo. En el evangelio, hoy, se nos invita a tomar la cruz de cada día y unirla a la de Jesús.

           Gaurko Ebanjelioan, Jesusek argi eta garbi berba egingo deusku, bere bidea zein dan azalduz: kurutzea, bizia emotea. Goratu daigun Jauna, Aleluia abestuz.

 


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

   Senideok:  otoitz egin deiogun Jaungoiko Aitari, gizon-emakume guztien beharrizanak gogoan izanik:

 

   - Eleizea egiten dogun kristinau guztion alde: Jesusen bideak onartuz, ingurukoen zerbitzari  izan gaitezala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

   - Jesusen jarraitzaile sentitzen garen guztiok, Barri Ona gugan onartu eta eguneroko bizitzan  adoretsu zabaldu dagigun, ez gaitezela kikildu  inguruan sortu daitekezan txartoesanakaitik.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

   - Por los que están pasando momentos de dificultad o de fracaso, para que unidos a Jesús crucificado sean capaces de seguir caminando, sabiendo que El siempre está a su lado.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

   - Por nosotros mismos, que participamos en esta eucaristía, para que seamos fieles a nuestra vocación cristiana.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

   Jaungoiko Aita ona: begira erreguka daukazun herri honi eta emoiozuz zeure dohairik ederrenak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

 AZKEN OHARRA

 

AZKEN OTOITZA

Dios bueno y misericordioso, te damos gracias por el compromiso que nos demuestras

aceptándonos como pueblo tuyo. Ayúdanos a comprender lo que sufrimos y a valorar

todo lo que has sufrido por nuestra causa. Haz que sea llevadero nuestro sufrimiento

diario con la ayuda de tu Espíritu, y todo ello sea de ayuda para la labor que realizas por

toda la humanidad. ¡Ojalá que esta labor la vivamos con compromiso y ayudemos a

acercar a más personas hacia tu salvación, de manera que consigamos un mundo mejor

y aliviar el sufrimiento de tanta gente! AMÉN.


AZKEN AGURRA

 

   Eukaristia ospatu dogunok ez daukagu gure bizitzako kurutzea alde batera izterik. Bizi garean tokian, osasuntsu edo erdi-gaixorik, lanean edo atsedenean, jakin dagigula Jesusen jarraitzaile zintzo lez jokatzen.

            Jesús en el evangelio nos ha invitado a seguirle. Que lo que hemos celebrado aquí, sea para nosotros alimento que fortalezca nuestras vidas para ser fieles en el seguimiento de Cristo.

 

   "Jainkoaren Ama."











URTEAN ZEHARREKO XXII. DOMEKEA





Jaunaren izena lotsakizun eta iseka zan

niretzat egun guztian.



Jeremias Profetearen liburutik        Jr 20, 7-9




Liluratu egin nozu, Jauna,

eta ni zure lilurapean jausi;

indartu egin nozu eta menperatu.

Barregarri izan naz egun osoan;

burlaka ibili jataz danak.

Berba egiten dodan bakoitzean,

garrasi egiteko da;

indarkeria eta zapalkuntza salatuz

iragarri behar dot;

Jaunaren berbea irain- eta iseka-bide da

niretzat egun guztian.

Esaten neban neure barrurako:

«Gogoratu ere ez dot egingo;

ez dot gehiago haren izenean berba egingo».

Baina, orduan, sua lako zeredozer

sentitzen neban barruan,

hazurretaraino erreten ninduana;

ahalegintzen nintzan itoten, baina ezin!



Erantzun‑salmoa Sal 62, 2. 3‑4. 5‑6. d‑9




Zure egarriz daukat gogoa, Jauna, ene jainkoa.



  Jainko, neure Jainko zaitut,

goizetik bilatzen zaitut,

zure egarriz daukat gogoa, zure gurariz haragia,

lur legor, egarri, urbaga iduria.



  Egona nozu Zuri begira jauretxean,

zure ospea ta indarra ikusi naiean.

Bizia baino hobea bai da zure maitasuna,

ezpanok egingo dabe zure goralpena.



  Goretsiko zaitut bizi nazan artean,

jasoko ditut eskuok zure izenean.

Gurinez eta gantzuz bezala beteko jat gogoa,

ezpan‑ikaraz goretsiko zaitu nire agoak.



  Zeu izan zaralako nire laguntzailea,

pozez oihu egiten dot zure hegapean.

Nire gogoa Zeuri lotuta dago,

zure eskuineak eutsita nago.







Eskeini egizuez zeuen buruak,

opari bizi.



San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik  (Erm 12, 1-2)



     Senideok: Jainkoaren errukiagaitik eskatzen deutsuet eskeini dagizuezala zeuen buruak opari bizi, santu eta Jainkoarentzat atsegingarri; hori da egiazko zuen kultua. Ez egokitu mundu honen iritzietara; erabarritu zaiteze, ostera, zeuen pentsaerea aldatuz; holan bereiztu ahal izango dozue zer dan Jainkoak gura dauana, zer dan ona, atsegingarri jakona eta bikaina.





Nigaz etorri gura dauanak

uko egin begio bere buruari.



Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik    (Mt 16, 21-27)



Aldi haretan Jesus bere ikasleei azaltzen hasi jaken beharrezkoa zala berak Jerusalemera igotea, eta han asko sufridu behar ebala abadeburu eta lege-maisuen aldetik; hil egingo ebela eta hiru egunen buruan biztu egingo zala. Orduan, Pedro, Jesus aparte harturik, gogor egiten hasi jakon: «Ezelan ere ez, Jauna! Ez jatzu holakorik jazoko!»

     Baina Jesusek, bihurturik, esan eutson Pedrori: «Alde nire ondotik, Satanas! Jauspide zara Niretzat, zure asmoak ez dira-eta Jainkoarenak, gizakiarenak baino».

     Jesusek esan eutsen, gainera, ikasleei: «Nire ondoren etorri gura dauanak uko egin begio bere buruari, hartu begi bere kurutzea eta jarraitu beist. Izan ere, bere bizia gorde gura dauanak galdu egingo dau; bere bizia Nigaitik galtzen dauanak, ostera, eskuratu egingo dau.

     Zertarako dau gizakiak mundu guztia irabaztea, bere bizia galtzen badau? Eta zer emon daike gizakiak barriro bizia eskuratzeko? Izan ere, Gizonaren Semea bere Aitaren aintzaz beterik etorriko da aingeruekin, eta orduan bakoitzari bere jokabidearen arabera ordainduko deutso».