Páginas

viernes, 3 de junio de 2011

Zeanuri: martxa onean doaz abadetxeko obrak

Atzo arrastian Zeanuriko parrokiko abadetxe azpiko lokaletan dabizen obrak ikusten izan ginan. Martxa onean doazela esan geinke.

Hona hemen argazki bildumatxo bat.


Obrak zorionez hasi ziran. Beheko lokalak, laurden bat gitxienez, egoera tamalgarrian izan dira. Behe ganea ladrilo finaz egina, hamar urte baino gehiago erabili barik eta pisu astunari eutsiz, jausteko moduan egon da. Lokalak 180 metro karratu baditu, ehuneko 25 aidean izan da, arrisku larrian beheko bodegan ganean jausteko. Behe ganea barriro egin behar izan da, oraingoan hormigoi sendoz.

Hamar urte almazen moduan egon ondoren, gaur egun beste itxura bat dauka lokalak.
Hona hemen bertan egin da distribuzioa:

-areto nagusia, zabal zabala.
-gela bi, katekesi zein Bizian gora edo beste taldeak erabilteko modukoa.
-sukalde eta txokoa.
-komunak eta lababoak.

Martxa onean beraz, datorren kurtso hasieran lokal gehienak prest izatea itxaroten dogu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario