Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
Maitasunaren
eguna: «Zaindu. Eskutik heldu. Cultiva cuidados»
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on guztioi:
Gaur, Kristoren
Gorputz eta Odol Guzti Santuaren eguna ospatzen dogu. Eleizak ospatzen dauan eukaristia
gure fedearen sakramentua da, itxaropenaren oinarria.
Maitasunaren Eguna da gaurkoa. Caritasen
kanpainak gogoratzen deuskunez, ezinbestekoa da zaintzak lantzea.
Laguntza-sareak, lokarri esanguratsuak, kristau famili alkarteak sortzeko dei
egiten jaku. Eta hau, begirada maitekorrez, alkar entzun, otoitz eginez
eta fedearen poza iragarten dauan alkarte lez.
Kristau-alkarte lez, emon deiogun
hasiera eukaristiari.
"Goazen alkarturik..." Estrofa: Zuzentasunez egin dagigun...
DAMU-OTOITZA
Senideok: Jaunaren aurrean autortu dagigun geure pekatua.
Gitxi maite dogu. Geure buruaz arduratuta bizi gara eta behartsuakandik urrun.
Bihotz barritu gaitezan eta parka eskatu deiogun Jaunari.
- Jesus Jauna,
Kurutzean bizia emonez, parkamena
eskeini deuskuzuna. ERRUKI, J.
- Jesus Jauna, Zure Odol santuaz salbatu
gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, guretzat janari egin zareana.
ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Dt 8, 2-3. 14b-16a:
Basamortuko esperientzia
Israel herriarentzat guztiz aberatsa izan zan. Jaungoikoagan bere ustea jarten
ikasi eban eta fedean sendotuta urten eban. Gosetean, Jaunak "manaz"
janaritu zituan.
Erantzun-Salmoa: 147. Salmoa
Salmisteak, Jainkoa goratzera gonbidatzen gaitu.
"O Jerusalen, zure Jaunari
kantuz ekin"
1 Kor 10, 16-17:
Eukaristian hartzen dogun Ogiak Kristogaz eta gure
anai-arrebakin bat egiten gaitu. Jaunaren afaria ospatzen dauanak ezin dau bizi
beharrizanean dagoan anaiari eskua luzatu barik.
Jn 6, 51-59:
Nire haragia benetako janaria da; eta nire odola benetako
edaria, esango deusku Jesusek ebanjelioan. Aleluia
abestuz, prestau gaitezan Jesusen berbak entzuteko.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Egin deiogun otoitz Jesukristorengan egundoko maitsuna
erakutsi deuskun Jainko Aita errukitsuari.
-
Eleizaren alde. Itxaropen-alkarte izan gaitezan,
harreragile eta entzule, otoizlari eta ospatzaile, bategite eta parkamenaren
alkarte, alkarte sendatzaile eta abegitsu, ahulenak aintzat hartzen dituan
alkarte. Eskatu deiogun Jaunari.
-
Caritasen alde.
Bertako langile eta laguntzaileek gogoratu deiguela Jesusengandik, bihotzaren
begiez begiratzen ikasi behar dogula, sakontasunez, sentiberatasunez
begiratzen, aurpegi bakotxean anai-arrebaren begirada ezaguna ikusiz. Eskatu
deiogun Jaunari.
-
Munduko agintarien
alde. Politikan, erakundeetan,…
erantzukizuna dabenek zuzentasun eta alkartasun senez jokatu daien, erabagiak
hartzean eta guztion ona sustatu dagien. Eskatu deiogun Jaunari.
-
Gratis emoten jakun eta apaltasunez hartzen
dogun Eukaristia ospatzen ari garanon alde; biziaren aldeko jarduerak eta
egoera txarrean dagozanen aldeko konpromisoak hartzera eroan gaizan. Eskatu
deiogun Jaunari.
Entzun, Aita, gure
otoitza eta Jesukristo betiereko ogi biziaren gose izan daigula beti. Errege
bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.
DIRU-BATZE AURRETIK
Zaintzea lantzen jarraitzeko deia entzun dogu. Batez be
pertsonei eta inguruari begiratzeko erak. Maitasunak begietara begiratzera
garoaz. Pertsona horreen izenean, eskerrik asko emongo dozuen
diru-laguntzagaitik.
JAUNARTZEKO ISILUNEAN
Gose danari ogi…
OHARRA
Ekainaren 13an, San Antonio eguna, martitzenean, Caritas
Gernikaldeak Ate irekiak bat antolatu dau. ASTRAn hasiko da, arratsaldeko
5etan.
AZKEN AGURRA
Orain hartuko dogun bedeinkapenak gogoratu deiskula
Jesukristok geugaz jarraitzen dauala elizatik kanpora ere. Gure ingurukoak
maitatuz, eta batez ere beharrizenean dagozenekin izan gaitezan Jesusen
maitasunaren testigu.
"Eskerrik asko,
Jauna..."
Día
de Caridad: «Zaindu. Eskutik heldu. Cultiva cuidados»
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on guztioi:
Gaur, Kristoren
Gorputz eta Odol Guzti Santuaren eguna ospatzen dogu. Eleizak ospatzen dauan
eukaristia gure fedearen sakramentua da, itxaropenaren oinarria.
Hoy
es Día de Caridad. La Campaña de Cáritas nos recuerda la necesidad de cultivar
cuidados. Se nos invita a seguir creando redes de apoyo. Y todo esto en
comunidad creyente que busca unida construir un mundo mejor, tejiendo
comunidades donde se acoge, se mira y se escucha, donde se ora y se celebra,
donde se anuncia la alegría de la fe, donde hay sanación, comunidades
proféticas que toman partido y denuncian las injusticias.
Kristau-alkarte lez, emon deiogun
hasiera eukaristiari.
"Goazen alkarturik..." Estrofa: Zuzentasunez egin dagigun...
DAMU-OTOITZA
Senideok: Jaunaren aurrean autortu dagigun geure pekatua.
Gitxi maite dogu. Geure buruaz arduratuta bizi gara eta behartsuakandik urrun.
Bihotz barritu gaitezan eta parka eskatu deiogun Jaunari.
- Jesus Jauna,
Kurutzean bizia emonez, parkamena
eskeini deuskuzuna. ERRUKI, J.
- Señor:
no vivimos una auténtica fraternidad. Tú, que te hiciste nuestro Hermano: KRISTO,
ERRUKI.
- Jesus Jauna, guretzat janari egin zareana.
ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Dt 8, 2-3. 14b-16a:
Basamortuko esperientzia
Israel herriarentzat guztiz aberatsa izan zan. Jaungoikoagan bere ustea jarten
ikasi eban eta fedean sendotuta urten eban. Gosetean, Jaunak "manaz"
janaritu zituan.
Todos los caminos, aun los dolorosos, son signos del
Amor. Dios nos lleva de su mano y quiere nuestro bien. La mesa está llena para
los humildes.
Erantzun-Salmoa: 147. Salmoa
Salmisteak, Jainkoa goratzera gonbidatzen gaitu.
El salmista nos invita a alabar al Señor.
"O Jerusalen , zure Jaunari kantuz ekin"
1 Kor 10, 16-17:
Eukaristian hartzen dogun Ogiak Kristogaz eta gure
anai-arrebakin bat egiten gaitu. Jaunaren afaria ospatzen dauanak ezin dau bizi
beharrizanean dagoan anaiari eskua luzatu barik.
La Eucaristía es signo de unidad. Comer el pan y beber el
vino sin unirnos realmente en la vida es inutilizar el Sacramento.
Jn 6, 51-59:
Este pan es nuestra fuerza
para vivir. Vivir sin comer el pan es condenarse a muerte.
Nire haragia benetako janaria da; eta nire odola benetako
edaria, esango deusku Jesusek ebanjelioan. Aleluia
abestuz, prestau gaitezan Jesusen berbak entzuteko.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Egin deiogun otoitz Jesukristorengan egundoko maitsuna
erakutsi deuskun Jainko Aita errukitsuari.
-
Eleizaren alde. Itxaropen-alkarte izan gaitezan,
harreragile eta entzule, otoizlari eta ospatzaile, bategite eta parkamenaren
alkarte. Alkarte sendatzaile eta abegitsu, ahulenak aintzat hartzen dituan
alkarte. Eskatu deiogun Jaunari.
-
Por quienes
trabajan en Cáritas y colaboran con ella, para que no dejen de recordarnos que
debemos aprender de Jesús la forma de mirar con los ojos del corazón, mirar con
profundidad, con sensibilidad, percibiendo en cada rostro la mirada conocida
del hermano, de la hermana.
Eskatu
deiogun Jaunari
-
Por quienes
tienen responsabilidades en la política, en instituciones y organizaciones,
para que prevalezca en sus decisiones el espíritu de justicia y solidaridad y
promuevan en todo el bien común.
Eskatu
deiogun Jaunari
-
Gratis emoten jakun eta apaltasunez hartzen
dogun Eukaristia ospatzen ari garanon alde; biziaren aldeko jarduerak eta
egoera txarrean dagozanen aldeko konpromisoak hartzera eroan gaizan. Eskatu
deiogun Jaunari.
Entzun, Aita, gure
otoitza eta Jesukristo betiereko ogi biziaren gose izan daigula beti. Errege
bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.
DIRU-BATZE AURRETIK
Sentimos la llamada a
seguir cultivando cuidados.
Especialmente nuestra forma de mirar, a las personas y a la realidad. A
ambas, el amor nos invita a mirar a los ojos. En nombre de estas personas,
gracias por vuestra generosidad en la colecta que ahora realizamos.
JAUNARTZEKO
ISILUNEAN
Gose danari ogi…
OHARRA
Ekainaren 13an, San Antonio eguna, martitzenean, Caritas
Gernikaldeak Ate irekiak bat antolatu dau. ASTRAn hasiko da, arratsaldeko
5etan.
AZKEN AGURRA
Orain hartuko dogun bedeinkapenak gogoratu deiskula
Jesukristok geugaz jarraitzen dauala elizatik kanpora ere. Gure ingurukoak
maitatuz, izan gaitezan Jesusen maitasunaren testigu.
Hemos comido juntos en la mesa del Padre; que no nos
separe el dinero, el hambre de poder, la sed de honores. Que nos demos cuenta
que sólo los que quieren amar de verdad, aunque pecadores, son admitidos a la
mesa.
"Eskerrik asko,
Jauna...
No hay comentarios:
Publicar un comentario